(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irakasleen Mahai Sektorialak aldi baterako kontratazioko zerrenden kudeaketa jorratuko du astearte honetan astelehena, 2016.eko apirilak 4


Hezkuntza Departamentuak iragan martxoaren 22an sindikatuei igorritako Foru Aginduaren proiektua aurkeztuko du


Irakasleen aldi baterako kontratazioko zerrenden kudeaketa jorratuko du astearte honetan, apirilak 5, 12:00etatik aurrera, unibertsitatez kanpoko Irakasleen Mahai Sektorialak. Bilera horretan Hezkuntza Departamentuak Foru Agindu baten proiektu bat aurkeztu du, eta hura iragan martxoaren 22an sindikatuei igorri eta gobernu irekiaren atarian argitaratu zen, departamentuko webgunean; haren bidez, irakaskuntzako lanpostuak betetzeko hautagaien harremanak kudeatzeko arauak ezartzen dira, aldi baterako kontratazio bidez.

Departamentuak adierazi duenez, proposamenaren ezaugarri tekniko nagusiak honako hauek dira: Irakasleen Batzordeak adostutako sindikatuen eskaerei erantzuten die, Departamentuak aurtengo ikasturteko lehen hiruhilekoan aurkeztutakoak; gaur egun plazarik ez duten onartutakoen lehenetsitako zerrendak kentzen ditu; espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrendei eusten die; oposizioetara aurkeztutakoetatik aurrera osatutako zerrenda orokor bat sortzen du, eta bertan antzinatasuna, baremoa eta oposizioko nota aintzat hartzen dira, aurkeztu gabekoak eransten dira baina ikasturte honetan Nafarroan lan egin dutenak; beharren araberako zerrenda irekiak sortzen dira; aldian behingo birbaremazio bat finkatzen da, eta uko egiteei buruzko irizpideak berrikusten nahiz malgutzen.

Otsailaren 25eko mahai sektorialean sindikatuei emandako proposamenari dagokionez, aldaketa nagusiak ondorengoak dira: puntuazio-baremoei dagokienez, sindikatuen eskaerak sartzen dira eta zenbait zerrendari egokitzen; irakasleen master-eskakizuna barneratzen da eta hura egiaztatzeko epeak ematen; betetzeko zailak diren lanpostuen artean, euskalduna ez den zonaldeko D eredu berria sartzen da, eta titulazioen eranskinak gehitzen dira.

Foru Agindu horrek maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Agindua ordeztuko du, orain arte irakasleen aldi baterako kontratazioa arautzen zuena. Hezkuntzak aipatu duenez, irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketaren lehen prozedura deitu ondoren, araudi berri bat onartzea gomendagarria da, eta hark kontratazio-beharrei erantzuteko prozedura arinagoa izatea ekarriko du

Xede horrekin, Foru Aginduaren proiektuak kidego, espezialitate eta hizkuntz bakoitzerako aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrenda ezberdinak izatea jasotzen du, eta haiek guztiek, lehenik eta behin, zerrenda orokorra osatuko dute sartzeko hautaketa-prozeduretatik abiatuz. Zerrenda orokor hori osatuko dute: irakasleen kidego, espezialitate eta hizkuntz bakoitzean sartzeko hautaketa-prozedurara aurkeztutako hautagaiek eta oposizio-fasean puntuazio positiboa lortzen dutenak; espezialitate eta hizkuntza horretako zerrendetan aurretik zeuden hautagaiak, baldin eta espezialitate eta hizkuntz ezberdin bateko hautaketa-prozedurara aurkezten badira, eta sartzeko hautaketa-prozedura deitzen den ikasturtean zehar zerbitzuak kidego, espezialitate eta hizkuntz horretan kontratu baten bidez gutxienez eman dutenak.

Bigarrenik, aldi baterako kontrataziorako hautagaien berariazko zerrenda eratuko da, hautagaiak aldian behin sartuz, edo proba-deialdia eginez (zerrenda irekiak izenekoak).

Bestalde, irakasleen lanpostuak aldi baterako betetzeko prozedura eta aldi baterako kontratazio-hautagaien zerrenden kudeaketa zuzendu behar dituzten gainerako arauak arautzen dira (baremoak, titulazioak, uko egiteak, berrantolatzeak, betetzeko zailak diren postuak…), honako hau bermatzeko helburu nagusiarekin, ahal den neurrian: Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura dauden lanpostuak bizkor eta modu eraginkorrean betetzea.

Foru Aginduaren proiektu hori Irakasleen Mahai Sektorialean negoziatu izan da zenbait bileratan, eta haietan Hezkuntza Departamentuak hasierako proposamen bat aurkeztu zuen, sindikatuek beren ekarpenak egin zituzten, eztabaidatu egin ziren eta prozesuak aurrera egingo du Foru Aginduko testu artikulatua aurkeztuz.

Foru Agindu honek araututakoa pixkanaka aplikatuko da, eta zenbait espezialitateri eragingo die oposiziorako deitu ahala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa