(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2016ko Erdi Aroko Azterketa Asteak tronura iristeko eta boterea egikaritzeko moduak aztertuko ditu ostirala, 2016.eko apirilak 15


Uztailaren 19tik 22ra bitartean irekiko ditu bere ateak Lizarrako Los Llanos Kultur Gunean


Edizio honetako kartelaren irudia, Erdi Aroko erregeak tronura nola iristen ziren aztertzera zuzendua ( irudia handitu )

Lizarrako Erdi Aroko Azterketen Nazioarteko Astearen 2016ko edizioa uztailaren 19tik 22ra bitartean egingo da. Aurtengo edizioa "Tronura iristea: sortzea eta erritualizazioa" gaia aztertzeari eskainita dago; botere politikoa, Erdi Aroan, inolako zalantzarik gabe, erregeari esleitzen zitzaiona, egikaritzera nola iristen den azaltzeko gako desberdinak biltzen ditu. Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Suitza, Portugal eta Espainiatik etorritako Erdi Aroan aditu direnek hartuko dute parte azterketa horretan.

Edizio berria gaur goizean aurkeztu dute Ana Herrera, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak; Koldo Leoz, Lizarrako alkateak; eta Eloísa Ramírez, batzorde antolatzaileko ordezkariak.

 

2016ko edizioak dituen berritasunak

Hitzorduak berritasun garrantzitsuak izango ditu. Lehenengoa, Astearen nazioarteko izaeraren aldeko apustua da, hori Astearen izenburuan bertan islaturik geratzen da, eta, baita, edizio honetan landuko diren gaien inguruko tesia egiten ari diren doktoregaiei eta burutzen ari diren lanak ezagutzera eman nahi dituzten ikertzaile gazteei irekita egotean ere, lan haiek aurkezteko eztabaidarako nazioarteko foroa erabilgarri izan dezaten.

Horietako bakoitzak, gehienez, 10 minutu edukiko ditu (denbora-muga hori gainditzerik ez da onartuko) aurkezpena egiteko eta power pointa erabili ahal izango dute. Jarraibide zehatzak Astearen web orrian adieraziko dira. Doktoregaien kasuan, horien parte-hartzea dagokien unibertsitateko programen baitan doktoretzako jardueratzat aitortu al izango zaie.

Gainera, pasa den urtarrilean, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak Astea sakonki birmoldatu zuen; horren ondorioz, Batzorde Antolatzailea eta Batzorde Zientifikoa bereizi zituen kudeaketa-funtzioak eta berez zientifikoak direnak argiago zedarritzeko.

Horrela, Batzorde Antolatzailean sartu da Lizarrako alkatea, hiriak Astearekin eta Nafarroako bi unibertsitate presentzialekin duen konpromisoa berretsiz. Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuko kontseilariak ere Batzorde horretan hartuko du parte lehendakari gisa, Nafarroako Kultura kontseiluko ordezkari batekin eta Artxibo eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuko zuzendariarekin batera, horien teknikarietako batek beteko du idazkari lana.

Bestalde, Batzorde Zientifikoan, Eloísa Ramírez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak; Julia Pavón, Nafarroako Unibertsitatekoak; Pascual Martínez Sopena, Valladolideko Unibertsitatekoak; Véronique Lamazou-Duplan, Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitatekoak; eta Juan Jose Larrea, Euskal Herriko Unibertsitatekoak hartuko dute parte.

"Tronura iristea: sortzea eta erritualizazioa"

Programan adierazten denaren arabera, tronura iristeak interes berezia duten elementu multzo bat eragiten du; horietako hainbat mendebaldeko Europaren esparruan eta jakintza-alor arteko arretarekin jasoko dira.

Astea oinarrizko hiru bloketan garatuko da, inaugurazio-hitzaldiaren segidan: "lehenik eta behin, nagusiki ideologikoa eta sinbolikoa den perspektiba bat, transmititzen diren irudiekin eta haien edukiekin hertsiki lotua eta, batez ere, aldi karolinjioan eta otonidan kokatua". Hau jardunaldien bloke teorikoa da eta boterea legitimo nola bihurtzen den, bere propaganda nola zabaltzen duen eta sinbologia nola hedatzen duen ulertzera bideratuta dago.

Erdi Aroaren une gorenean, erregeak izaera sakratua zuen. Horregatik, jardunaldian," sakratu izate hori eta horrek tronura iristeko zituen eraginak aztertuko dira. Batez ere, Erdi Aroaren erdigunean kokatzean datza. Hor, eredu bikain bat gehitzen da, Jerusalemeko erregea. Eta azterketa hori oso alderdi desberdinekin amaituko da, erregearen boterea desakralizatzeari buruzkoak eta, beraz, tronura iristean gerta zitezkeen balizko irregulartasunen kudeaketari buruzkoak."

Astea ostiralean amaituko da mahai inguru batekin, Asteari amaiera eman aurretik egingo dena. Izenburua "Lizarra, foruari eta bere historiari buruzko gogoetak" izango du eta horren xedea hiriko ondare dokumental aberatseko altxor nagusia, bere forua, herritarrengana hurbiltzea izango da, garai bereko beste hiri batzuetako foruekin harremanetan jarriz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa