(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentua eta Fisioterapeuten Elkargoa eskolako jarrera-higieneari buruzko proiektu batean elkarlanean ari dira ostirala, 2016.eko apirilak 15



Jarrera-hezkuntzari buruzko proiektuaren aurkezpena. ( irudia handitu )

Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Estebe Petrizanek, eta Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko lehendakariak, Ana Jiménezek, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Foru Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunduetan "Jarrera-hezkuntza eskolan" proiektua gauzatzeko.

Proiektua Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat da, eta ikastetxeek parte hartzea eskatu beharko dute. Proiektuaren berri emate aldera, erakustaldia egin dute Iruñeko García Galdeano ikastetxe publikoan.

Hitzarmenak honako hau dio: "Adingabeek egunean ordu asko ematen dituzte eserita, maiz jarrera desegokian, eta, gainera, motxilak eraman behar izaten dituzte, askotan karga gehiegirekin. Hori dela eta, eskola-adinean dauden haurrek gero eta bizkarreko eta lepoko arazo gehiago dituzte". Gauzak horrela, jarrera-higieneko ohiturak hartzea ezinbestekoa da bizkarreko arazoak prebenitzeko.

Horretarako, Hezkuntza Departamentuaren iritziz, funtsezkoa da ikasleek, txikitatik, bizitza osoan jarrera-higiene egokia izatea oso garrantzitsua dela jakitea eta barneratzea, eta eguneroko lanetan mugimenduak egoki egiten ikastea.

Baliabideak

Hezkuntza Departamentuak, proiektua aurkezteaz eta zabaltzeaz gain, eskura dituen baliabide teknologikoak jartzeko konpromisoa hartu du, proiektua ikastetxeetan gauzatze aldera.

Halaber, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak hitz eman du parte hartzen duten ikastetxeetan fisioterapeutek "Jarrera-hezkuntza eskolan" saioak emango dituztela, eta ikasleentzako material didaktiko egokia prestatuko duela; material hori Hezkuntza Departamentuak ikuskatuko du. Parte hartzen duten ikastetxe publiko eta itunduek proiektua urteko programazio orokorrean sartuko dute.

Fisioterapeutek eskola-orduetan egingo dituzte saioak, eta ordubete ingurukoak izango dira. Saio horiek ohiko ikasgelan egingo dituzte, eta irakaslea ere han egongo da.

Aholkuak

Fisioterapeutek uste dute haurrek gurpildun motxilak erabiltzea dela egokiena; baina, diote, halaber, horiek ere eragin ditzaketela gaitzak.

Fisioterapeuten iritziz, zazpi eta zortzi urteko haurrek zenbaterainoko kargak eramaten dituzten baloratu behar da, haientzako neurrigabeak baitira.

Eskolako altzariak ere aztertu beharko liratekeela diote, mahai guztiak berdinak direlako, nahiz eta 14 urteko haur batzuk 1,50 metro neurtu eta beste batzuk 1,80 metro.

Gauzak horrela, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak sentsibilizazio- eta prebentzio-ekintzak antolatu beharra planteatu du, eguneroko jardueretan jarrera-ohitura egokiak hartzea sustatze aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa