(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 18,4 milioi lortu ditu Estatutik enpleguaren politika aktiboetarako, iaz baino % 21 gehiago astelehena, 2016.eko apirilak 18


Ministerioaren funts horiek banatzeko irizpide nagusia autonomia erkidegoek aurreko urtean garatutako enplegu-politiken ebaluazioa izan da


Nafarroak 18,4 milioi euro lortu ditu Ministerioaren Enplegu Politiken Urteko Planaren funts-banaketan, iaz baino % 21 gehiago; orduan, Foru Komunitateak 15,1 milioi euro kudeatu zuen.

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak funts horiek banatzeko jarraitutako irizpide nagusia (aurten 1.800 milioi eurokoa da), 2015ean baino % 16 gehiago, eskualde bakoitzak aurreko urtean garatutako enplegu-politiken ebaluazioa da.

Enplegu Politiken Urteko Plana izan da Madrilen gaur, astelehena, Enpleguaren Sektoreko Konferentziaren bileran jorratutako gaietako bat; bertan, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Migel Laparrak eta Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandezek parte hartu dute.

Zehazki, Nafarroak jarritako helburuen betetze-mailak funtsetan 559.152 euro gehiago izatea ekarri du, gainerako eskualdeen batez bestekotik gora geratu baita. Foru Komunitateak zazpigarren postua eskuratu du, lehen kalkuluen arabera, 0,004 puntuko aldearekin bosgarrenarekiko eta 0,002 puntuko aldearekin seigarrenarekiko. Iaz, Nafarroa hirugarren postuan izan zen.

Bileratik atera ondoren, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak balorazio positiboa egin du "enpleguaren politika aktiboetarako baliabide gehiago lortu izanagatik", nahiz eta ez den gustura geratu "handiagoa izan baitzitekeelako ebaluazioan postu-galera erlatibo bat izan ez balitz", batez ere "iazko aurrekontua osatzeko funtsen murrizketagatik eta kudeaketako beste gai batzuengatik", aitortu du Laparra lehendakariordeak.

Laparra lehendakariordeak Enpleguaren Sektoreko Konferentzia baliatu du ere Gobernu Zentralari ondorengoa eskatzeko: enplegua aktibatzeko programa (haren bidez langabeak hilean 426 euro jasotzen du) gizarteratzeko errentarekin bateragarri egin dezan, beste prestazio edo diru-sarrera batzuekin gertatzen den moduan; horrenbestez, Foru Komunitateko langabeak ez dira kaltetuta aterako beste eskualde batzuetakoekin alderatuz, eta foru-kutxek ez dute gastu hori ordainduko; izan ere, onuradunek laguntza horiei uko egiten die gizarteratzeko errenta eskuratu ahal izateko, handiagoa dena.

Funts-banaketa

Enpleguaren politika aktiboetarako funtsen % 70 ondorengo adierazleak kontuan hartuz banatzen da, esaterako: gazteen enplegagarritasuna hobetzea, enplegurako lanbide heziketako kalitatea hobetzea edo ekintzailetza sustatzea, enpleguaren zerbitzu publikoek eskainitako zerbitzua, zailtasunak dituzten kolektiboen kontratazioa sustatzea eta enpresa-ekimenak babestea. Gainerako % 30 irizpide kontinuistak aintzat hartuz banatzen da, autonomia erkidego bakoitzak aurreko urteko aurrekontu orokorrean duen partaidetza-portzentajearen arabera, eta egoera horrek Nafarroak portzentajeari dagokionez funts gehiago izatea ekarri du.

Ministerioak 2013an funtsak banatzeko sistema aldatu zuenetik, aipatutako irizpide kontinuisten kaltetan egindako enplegu politiken ebaluazioa suspertuz, Nafarroak jasotako diru-portzentajea urtero hobetu egin du autonomia erkidegoen artean banatutako aurrekontu guztiari dagokionez. Hala, 2013an Estatuko aurrekontuaren % 1,01 lortu zen; 2014an, % 1,03; 2015ean, % 1,07, eta 2016an, % 1,10, orain arte jasotako gehiena.

Beste 1,2 milioi duela urtebetetik lanik gabe daudenentzat

Enpleguaren Sektoreko Konferentzian egindako bileran ere, programa bat onartu da iraupen luzeko langabeentzako arreta hobetzeko; programa hori 30 eta 54 urte arteko pertsonei banakako arreta pertsonalizatua eskaintzeko da, 12 hilabete baino gehiago langabeziak egon direnak.

Programa horren esparruan, Nafarroak 1.225.500 euroko finantzaketa jasoko du kolektibo horri arreta emateko (Foru Komunitatean 10.649 pertsonak osatzen dute). Nafar Lansareak enplegagarritasuneko banakako profil bat prestatuko du beraien enplegu-aukerak identifikatzeko eta gero, jarduera egokienak finkatuko ditu lan-merkaturako beraien sarbidea hobetzeko.

Nafarroako enpleguaren politika aktiboak

Enpleguaren Urteko Politika Plana araudi-tresna da enpleguaren zerbitzu publikoetan garatutako enpleguaren politika aktiboak kudeatzeko eta koordinatzeko. Jarduteko sei ardatzaren baitan antolatzen da: orientazioa, prestakuntza, enplegurako aukerak, enplegua izateko aukera-berdintasuna, ekintzailetza eta enpleguaren estatuko sistemaren esparru instituzionala hobetzea.

2016. urtean, Nafarroan jarduteko ardatz horien barnean dauden 61 zerbitzu eta programa egikarituko ditu. Haien artean azpimarratu behar dira: enpleguaren ibilbide pertsonalizatuak garatzea; enplegagarritasuneko ibilbide-programak; Gazteen Berme Sisteman inskribatutako pertsonekin egindako orientazio-plana; enplegurako lanbide-heziketa; eskumenen ebaluazioa eta akreditazioa; desgaitasuna duten pertsonen lan-munduratzea; lan-munduratzeko zailtasun handiko kolektiboak gizarteratzeko laguntzak; lan-mugikortasunerako laguntzak; autoenplegurako nahiz ekintzailetzarako aholkularitza, ekonomia sozialeko erakundeak sortzeko eta bertan enplegatzeko babesa ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa