(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak zergadunen % 50 bat aitorpen-proposamen argitaratu ditu Interneten osteguna, 2016.eko apirilak 7


NAN zenbakia navarra.es webgunean sartuta dokumentua eskura daitekeen jakin daiteke


Kanpainaren kartela

Kanpainaren kartela.

Nafarroako Zerga Ogasunak 239.885 zergadunaren PFEZ eta Ondareari buruzko 179.068 aitorpen-proposamen argitaratu ditu gaur Interneten, www.navarra.es webgunearen bidez, Nafarroan zergak ordaintzen dituztenen % 50 inguru.

Ogasunak proposamena osatu duen jakiteko, nahikoa da NAN zenbakia sartzea. Edukia eskuratu nahi izanez gero, PIN zenbakia ere jarri behar da (aurreko urteko aitorpenari eransten zaion pasahitza). Proposamen guztiak paperean dagozkien etxeetara bidaliko dira hilaren 15a baino lehen.

Aitorpenaren emaitza" itzultzea" bada, Ogasunak zenbatekoa apirilaren 18an sartuko du. 120.700 proposamen inguru sartzen dira kategoria horretan, eta 71,9 milioi itzuliko dela aurreikusten da.

Emaitza "ordaintzea" bada, Ogasunak zenbatekoa bi ordainketetan helbideratuko du (% 50 bakoitza), uztailaren 1ean, ostirala, eta azaroaren 21ean, astelehena. 50.000 bat proposamen daude egoera horretan (36,6 milioi euro). Beste 9.600 bat aitorpenek zero kuota dute.

Aitorpen-proposamenak jasotako pertsonek, ados ez badaude, beste aitorpen bat egin beharko dute gaurtik aurrera bulego birtualaren bidez edo fisikoki apirilaren 20tik aurrera 18 erakunde-laguntzaileetan (1.300 arreta-puntu) edo Ogasunaren sei bulegoetan. Ados badaude, ez da inolako urratsik egin beharrik.

Nafarroako Gobernuko sarea hautatzen dutenentzat (Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tuterako bulegoak), aurretiaz hitzordua eskatu behar da astelehenetik, apirilaren 18tik aurrera. Hitzordua eskatu dezakete navarra.es helbidean edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietara deituta.

Gogora ekarri behar da Ogasunak zergei buruzko zalantzak argitzen dituela 948 505152 telefono-zenbakietara deituta, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 17:30era (NAN eta PINa beharrezkoak dira). Eta webgunean dozena bat izapide eskaintzen ditu sarean (PINaren kudeaketa, aitorpenak inprimatzea…).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa