(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak desgaitasun-zentroetan urtean 3 milioi euroko lan eta gizarteko hobekuntzak egitea adostu du asteazkena, 2016.eko apirilak 13


Hitzartutako erakundeek hitzarmen kolektiboa ez betetzea kontratua suntsiarazteko arrazoia izango da, CCOO eta UGTrekin lortutako akordioaren arabera


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuako Eskubide Sozialetako Departamentuak akordio bat lortu du CCOO eta UGTrekin propioak eta beste batzuenak diren desgaituei arreta emateko 15 etxebizitza eta zentroei dagokienez, kudeaketako kontratu berrietan lan eta gizarteko hobekuntzak jasotze aldera.

Neska bat pintatzen.

Gobernuak desgaitasun-zentroetan 3 milioi euroko lan eta gizarteko hobekuntzak adostu ditu.

Nafarroako Gobernuako Eskubide Sozialetako Departamentuak akordio bat lortu du CCOO eta UGTrekin propioak eta beste batzuenak diren desgaituei arreta emateko 15 etxebizitza eta zentroei dagokienez, kudeaketako kontratu berrietan lan eta gizarteko hobekuntzak jasotze aldera.

Jasotako neurriekin Foru Gobernuak 3 milioi gehiago izango ditu urtean 2017tik aurrera. Zehazki, zentro horietarako 32,2 milioi euro bideratzea aurreikusten da 2017an; 2016an 29,2 milioi izan dira, hau da, % 10,3 gehiago hurrengo urtean, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak asteazkenen honetako Gobernuko bilkuran helarazi duenez.

3 milioi horietatik, urtean izango diren 2,2 milioi euro gehiago laneko hobekuntzak egiteko erabiliko dira, Gobernuak kudeaketako kontratuetan ekarpen handiagoa eginez. Adostutako neurriek gehikuntzaren % 7,5eko eragina du soldatan eta beste osagarri batzuetan (soldata % 3,35 igotzea, hobekuntzak txanden osagarrietan eta jaiegunetako lanean, lanaldiaren murrizketa eta, plantillaren zati batentzat, gaikuntzako osagarria kobratzeko bermea).

Horrenbestez, akordioak bermatzen du zentroak kudeatzen dituzten erakunde pribatuek indarrean dagoen hitzarmen bete ahal izatea (2012koa). Gogora ekarri behar da 2014ko maiatzetik sektorean mobilizazioak eta grebak egin direla, 800 bat pertsonari ematen die lana eta 650 pertsona inguru ematen die arreta.

Bestalde, Gobernuaren, CCOOren eta UGTren arteko akordioak hobekuntzak sartzen ditu zerbitzua emateko kalitatean. Gobernuak urtean 800.000 euro gehiago jarriko ditu plaza eta langile gehiago sortzeko (Barañainen etxebizitza berri bat gehituko da, langileentzako doako laguntza psikologikoa sartzen da...).

Laparra lehendakariordeak kontratazio publikoaren "jauzi kualitatibo" hori azpimarratu du; horrek Nafarroako Gobernua negoziazio kolektiboan eta lan-baldintzen bermean inplikatzea dakar. Laparrak azaldu duenez, halaber, orain arte plantillan egin ez diren ordainketak enpresen erantzukizuna da.

Aplikazioaren egutegia

Akordio hau aplikagarria gerta dadin, Gobernuak kudeaketako kontratu guztiak berriz lizitatu behar ditu: bost zentro propio (Atalaya, Las hayas, Elena Infanta, Oncineda eta Erronkaribar); zazpi etxebizitza propio, Barañaingo berri bat barne (Mendebaldea, Vencerol, Las Torchas, Iruña, Tafalla eta Zangoza); eta beste batzuenak diren hiru zentroen kontratuak aldatu behar ditu (Ramón y Cajal, Adacen eta Carmen Aldabe).

Asteazken honetako bileran, Nafarroako Gobernuak Las Torchas, Vencerol eta Mendebaldeko etxebizitzak 1,24 milioi euroan lizitatzea erabaki du, egungo kontratua baino % 6 gehiago. Etxebizitza guztien kudeaketa abuzturako esleituta izatea espero da. Zentro propioak lizitatzen hasiko dira ere laster, urrian esleitu daitezen.

Azkenik, 2017tik aurrera, besteenak diren zentroetako titularrekin adostu ondoren, Gobernuak kontratuak aldatu ahal izango ditu hitzarmen kolektiboaren eta adostutako hobekuntzen aplikazioa bermatzeko. Alor horretan, gaur egun ez dago lan-gatazkarik.

Gobernuak hiru aldeetarako elkarrizketa berreskuratzeko konpromisoa hartzen du (sindikatuekin eta enpresekin); horrenbestez, egungo hitzarmena ordeztuko duen berrian (zenbait ekitalditarako izango dena) hobekuntzak sartu ahalko dira, 2017tik aurrera indarrean sartzeko asmoz.

Proposamen teknikoak, garrantzi handiagoa

Gobernuaren eta sindikatuen arteko akordioak ere kontratu berrietarako beste berrikuntza batzuk ekarriko ditu. Lizitazio berrietan, kontratistak hitzarmen kolektiboa betetzea eskatuko da edo adostutako aldaketak jasotzeko betebeharra (hitzarmen berria edo aurrekoaren aldaketa). Kontratuak suntsiarazteko arrazoi modura jasoko da ere, erakunde kudeatzaileak hitzarmen kolektiboa ez betetzea. Eta kontratuak aldatzeko berariazko arrazoi gisa, hitzarmen kolektibo berri bat adostea edo aurreko hitzarmen bat aldatzea.

Zentro eta etxebizitza adina lizitazio egingo dira. Eraginkortasunagatik, etxebizitza edo zentro batzuk lizitazio bakarrean batu ahalko badira ere, esleipena banaka egingo da beti. Kontratuek lau urte iraungo dute, gehienez ere.

Lizitazioetako eskaintzen balorazioari dagokionez, proposamen teknikoaren puntuazioari eskaintza ekonomikoari baino garrantzi handiagoa emango zaio (% 80 eta % 20). Baldintzetan ere klausula sozialen balorazioa eta betebehar sozial eta lanekoak betetzeko betebeharra jasoko dira. Haiek betetzen ez badira, kasuren batean, kontratua suntsiarazi ahalko da.

Izaera sozialeko eskaeren artean, honako hauek ageri dira: sozialki baztertutako edo hala izateko arriskuan dauden kolektiboetako pertsonen kontratazio berriak; lan-arloan indarrean dagoen araudia betetzea, Gizarte Segurantza, laneko segurtasun eta osasuna, hitzarmen kolektiboa; lan-merkatuan emakume nahiz gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko neurriak betetzeko betebeharra; genero-ikuspegia jasotzea, baita hizkuntza eta irudiaren erabileran ere; neurriak hartzeko betebeharra sexu-jazarpena prebenitu, kontrolatu eta desagerrarazteko eta sexu-arrazoiengatiko neurriak hartzea; bidezko merkataritza…


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa