(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruña eta Tutera inguruetako 8 osasun-zentro ekografiak egiten hasiko dira 2016an osteguna, 2016.eko apirilak 14


Osasun departamentuak 135.000 euro inbertituko ditu zentro bakoitzeko ekografo bana erosteko, eta profesionalek prestakuntza espezifikoa jasoko dute


Osasun Departamentuak 8 ekografo erosiko ditu osasun-zentroetarako.

Zortzi osasun-zentro, Iruñeko 6 (oraindik zehazteko daude) eta Tuterako 2, ekografiak egiten hasiko dira 2016an. Osasun Departamentuak lehen mailako arreta indartzeko hartu du neurri hori.

Horretarako, 135.520 euro inbertituko ditu, zentro bakoitzerako ekografo bana erosteko.

Era horretan, arreta-prozesua hobetuko da (gaixoek patologia posibleen aurrean duten kezka arintzea, kasu normalak eta larriak ez diren patologiak beste aurkikuntza batzuetatik bereiztea, prozesu jakin batzuk hobeto diagnostikatzea) eta sail arteko orriak zehaztasun handiagoz bideratuko dira ospitaletara; ondorioz, bideratze desegokiak eta itxarote-zerrendak murriztu egingo dira.

Gainera, espezialistek errazago egin ahal izango dituzte hurbilketa diagnostiko eta terapeutikoak, eta lehenago eta modu eraginkorragoan bideratuko dituzte gaixoak, diagnostikatutako patologiaren arabera. Izan ere, ekografoak jartzen dituzten zentroetako profesionalek prestakuntza espezifikoa jasoko dute.

Bideratze-kopurua orain artekoaren erdia izango da

Mendillorriko osasun-zentroan egindako azterketa pilotu bateko emaitzen arabera, lehen mailako arretan era horretako miaketa-probak eginez, bideratze-kopurua orain artekoaren erdia izatea eta itxarote-zerrendak murriztea lor daiteke.

Emaitzak 100 ekografia egin eta gero (83 egun baliodunen ondoren) aztertu zituzten.

Ekografia horietatik guztietatik 91 arruntak izan ziren (itxaronaldia: 1,03 egun), 1 lehentasunezkoa (itxaronaldia: egun 1) eta 8 presazkoak (egun berean egin ziren). Zentro itundu horretan, aurrez, ekografia arruntak egiteko 36 egun itxaron behar izaten zituzten, eta lehentasunezko ekografiak egiteko 22 egun.

Aipatu 100 kasu horietako 36 bideratu zituzten arreta espezializatura.

Eta bideratutako horietako 19ren diagnostikoa bat etorri zen erabat. Horrek esan nahi du lehen mailako arretan ekografiak egitea familiako medikuarentzat diagnostikoa egiteko laguntza-tresna garrantzitsua dela.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa