(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goiko izokin-eremuan amuarrainak harrapatzeko baimenak emango dira apirilaren 18tik aurrera ostirala, 2016.eko apirilak 1


2016an Nafarroako arrantza zuzenduko duen berariazko araudia onartu da


Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 2016an Nafarroako arrantza zuzenduko duen berariazko araudia onartu du, espezie exotiko inbaditzailearen populazioa kontrolatzeko neurri zehatzak barne. Liburuxka batean jasotako araudi horretan, epe baliodun bat ezartzen da maiatzaren 1etik ekainaren 30era arte goiko izokin-eremuan amuarraina arrantzatzeko, eta gogorarazten da, arrantza-lizentziaz gain, beharrezkoa dela eguneroko baimen berezi bat izatea (apirilaren 18tik aurrera emango da).

Izokinari dagokionez, Bidasoa ibaiko izokinetarako tartean baino ezingo da arrantzatu maiatzaren 1etik aurrera, harik eta 81. alea harrapatzen den arte. Arrantzatzeko baimendutako kopurura heltzen ez bada, uztailaren 31n izokina arrantzatzeko epe balioduna amaituko da. Izokin-eremu mistoko arrantzarako epe balioduna apirilaren 1etik uztailaren 31ra luzatuko da.

Según se establece en la normativa, el cupo establecido en la región salmonícola superior es de dos truchas extraídas por pescador y día. El número de permisos por pescador y temporada será de dos en cualquier modalidad, y se podrá optar a dos permisos adicionales únicamente para la modalidad de captura y suelta. El número de permisos disponible para cada cuenca es el siguiente: Baztan-Bidasoa, 5.376 permisos; Oria-Urumea, 4.667 permisos; Urederra, 127 permisos (71 en el coto natural de Zudaire), y Arga-Ultzama, 684 permisos (284 en el coto natural de Eugi).

Baimenen izapidea 012 telefonoaren bidez (948 012012 Nafarroatik kanpo deituta) egin daiteke, eta Internetez (www.permisopesca.navarra.es).

Arrantzaleak bere jardunaldien emaitzen berri eman beharko dio Departamentuari, Interneten dauden inkestak betez edo baimenak behar bezala beteta postaz itzulita. Erauzteko arrantza egiten duten arrantzaleek ibaiko txartel bat nahitaez eraman beharko dute, eta bertan, zenbat amuarrain arrantzatu duten jarri beharko dute. Txartel hori ehiza eta arrantzaren webgunean topa daiteke.

Izokinari dagokionez, arrantza eta egun bakoitzeko izokin bat hartu daiteke gehienez.

Izokin-eremu mistoko kupoa arrantzale eta egun bakoitzeko hiru amuarrain dira, gehienez ere.

Espezie exotiko inbaditzaileen aleei dagokienez, arrantzatzen diren unean sakrifikatu beharko direla adierazi da, hedatu ez daitezen. Arau horrek, lutxo, perka amerikar, arrain katu edo siluruari eragiten die, besteak beste.

Berrikuntzak

Iragan martxoaren 1ean, Nafarroako Gobernuak hildako amuarrainaren arrantza gehiago mugatzea proposatu zuen 2016 sasoirako, bai eta hil gabeko arrantza-modalitatea sustatzeko bere asmoa ere (harrapatu eta askatu) zaleen artean, haur eta gazteen artean bereziki. Aurreko denboraldietako estatistikaren arabera, Nafarroako arrantzaleen % 60k erauzteko arrantza praktikatzen du eta % 40k harrapatu eta askatzearena, eta Gobernuak balantza horri buelta eman nahi dio sustapen-neurrien bidez.

Nafarroako Gobernuak egindako proposamenak amuarrainen baimenen proportzioari eusten dio (erauzteko modalitatea). Debekualdiak jarraitzen du Ega, Arakil-Larraun, Ultzama, Irati-Erro eta Eska-Salazar ibaietako arroetan, ur horietan amuarrain gutxi baitaude; Gipuzkoarekin muga egiten duen Leitzaran nahiz Añarbeko zatietan ere debekualdiak daude (Añarbeko urtegiko presatik gora). Gainera, harrapatu eta askatzeko arrantzarako kirol gune berriak sortu dira Araxes eta Urumea ibaietan, eta Ezkurra ibaiaren zati bati eusten zaio arrantza-prestakuntzako eskolarako (Donezteben, Ezkurra eta Ezpelura ibaietako zubien arteko 700 metro dira, Bidasoa ibai-ahora arte). Eta 16 urtetik beherakoek baimenik gabe arrantzatu ahalko dute hiriguneetan, harrapatu eta askatzeko modalitatean, irekita geratzen diren arroetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa