(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak 210.000 euro erabiliko du beste zentro batzuetako prestakuntza-egonaldiak eta kongresuetako parte hartzeak diruz laguntzeko astelehena, 2016.eko apirilak 18


Irabazi-asmorik gabeko zentro publiko eta pribatuetako profesionalentzat dira, eta maiatzaren 18an amaitzen den epea baino lehen eskatu beharko da


Osasun Departamentuak guztira 210.000 euro erabiliko du 2016an Osasun Zientzietako etengabeko prestakuntzako jarduerak diruz laguntzeko. Deialdiaren oinarriak gaurko, asteleheneko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude (apirilaren 18ko NAO, 73. zk.).

Laguntzak honako hauentzat dira: Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikitako zentroetako profesionalentzat; departamentuko ikerketa-proiektuak egiteko kontratutako langile teknikoentzat, eta irabazi-asmorik gabeko osasun-zentro pribatuko langileentzat. Diru-laguntzen helburua ondorengo modalitateetan egindako jarduerek sortutako gastuak ordaintzea da:

- Ospe handiko erakunde edo entitateetako egonaldiak, estatukoak edo atzerrikoak, teknologia berrietan gaitasunak eskuratzeko; osasun-kudeaketako arloan; edo ikerketa-lerroei laguntzeko eta Foru Komunitateko zentro edo erakundeetako proiektuekin bat datozenak.

- Beste zentro batzuetako prestakuntzako egonaldiak, Departamentuak baimendutako osasun-prestakuntza espezializatuaren programetako txandatzeak betetzeko.

- Eskatzaileak aktiboki (ekarpenak eginez) parte hartuko duen kongresuetara eta bilera zientifikoetara joatea.

Laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 18an amaituko da, eta honako hauek ordainduko dituzte: izena emateko gastuak (800 euro gehienez), joan-etorriak (200 euroraino Espainian, 400 Europan eta 750 beste helmuga batzuetarako), ostatu hartzea eta mantenua (helmuga eta iraupenaren arabera aldatuko diren zenbatekoekin). Eskatzaile bakoitzeko prestakuntza-jarduera bat lagunduko da diruz.

2015ean 210.000 euroko 197 laguntza banatu ziren, guztira. Haietatik, 83 Nafarroako Ospitaleguneko profesionalei dagokie, 24 Nafarroako Unibertsitate Klinikoari, 7 Osasun Mentaleko Arloari, 6 Lehen Mailako Arretari, 2 Garcia Orcoyen ospitaleari (Miguel Servet- Navarrabiomed fundazioarena eta CIMArena), eta 1 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa