(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gervasio Sanchez argazkilari eta kazetariak irekiko ditu ostegun honetan bake eta bizikidetzaren jardunaldiak asteartea, 2016.eko apirilak 5


"Los rostros de la guerra. La dignidad es lo que importa" hitzaldia giza eskubideetan oinarritzen da, Planetarioan emango du, 19:30ean, eta sarrera doan izango da


Jardunaldien kartela.

Gervasio Sanchez argazkilari eta kazetariak "Bizikidetza erein / Begiratu bat artearen bidez" izeneko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen lehen jardunaldiak irekiko ditu ostegun honetan. Nafarroako Gobernuak antolatu ditu apirilaren 7tik 20ra pertsonen duintasuna errespetatzeko beharraren gainean gogoeta bat sustatzeko asmoz.

"Los rostros de la guerra. La dignidad es lo que importa" ("Gerraren aurpegiak. Duintasunak du garrantzia") izeneko hitzaldia giza eskubideetan oinarritzen da, NBEk onartu zituenetik 60. urteurrena ospatzen dela eta. Iruñeko Planetarioan egingo da, 19:30ean, eta sarrera doan, edukiera bete arte.

Gervasio Sanchez (Kordoba, 1959) gatazka armatuetan espezialista den argazkilari eta kazetaria da, Heraldo de Aragon egunkariari lotuta dago, eta bertan argitaratzen du "Los desastres de la gerra" ("Gerrak eragindako hondamendiak") bloga. Beste hedabide batzuetarako ere lan egin du, esaterako: La Vanguardia, Cadena Ser, BBC eta Tiempo aldizkaria. Jasotako sarien artean, Argazkilaritzaren Sari Nazionala nabarmendu behar da, Jaime Brunet Nazioarteko Saria (NUPeko Brunet fundazioak emana), Ortega y Gasset, Kazetaritza Espainiako Erregea edo Julio Anguita Parrado. Hamabi bat argazki-libururen egilea da.

Gizakien duintasunari eta bakearen kulturari buruzko hausnarketa


Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen aldeko jardunaldiak Nafarroako Gobernuaren borondate eta interesetik sortu dira, hau da, gizakien duintasunaren errespetuari eta bakearen kultura baten beharrari buruzko gogoeta bat sustatzea; horretarako, lehenengo edizio honetan, artearen indar adierazkorra erabiliko da artearen askotariko adierazpenetan: argazkilaritza, literatura edo antzerkia, besteak beste.

Ostegun honetatik, hilak 7, apirilaren 20ra arte, asteazkena, egingo dira Iruñeko Planetarioan. Hala, Gervasio Sanchezen hitzaldiaz gain, asteazkenean, hilak 13, Bernardo Atxagak idazleak gure gizarteko bizikidetzaren gaineko bere ikuspegia emango du, iraganari nahiz orainari begiratuz; larunbatean, hilak 16, Proyecto 43-2 taldeak "La mirada del otro" ("Bestearen begirada") ekimen artistiko eta pedagogikoa aurkeztuko du indarkeriak eragindako minari buruz; azkenik, Baketik eraldaketa pertsonalerako fundazioak asteazkenean, hilak 20, antzerki forumeko saio bat eskainiko du: "¿Y tú qué? / Eta hik zer?", kultura eta hezkuntzaren balioak sustatzeko asmoz gatazkak konpontzeko ardatz estrategiko modura.

Jarduera guztiak 19:30ean izango dira eta doan, edukiera betetzen den arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa