(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bederatzi hautagaitza aurkeztu dira 2016ko Vianako Printzea sarira
ostirala, 2016.eko apirilak 1


Irabazlearen izena apirilaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko da, eta saria maiatzaren 28an banatuko da Erriberriko Errege Jauregian


Bederatzi hautagaitza erregistratu dira Kulturako Vianako Printzea sariaren XVIII. ediziorako. Nafarroako Gobernuak deitutako saria da, eta haren helburua, "kultur munduko pertsona edo erakunde aipagarrien ibilbidea nabarmendu eta aitortzea da, honako hauek barnean hartuz: alde batetik, arte plastiko, musika, literatura eta beste alor batzuetako sormen-jarduera, eta bestetik, zientzia, teknika eta ikerketaren alorrean egindako lana", sariaren oinarrietan jasotzen den moduan.

Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek 2016ko edizioan inskribatutako hautagaitzak honako hauek dira: Alfredo Sanzol dramaturgoa; Helena Taberna zinemagilea; Isabel Villanueva biolin-jotzailea; Maria Amor Beguiristain arkeologo eta etnografoa; Jose Lainez eta Concha Martinez koreografoak eta IPES Elkartea kultur elkartea. Gainera, Plaza de la Cruz institutuko Hizkuntza eta Literaturaren departamentuak Ignacio Aranguren irakaslea proposatu du; Peña Pregon kultur elkarteak, Miguel Echauri pintorea eta UNESCOren Lagunen Elkarteak, Pello Salaburu filologoa.

Hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean zabaldu zen eta martxoaren 31n, amaitu. Behin-behinean, bederatzi hautagaitzako zerrenda bat argitaratu zen, orain baieztatu dena, ez baita proposamen berririk jaso posta edota Nafarroako Gobernuaren erregistro publikoen bidez.

Vianako Printzea sariaren oinarriek adierazten duten moduan, hautagaitzak Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek, edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak…) aurkeztu zitzaketen, eta baita antolakuntzak gonbidatutako pertsona ospetsuek ere.

Aurkeztutako hautagaitzak Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatutako epaimahaiak aztertuko ditu, eta merezimenduez gain, Nafarroarekin duen lotura baloratuko du. Epaimahaiaren erabakia apirileko bigarren hamabostaldian jakinaraziko da, eta saria Nafarroako Gobernuak emango du epaimahaiak egindako proposamenean oinarrituz. Saria maiatzaren 28an banatuko da Erriberriko Errege Jauregian. Eman ondoren, Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak sarituarekin bere obra zabaltzeko proiektu batean lan egingo du.

Vianako Printzea saria 1990ean sortu zen Vianako Printzea erakundearen sorreraren 50. urteurrena ospatzeko, Nafarroako Foru Aldundiak 1940ean eratutako erakundea, kultura sustatzeko helburuarekin, ondarearen kontserbazioa bereziki, "arte ederrak" lantzeko xedearekin eta Nafarroako herriaren ondarea zaintzeko. Saria kultur esparruan nabarmendutako pertsonak edo entitateak aitortzeko eratu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa