(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitalegunea asteburuetan eta jaiegunetan proba osagarriak egitea aztertzen ari da

asteartea, 2016.eko apirilak 12


Langileak kontratatuz aurten abian jarriko zen neurri horri esker, itxarote-zerrendak eta herritarrentzako irisgarritasuna hobetuko ziren


Nafarroako Ospitalegunea proba osagarriak asteburuetan eta jaiegunetan egitea aztertzen ari da.

Nafarroako Ospitaleguneak larunbat eta jaiegunetan proba osagarriak egitea aztertzen ari da, esparru horretan itxarote-zerrendak murrizteko asmoz. Neurria 2016an sartuko zen indarrean, eta horretarako langileak kontratatu beharko ziren.

Hala iragarri du Parlamentuan Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzaile Antonio Merinok, eta hark gaineratu duenez, hasiera batean, zabaltze hori erresonantzia magnetikoan, eskanerretan eta neurofisiologiako azterketetan egingo zen; izan ere, itxarote-zerrendan paziente gehien dauden espezialitateak dira.

Halaber, xede bera duten beste zenbait neurri ezagutarazi dira, esaterako: hemodinamikako azterketak arratsaldez egitea; neurofisiologian edo digestiboetan mediku gehiago kontratatzea; edo erizaintzako langile gehiago kontratatzea ireki berri diren endoskopien aretoetarako.

Lehen kontsulten eta ebakuntzen itxarote-zerrendak hobetzeko neurriak

Lehen kontsulten itxarote-zerrendak hobetzeko asmoz, honako zerbitzu hauetako langileria indartu da: Alergologia, Otorrinolaringologia, Kirurgia Baskularra eta Neurologia eta, laster, Errehabilitazioa, Neurologia, Dermatologia eta Kardiologia.

Gainera, beste neurri batzuk ere abian jarri dira, adibidez: arratsaldez egindako kontsultak (Alergologia, Otorrinolaringologia, Kirurgia Baskularra eta, pixkanaka, arratsaldez kontsultarik ez duten beste espezialitate batzuk sartuko dira), espezialista bakoitzeko kontsulta-kopurua handitzea astean; aurrez aurrekoak ez diren kontsultak; ekintza bakarreko kontsultak edo pazienteak egoera jakin batean itunpeko zentroetara bideratzea.

Beste ekimen aipagarri bat ohiko lanaldietan ebakuntza-gelen programazioa eta errendimendua hobetzea da, goizez nahiz arratsaldez. Neurri horri esker, ebakuntzak areagotuko dira hainbat espezialitatetan: dermatologia, oftalmologia, haurren otorrinolaringologia, kirurgia orokorra, haurren ortopedia edo kirurgia pediatrikoa. Kirurgiako zerbitzuetan lanaldia luzatzea edo ohiko lanaldia arratsaldeko ordutegira pasatzea eraginkortasun kirurgikoa hobetzeko bideratutako beste bi neurri dira.

Lehen kontsultako itxarote-zerrendan 2.000 pertsona gutxiago izan dira martxoan

Arreta Espezializatuko sare guztian, 2016ko martxoaren 31n, 48.877 pertsona daude lehen kontsulta baten zain, hau da, aurreko hilean baino % 4,5 gutxiago (-2.327). Nafarroako Ospitalegunean, 41.497 pertsona daude zain, otsailean baino 2.008 gutxiago (-% 4,6); Tuterako Reina Sofia ospitalean, 4.831 daude, aurreko hilean baino 262 pertsona gutxiago, eta Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalean, 57 pertsona, eta orain 2.529 daude zain.

Egiturazko ebakuntzen itxarote-zerrendari dagokionez, Ospitale Sare guztia aintzat hartuta, 28 pertsona gehiago izan da itxaroten otsailarekin alderatuz; 9.508 dira orain (Nafarroako Ospitalegunean 85 pertsona gehiago, Reina Sofian 444 gehiago eta Garcia Orcoyenen, 13 gehiago). Igoera hori justifikatzen da lehenengo kontsulten jarduera asko handitu delako, eta egoera horrek ebakuntza gehiago eskatzea ekarri du. Nafarroako Ospitalegunean, ebakuntza izateko zain 8.268 pertsona izan dira martxoan, Reina Sofia ospitalean 735 eta Garcia Orcoyen ospitalean, 505 pertsona.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa