(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Baluarte fundazioaren barnean sartzea erabaki du asteazkena, 2016.eko apirilak 6


Orkestra fundazio publikoan sartzean plantilla subrogatu egingo da, orain arte Pablo Sarasateren mende zegoena


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Sarasate fundazioa mende ez geratzea erabaki du eta Baluarte fundazioaren barnean sartzea; hala, beharrezko langileak subrogatu egingo dira orkestrak behar bezala funtziona dezan.

orkestra

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, emanaldi batean.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Sarasate fundazioa mende ez geratzea erabaki du eta Baluarte fundazioaren barnean sartzea; hala, beharrezko langileak subrogatu egingo dira orkestrak behar bezala funtziona dezan.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (1879an sortutako Santa Zezilia Orkestran du jatorria) Pablo Sarasate fundazioak kudeatzen du gaur egun, Nafarroako Gobernuak eta Santa Zezilia kontzertuen sozietateak sortua 1997ko abenduaren 30ean.

Gobernuaren erabakia Kontuen Ganberak iragan urtarrilean egindako txostenaren ondoren hartu da; haren bidez, musika-erakunde hori antolatzeko era aldatzea gomendatzen zen.

Hautatutako irtenbidearen abantailak

Departamentuak nahiz orkestrako arduradunek egindako txostenak ikusirik, Kontuen Ganberak proposatutakoen artetik, aukera egokiena orkestra hori jadanik badagoen erakunde baten barnean sartzea da, Baluarte fundaziora kasu honetan (Nafarroako Gobernuaren mende dago).

Gobernuaren arabera, irtenbide horrek zerga-abantailak eskainiko dizkie orkestrari babes nahiz mezenasgo ekarpenak egiten dituztenei. Alde horretatik, aipatu du Gobernuaren beraren programetarako babes pribatua eskuratzeko elementu zentralizatzaile bihur daitekeela.

Gobernuaren iritziz, gainera, hautatutako formulak zerga-tratamendu hobea du, eta erraztasun handiagoa eskaintzen du Nafarroako Gobernuak emandako diru-ekarpenaren tratamenduan.

Bestalde, kultur arloan, bitartekotza zein ekintza dibulgatzaile handiagoa eragingo du, eta Auditoriumeko programazioarekin koordinazio handiagoa izatea.

Jarraitu beharreko prozedura

Gaurko erabakiak Pablo Sarasate fundazioaren estatutuak iraungitzeko edo aldatzeko prozedura hastea baimentzen du (haren mende dago orkestra).

Horretarako, fundazioaren patronatuan Foru Administrazioa ordezkatzen duten patronoei jarraibideak ematen dizkie fundazioaren iraungipena edo aldaketa proposa dezaten. Zehazki, patronatua Nafarroako Gobernuko eta Santa Zezilia sozietateko hiruna ordezkarik osatuko dute, bertan dauden erakundeek izendatutako musikako bi pertsona ospetsuk eta Iruñeko Udaleko ordezkari batek.

Pablo Sarasate fundazioak bere ondasun, eskubide eta betebehar guztiak Baluarte fundazioari emango dizkio. Azken horrek dagozkion erabakiak hartu beharko ditu ondare hori guztia onartzeko, haren barnean; beharrezkoa den langilea subrogatzea Nafarroako Orkestra Sinfonikoak behar bezala funtziona dezan. Musika-taldea lanaldi osoko 63 langilek osatzen dute gaur egun (11 Administrazioko langileak dira eta 52, musikariak), eta beste 10 denbora partzialena, haur-musika eta orkestra-akademikoko hezkuntza-proiektuetan lan egiten dutenak.

Baluarte fundazioa Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuari atxikitako erakunde publiko bat da. Haren helburu nagusia "Baluarte" Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriumean bereziki egin beharreko kultur ekintzak sustatzea da.

Fundazioak ez du langilerik, eta NICDO SL enpresa publikoak ematen dizkio beharrezko zerbitzu guztiak zerbitzu-kontratu baten bidez.

Baluarte fundazioak programatutako jarduera guztiak Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak egindako ekarpenen bidez finantzatzen dira, zati batean. Gainerakoa, dohaintzen eta enpresen babesen bidez lortzen da, eta leihatilan sortatutako diru-sarreren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa