(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oteiza museoak larunbat honetan ate irekien jardunaldi bat egingo du eskultorearen urteurrena dela eta osteguna, 2016.eko apirilak 7


Bilduma iraunkorrarekin batera, "Oteiza, Lekuona, Balenciaga. Osatu gabeko errenazimentua, 1930-1936" izeneko aldi baterako erakusketa nahiz artistaren etxea eta tailerra bisitatu ahalko dira


Jorge Oteiza eskultorea.

Oteiza museoak ate irekien jardunaldi bat egingo du larunbat honetan, apirilak 9, eskultorearen heriotzaren urteurrena dela eta.

Jardunaldi horretan, bisitariek "Oteiza 1908-2008. Bilduma" erakusketa bisitatu ahalko dute, eta bertan artistaren eskultura-obran zehar ibilbide integral bat eskaintzen da; horrez gain, "Oteiza, Lekuona, Balenciaga. Osatu gabeko errenazimentua, 1930-1936" ikusi ahalko da, Jorge Oteiza (1908-2003), Narkis Balenciaga (1905-1935) eta Nicolás Lekuonaren (1913-1937) obra aztertzen duen erakusketa; egile horiek Bigarren Errepublika garaian Euskal Autonomia Erkidegoko balio plastikoak berritzeko gogo biziz borrokatu zuten.

Azken erakusketa horren komisarioa Gregorio Diaz Ereño izan da, Oteiza museoko zuzendaria, eta martxoaren 17tik maiatzaren 8ra dago ikusgai, mende hasierako nazioarteko abangoardia artistikoen irakaspenak artista horien obran integratzeko asmoz; horretarako, hirurogei pintura, eskultura eta marrazki erabiliko dira, Oteiza museoaren artxibotik hartutako jatorrizko hainbat dokumentazioarekin batera.

Bisitariek artistaren etxean eta tailerrean sartu ahalko dira, halaber, eta bertan, artistari nahiz bere obrari buruzko zenbait ikus-entzunezko ikusi ahalko dituzte; horrekin batera, artistaren dimentsio biografikoei, sortzaileei buruzko gaien araberako unitateak nahiz unitate geografikoak topatu ahalko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa