(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi urtera zabaldu da Nafarroako Gobernuak ETEen taldekako nazioartekotze-planei emango dien laguntza osteguna, 2016.eko apirilak 14


Maiatzean argitaratuko dira kanpora elkarrekin irteteko, kontratazio espezializaturako eta kanpo-sustapenerako laguntzen deialdiak


Enpresen taldekako nazioartekotzerako eta zerbitzu espezializatuen kontrataziorako hurrengo laguntzen deialdiak maiatzean argitaratuko dira eta barnebilduko dituzten berrikuntza nagusien artean proiektuak garatzeko epea zabaltzea –urtebetetik bi urtera– eta ekimen bakoitzeko laguntzak gehitzea daude.

ETEei ematen zaien babes publikoa hainbat urtetarakoa izatera pasako da (2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra) enpresen nazioartekotze-prozesuetara hobeto egokitzeko, horiek, gutxienez, bi ekitaldiko indarraldia edukitzen baitute.

Bi deialdiak eraenduko dituzten oinarriak, zeinak, Europar Batasuneko EGEF funtsarekin finantzatuta dauden (% 50ean), asteazken honetako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Nafarroako ETEen nazioartekotzerako Nafarroako Gobernuak ematen dituen diru-laguntzen lau lerroetatik bi lerroei dagozkienak dira. Kanpo-merkataritzan langileria teknikoa kontratatzeko deialdia, jada, ebatzita dago eta kanpo-sustapenarena ere, segurenik, maiatzean argitaratuko da.

Kanpoko merkatuetan sartzea

Taldekako nazioartekotzeko laguntzen deialdia, guztira, 200.000 euroz horniturik egongo da eta sektore bereko edo desberdineko hainbat enpresa, taldean, lankidetzan, nazioartekotzen saiatzeak eraginiko gastuak diruz lagunduko ditu. Kanpoko merkaturako sarrera komertziala elkarrekin egin ahal izatea erraztu nahi da, hobekuntzak ezartzea baterako negozio-prozesuan orokorrean lehiakortasuna irabazteko, edo enpresa-talde baten beste edozein jarduera, beren nazioartekotzearen alde egingo duena eta haien banakako jarduera batean baino emaitza hobeak lortuko dituena.

Edizio honetan, gastuen %60a diruz lagunduko da eta zenbatekoaren muga gehitu egingo da, 47.000 eurotik 60.000 eurora talde bakoitzeko. Diruz lagundu daitezkeen gastuen kopurua gehitu egiten da (Nazioartekotze-Plana egiteak eragindako gastua gehitzen zaie bidaien, sustapen-materialen, produktuak erakusgai jartzearen…gastu tradizionalei). Enpresari autonomoek ere eska dezakete laguntza hori. Enpresa-taldea osatzeko, gutxienez, bi enpresa beharko dira.

Nazioartekotzeko zerbitzu espezializatuen kontrataziorako deialdiari dagokionez, Gobernuak 150.000 euro bideratuko ditu bide horretatik enpresak jada lehendik ere saltzen duen merkatuan esportazioak sustatzeko edota kanpoan ezartzeko. Produkzio-ezarpenari edo merkataritza-ezarpenari atxikirik dauden hainbat gastu ere kontuan hartuko dira.

Proiektu denboraldia zabaltzeaz gain, diruz lagun daitezkeen gastu-kontzeptu gehiago sartzen dira (bidaiak, xede herrialdean sozietate bat eratzeak eragindako gastuak, ezarpenerako alokairu-gastuak 12 hilabetez). Laguntza gastuen %60ra iris daiteke eta zenbatekoaren muga gehitu egingo da, aurreko deialdiko 12.000 eurotik 20.000 eurora.

Kanpo-sustapenerako deialdia, zeinaren oinarriak laster argitaratuko diren, Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutuaren (ICEX) ICEX Next programari atxikitako Nafarroako ETEen prozesu esportatzailea bultzatzera bideratuta dago. Aukeratu daitezkeen gastu-motak honako hauek dira: zabalkunderako/sustapenerako materiala (katalogoak, liburuxkak, erakusmahaiak, web orriak eta abar), publizitatea, azoketan erakusketari gisa parte hartzea, azterketa-bidaiak eta merkataritza-bidaiak, sustapen-ekintzak, patenteen eta marken erregistroa. Berrikuntza gisa, sustapen-gastuen %30a diruz lagunduko da, bi urtetan, 10.000 euroko mugarekin.

Nazioartekotzea estrategia bat da eta, egungo egoeran, beharrezkotzat jotzen da enpresen bideragarritasuna eta finkatzea ziurtatzeko, ETEena bereziki, indarrean dagoen Nafarroako Nazioarteko Planean jasotzen den moduan. "Europa 2020 Estrategiak" Europako ETEen paper protagonista azpimarratzen du eta, zehazki, haien nazioartekotze-prozesuak, enpleguaren arloan hazkundearen bidera itzultzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa