Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Izaskun Arratibel, Julio Ayesa, Mario Gaviria, Golem, Gregorio Monreal, Javier Molina, Oberena Dantza Taldea, Koldo Rodero eta Manuel Torres dira sarituak
El Gobierno concede la Cruz de Carlos III a nueve personas y entidades por contribuir al prestigio de Navarra from Gobierno de Navarra on Vimeo.
Transcripción textual del video
Foru Gobernuak gaurko bilkuran eman die Karlos III.a Nafarroako Noblearen Gurutzea bederatzi pertsona eta erakunderi "Foru Komunitatearen garapen, proiekzio eta ospean egindako lan aipagarriagatik", bakoitzak beren jarduera-alorretik egindako lana. Zehazki, foru-dekretu bana onartuz, honako hauei eman zaie gurutzea: Ikastolen Federazioko lehendakari Izaskun Arratibel; harreman publikoetan aritzen den Julio Ayesa; Mario Gaviria gizarte langilea; Difusora Cultural Cinematográfica S.A. "Golem"; Gregorio Monreal katedraduna; ADANO fundazioaren Javier Molina pediatra; Oberena Dantza Taldea; Koldo Rodero sukaldaria; eta Manuel Torres, MTorres taldearen sortzailea.
Karlos III.aren Gurutzea.
Foru Gobernuak gaurko bilkuran eman die Karlos III.a Nafarroako Noblearen Gurutzea bederatzi pertsona eta erakunderi "Foru Komunitatearen garapen, proiekzio eta ospean egindako lan aipagarriagatik", bakoitzak beren jarduera-alorretik egindako lana. Zehazki, foru-dekretu bana onartuz, honako hauei eman zaie gurutzea: Ikastolen Federazioko lehendakari Izaskun Arratibel; harreman publikoetan aritzen den Julio Ayesa; Mario Gaviria gizarte langilea; Difusora Cultural Cinematográfica S.A. "Golem"; Gregorio Monreal katedraduna; ADANO fundazioaren Javier Molina pediatra; Oberena Dantza Taldea; Koldo Rodero sukaldaria; eta Manuel Torres, MTorres taldearen sortzailea.
Gurutzeak banatzeko ekitaldia maiatzaren 7an egingo da.
Hala, Foru Gobernuak Izaskun Arratibel Pastor saritu du "Nafarroan euskara hizkuntza propio gisa sustatzeko, bultzatzeko eta garatzeko egindako lan irmoagatik; haren lana hizkuntz horren kontserbazioan, balioaren nabarmentzean eta zabalkundean oinarritu da, Foru Komunitateko ondarearen altxor linguistiko eta soziala dena".
Julio Ayesa Echarriri dagokionez, Gobernuak azpimarratu duenez, " Nafarroaren irudiaren proiekzioa eta ospea Espainian eta mundu guztian zabaltzeko egindako lana eta emandako bultzada".
Mario Gaviria Lavartari dagokionez, Gobernuak nabarmendu du "Nafarroan berdintasunaren eta giza eskubideen alde egin duela, eta baita ingurumenaren alde ere; aldi berean, soziologia punta-puntako diziplina bihurtu du, eztabaiden protagonista eta aldaketa sozialen jatorria".
Bestalde, Gobernuak uste du Golem-ek "Nafarroan zinemaren industria ezartzeko eta indartzeko zereginean lagundu duela, bai eta ikus-entzunezkoen kulturan ere, oro har. Sektoretik jasotako sariek marka ezagun bat bihurtu dute eta kalitatezkoa, zinema erakusketako foroetan, banaketan eta zinemako nazioarteko jaialdietan; hala, Foru Komunitatearen nazioarteko proiekzioan lagundu du".
Gregorio Monreal Ziari buruz dio "azterketa historiko-juridikoetan berrikuntzak ekarri dituela; hala, Nafarroako ezagutza eta ikerketa garatzen lagundu du".
Javier Molina Garicanori dagokionez, Gobernuak haren lana baloratu du, eta esan du "minbizia duten haurren eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen" lagundu duela, "bai eta gizarteari jakinarazten ere haur-minbizia dagoela, txikienei ere eragiten diela, horrek guztiak sortzen dituen gatazkekin, arazoekin". Nafarroaren garapen mediko, zientifiko eta sozialaren alde egindako lana ere nabarmendu du.
Oberena Dantza Taldeari buruz, Gobernuak dio "hamarraldi askotan lan handia egin duela Nafarroaren ondare historiko, musikal eta kulturala garatzen, sustatzen eta zabaltzen".
Koldo Rodero Armendarizi dagokionez, Gobernuak aipatu du haren lana "funtsezkoa izan dela Nafarroako produktuen aniztasuna eta kalitatea proiektatzeko garaian, Nafarroako kultura gastronomikoa erraztuz, eta gure gastronomia Foru Komunitateko balio garrantzitsuetako baten modura ezagutu dadin".
Manuel Torres Martinezi dagokionez, Gobernuak dioenez, "bere bizitza guztian berrikuntzarekiko konpromiso irmoa izan du", eta aldi berean "transferentzia teknologikoko jarduerak garatzeko bere gaitasuna" azpimarratu du "askotariko sektoretan gainera, aeronautikoan edo energetikoan, esate baterako".
1997. urtetik
Karlos III.a Nafarroako Noblearen Gurutzea 1997an sortu zuen Foru Gobernuak Nafarroako gizartearen aurrerabidean edo Foru Komunitatearen kanpo-proiekzioan laguntza handia eman duten pertsonak eta erakundeak publikoki aitortzeko.
Sariak Karlos III.a Noblearen izena hartu zuen (Nafarroako errege guztien artean bakezalea izateagatik nabarmentzen dena), kultura eta artearen alde egindako ekimenengatik, eta Europako gainerako gorteekin bakea eta adiskidantzazko harremanak ezartzeagatik.
Esmalteztatutako gurutze bat da, eta bertan Nafarroako Artxibo Orokorrean kontserbatutako argizarizko errege zigiluan ageri den Karlos III. Noblearen irudi jesarria erreproduzitzen da, "karolus regis navarre" hitzek inguratzen dutelarik. Atzealdean, Nafarroako ezkutua agertzen da "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpidearen eta "Nafarroako Karlos III. Noblearen Gurutzea" hitzen gainean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen