(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Tuterako itsas plataforma multimodalaren “aukera paregabea” azpimarratu du asteartea, 2016.eko apirilak 12


Bilboko Portuari lotutako salgaien garraiobideko logistika-zentro bat da


Barkos Lehendakaria, Ayerdi eta Elizalde kontseilariak eta ekitaldian izandako gainerako pertsonak.

Barkos Lehendakaria eta gainerako pertsonak, 17.000 metro koadroko plataforman, 9.000 edukiontzitarako tokia duena hasiera batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek itsas plataforma multimodala Erriberarako nahiz Nafarroa guztirako "aukera paregabea" izango dela azpimarratu du, portu lehor modura ezagunagoa dena; Bilboko Portuari lotutako trenbide nahiz errepide bidezko salgaiak kudeatu eta garraiatzeko logistika-zentro bat da, eta milioi bat euroko inbertsioarekin, enpresa esportatzaileei nahiz inportatzaileei beraien salgaien garraiorako sarbide bizkorragoa eta lehiakorragoa eskainiko die. Obrak abenduan hasi ziren, eta maiatzean martxan jarriko da.

Ekitaldian izan dira ere Ayerdi lehendakariordea eta Elizalde kontseilaria, Nafarroako Gobernuaren aldetik, bai eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak ere, Ainhoa Aznarez lehendakaria buru dela; zonaldeko alkateak ere bertan izan dira, Tuterakoa barne (Eneko Larrarte); Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakari Asier Atutxak eta plataformako lehendakari Javier Garciak ere esku hartu dute aurkezpenean.

Zonalde geoestrategikoa izatean eta bertako azpiegiturak ikusirik, Bilboko Portuko operadoreek gune hau Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian kokatzeko interesa ikusi dute. Plataformak 17.000 metro koadro ditu, eta gutxienez 9.000 edukiontzi mugituko ditu Bizkaiko hiriburuko portura eta beste portu batzuetara (Bartzelona edo Valentziara, adibidez).

Inbertsio horrekin Nekazaritza Elikagaien Hiriak eskainitako zerbitzuak indartzen dira, kasu honetan, denboran eta prezioan garraio intermodal lehiakor bat eskainiz kanpoko merkataritzan lan egiten duten Nafarroako industria guztiei. Hala, portuetarako lotura nahiz zerbitzuetarako sarbidea optimizatzen da, eta Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriko Itsas Plataforma Multimodalak garraio-lanak arinduko ditu. Zonaldeko kargatzaileei sarbide bizkorragoa eta lehiakorragoa eskaintzea da helburua, gaur egun errepidez Europa iparraldera doazen kargak bereganatzeko. Gogora ekarri behar da Nafarroako kanpoko merkataritzak (haren merkatu nagusiak Europa Atlantikoan daude), eta errepidez egiten dena batez ere, Plataforma Multimodal honekin beste tresna bat duela Europarako garraio iraunkorragoa lortzeko. Plataforma berri honi esker, itsasorako bidea errazten da Europako merkatuetan sartu ahal izateko.


Portu lehorra.

Lehendakariak Erriberaren garapenean portu lehor honek betetzeko duen zeregina azpimarratu du. ( irudia handitu )

Bere agerraldian, Erriberan krisiak utzitako ondorioak aipatu ondoren (2007 eta 2013 artean 7.600 enplegu galdu dira), Barkos Lehendakariak proiektua anbizio handikoa dela esan du; izan ere, "gaur Bilbotik nazioarteko merkatuetarako sarbidea errazteaz hitz egiten ari gara, baina etorkizunean Bartzelonatik eta Valentziatik ere egin ahalko dugu". Bestalde, Castejon trenbide-plataforma modura erabiltzeko aukera aipatu du; hala, treneko lotune intermodal bat sortuko zen Nekazaritza Elikagaien Hiriko gune intermodalaren osagarri bihurtzeko eta, "aldi berean, aduana-figura bat izateko lan egiten ari gara gune intermodal honetan kontrolak pasatzeko eta, horrenbestez, denbora aurreztu ahal izateko".

"Itsas plataforma multimodal hori Nafarroako Erribera guztiaren nazioarteko garapenean funtsezkoa izango da, eta balio erantsi handia emango du inguru horretara enpresa berri gehiago iristea erraztuko baitu –erantsi du Lehendakariak–. Gero eta zerbitzu gehiago eskaini, gure lurraldean jartzeko orduan eta aukera handiagoa izango dugu. Izan ere, azpiegitura horrek, Erriberako enpresei itsasotik nazioarteko merkatuetara iristeko sarbidea erraztuz, import-export enpresen sare multimodala hobetuko du. Hau da, salgaiak herrialde batetik bestera eramaten utziko du garraiobide bat baino gehiago erabiliz, zama hautsi gabe eta edukiontziak hutsik joan gabe. Bestalde, plataforma horrek zonaldeko enpresen sinergiak baliatzeko aukera eskaintzen du".

Barkos Lehendakariak azpimarratu du nekazaritza-elikagaien sektoreak Nafarroako guztirako oro har eta Erriberarako bereziki garrantzi handia duela, eta gogora ekarri duenez, "nekazaritza-sektorea aintzat hartuta, nekazaritza-elikagaien industria Nafarroako BPGaren % 7,2 da, hau da, 24.584 enplegu sortzen ditu, Nafarroako gizarte-segurantzako afiliazioen % 9,6".

Azkenik, Nafarroako Lehendakariak nabarmendu duenez, "plataforma multimodal honen garapena mugarri bat da, eta Tuterak Ebroko Korridorean duen eragina aprobetxatuz, Nafarroako hegoaldeko enpresak konektatzen uzten du, eta haien produktu nahiz zerbitzuak Estatuko eta nazioarteko ibilbideetan jartzen".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa