(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errenta-kanpaina ostegun honetan hasiko da Internetez eta hilaren 20an, aurrez aurre asteartea, 2016.eko apirilak 5


Ostegun honetatik aurrera kontsulta daitezke `sarean´ 240.000 bat zergadunen 180.000 aitorpen-proposamen


Errentako kanpainaren kartela.

Astelehenetik aurrera (apirilak 18) aurretiazko hitzordua eska daiteke Ogasunaren bulegoetan. ( irudia handitu )

Ostegun honetan, hilak 7, hasiko da Nafarroan pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ondarearen zerga ordaintzeko 2015eko kanpaina. Ekainaren 24ra arte aktibo izango da eta, edizio honetan, bi data adierazgarri daude: osteguna, hilak 7, Internet bidez aitorpenak aurkezteko hasiera-eguna, eta asteazkena, hilak 20, Ogasuneko bulegoetan edo erakunde laguntzaileetan aurkezteko hasiera-eguna.

Zehazki, ostegunean, apirilak 7, Ogasunak Interneten (www.navarra.es helbidean), 239.885 zergadunen 179.058 aitorpen-proposamen argitaratuko ditu. Ogasunak osatu dituen jakiteko, NAN zenbakia sartu beharko da soilik. Edukia eskuratu nahi izanez gero, PINaren zenbakia behar da ere (aurreko urteko aitorpenari erantsitako pasahitza). Proposamen horiek dagozkien etxeetara paperean igorriko dira hilaren 15erako.


Ostegun honetan ere aktibatuko da Ogasunaren bulego birtuala navarra.es helbidean; haren bidez, aitorpenak sarean aurkeztu ahalko dira.

Aurkezpen fisikoa apirilaren 20tik ekainaren 24ra egingo da, bi bide erabiliz: 18 erakunde laguntzailek osatutako sarea (arreta emateko 1.300 puntu) eta Ogasunaren sei bulegoak.

Nafarroako Gobernuko sarea aukeratzen dutenentzat –Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tuterako bulegoak– beharrezkoa da aurretiaz hitzordua eskatzea astelehenetik, apirilaren 18tik aurrera. Hori egin dezakete navarra.es helbidean edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietara deituta.

Astelehenean, apirilak 18, itzultzeko ateratzen diren aitorpen-proposamenak ordainduko dira. Kobrantzei dagokienez, Ogasunari ordaintzea ateratzen den aitorpenetarako, uztailaren 1ean, astelehena, eta azaroaren 21ean, astelehena, egingo dira.

Gogora ekarri behar da, Ogasunak zergei buruzko zalantzak argitzen dituela 948 505152 telefono-zenbakira deituta astelehenetik ostiralera 08:30etik 17:30era (NAN eta PINa beharrezkoak dira). Eta bere webgunean sareko dozena bat izapide eskaintzen ditu (PINaren kudeaketa, aitorpenak inprimatzea…).

Komunikazio-kanpaina

"Gure konpromisoarekin, piezak bat etortzen dira" da aurtengo komunikazio-kanpainaren goiburua eta, haren bidez, ondorengoa ikusarazi nahi da: herritarrek gastu publikoei eusteko egindako ahaleginak guztiontzako onura dakarrela, Mikel Aranburu kontseilariak prentsaurrekoan azpimarratu duenez. Horretarako, osasun eta hezkuntzako bi irudi hautatu dira, Nafarroako Ospitalegunea eta Unibertsitate Publikoa, ongizate-sistemaren zutabeak direnak.

Data adierazgarriak zabaltzeko eta kontribuzioaren garrantzia azpimarratzeko, Nafarroako Gobernuak 65.000 euro inbertituko du eguneroko prentsan (Diario de Navarra, Diario de Noticias, Gara y Berria), tokikoetan (dozena bat aldizkari) eta Nafarroako irrati-etxeetan (SER, Cope, Onda Cero, Euskalerria Irratia eta Xorroxin).

Aitorpen-proposamenekin zer egin

Ogasunak emandako aitorpen-proposamenak urtero aurkeztutako aitorpenen % 50 inguru dira.

Aitorpen-proposamenak jasotako pertsonek, ados ez badaude, beste aitorpen bat egin beharko dute bulego birtualaren bidez edo fisikoki (erakunde laguntzaileen sarea edo Ogasunaren bulegoak). Ados badaude, ez da urratsik egingo.

Itzultzeko proposamena bada, Ogasunak zenbatekoa apirilaren 18tik aurrera sartuko du. 120.700 proposamen inguru sartzen dira kategoria horretan, eta 71,9 milioi euro itzuliko dela aurreikusten da.

"Ordaintzea" egokitzen bada, Ogasunak zenbatekoa bi ordainketetan helbideratuko du (% 50 bakoitza), uztailaren 1ean, ostirala, eta azaroaren 21ean, astelehena. 50.000 bat proposamen daude egoera horretan (36,6 milioi euro). Beste 9.600 bat aitorpenek zero kuota dute.


Errentako kanpainaren kartela

2015ean, Ogasunak 1.520 milioi euro inguru jaso zituen PFEZ bidez. ( irudia handitu )

Aitorpena nork aurkeztu behar duen

PFEZ aitorpena egiteko betebeharra dute 11.250 euro gordin edo gehiagoko lan-errendimenduak dituztenek; kapital higigarriko errendimenduak eta ondarearen gehikuntzak dituztenek, 1.600 euro gordin edo gehiagoko atxikipenen mende daudenak; eta beste errenta batzuk jasotzen dutenek (enpresaburuak eta profesionalak, errentatzaileak), haren zenbatekoa alde batera utzita.

Iazko kanpainan, Ogasunak 325.395 PFEZ aitorpen kudeatu zituen, 472.547 aitortzaileri eragiten ziena. Zerga horren bidez 1.519,21 milioi euroko kuota osoa jaso zuen, eta 1.326,6 euroko kuota likidoa (itzulpen gutxiagoren diru-sarrerak).

Aitortzaileen % 50,1 gizonezkoak ziren eta Ogasunak jasotzen duen kuota osoaren % 65 eman zuten. Emakumeak % 49,9 ziren, baina haietatik sortzen da kontribuzioaren gainerako % 34,7, eta horrek agerian uzten du errenta-maila txikiagoetan daudela.

Bestalde, Ogasunaren zerga-bilketa mamitsuena 18.000 eta 45.000 euro arteko oinarri "ertainetatik" dator: aitortzaileen % 25 eta jasotzen duen kuotaren % 51,2. Diru-sarrera handiagoko aitortzaileen pertsonetatik (% 4) dator kuotaren % 25 bat.

Horrez gain, beren ondarea aitortu behar dute zerga-kuota positiboa duten subjektu pasiboek, edo beren ondasun nahiz eskubideen balioa 1 milioi euro baino handiagoa bada. Ohiko etxebizitza salbuesten da 250.000 euroraino (titulartasun partekatuko ezkontide bakoitzeko), eta hura eskuratzeko dagoen zorra ez da kenduko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa