(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,8 milioiko diru-laguntza emango du Nafarroako kirol-federazioen jardueretarako ostirala, 2016.eko apirilak 8


Laguntzak eskatzeko epea apirilaren 28an amaituko da


Nafarroako Aldizkari Ofizialak Nafarroako Gobernuaren laguntzen deialdia argitaratu du gaur, ostirala (NAO, 67. zenbakia), Nafarroako kirol-federazioen funtzionamendurako, eta 2015eko abenduaren 1etik 2016ko urriaren 31 bitarteko epea hartzen du barnean; 1.799.000 euro banatuko du, guztira.

Deialdiaren helburua haien ohiko funtzionamendua erraztu eta sustatzea da, Nafarroako lehiaketa ofizialak ospatzea eta estatu-mailako txapelketen partaidetza eta antolaketa, bai eta Foru Komunitatean kirol-jarduera federatua egiten saiatzea ere, sustapen nahiz prestakuntzako jardueren bidez.

Laguntzak eskatzeko epea apirilaren 28an amaituko da, eta haiek eskuratu ahal izateko, kirol-federazioak Nafarroako Kirol Erakundeen erregistroan inskribatuta izango dira.

Berrikuntzak

Berrikuntza modura, aurten aurrerapen-prozedura bidez emandako laguntzak ordaintzea jasotzen da beren egoera ekonomikoagatik behar duten federazioetarako. Deialdiaren aldizkakotasunari dagokionez, azaroa kanpoan uzten da (hurreko ekitaldiko deialdira pasako da), erakundeek gastuak justifikatzeko memoria prestatzeko hilabete bat gehiago izan dezaten.

Oinarriek jasotzen dutenez, diru-laguntzak honako hauetarako erabiliko dira: ohiko funtzionamenduko gastuak (860.000 euro), Nafarroako eta estatuko txapelketa ofizialen antolaketa eta partaidetza (745.000 euro), sustapen eta prestakuntzako jarduerak (135.000 euro), kirol-selekzioen arropak (39.000 euro) eta inbentarioan jaso daitekeen materialaren ekipamendua (20.000 euro).

Atal horietako bakoitzean emakida esleitzeko baldintza nahiz irizpideak zehaztu dira. Hala, adibidez, bertako modalitateen ekintzak bereziki jasotzen dira (herri kirolak eta pilota) txapelketak antolatzeko zenbait ataletan, modalitate olinpikoen pare jarriz. Gainera, sustapeneko jarduerei dagokienez, honako hauek sustatzen dituztenak lehenesten dira: emakumeen kirola, gutxiengoen kolektiboak eta kolektibo ahulenak eta 300 lizentzia baino gutxiagoko federazioak.

Foru Komunitatean 43 kirol-federazio daude,Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak babestuak, eta Nafarroako Gobernuaren berarenak diren eskumenak eskuordetuta dituzte. Honako hauek dira: Urpeko Jarduerak, Xakea, Atletismoa, Automobilismoa, Badmintona, Saskibaloia, Eskubaloia, Beisbola eta Sofbola, Ehiza, Txirrindularitza, Kirol Egokituak, Aire Kirolak, Neguko Kirolak, Mendiko Kirolak eta Eskalada, Eskrima, Espeleologia, Futbola, Gimnasia, Golfa, Halterofilia, Herri Kirolak, Hipika, Judoa, Karatea, Kickboxing-a, Motoziklismoa, Igeriketa, Padela, Patinajea, Pilota, Arrantza, Piraguismoa, Arraunketa, Errugbia, Salbamendu eta Sorospena, Taekwondoa, Tenisa, Mahai Tenisa, Arku Tiroa, Tiro Olinpikoa, Triatloia, Bela eta Boleibola.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa