(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lan-orientazioko zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetarako laguntzak deitu dira asteartea, 2016.eko apirilak 19


Nafar Lansareak 300.000 euro erabiliko du lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeei arreta emateko


Laneratzeko orientazio eta jarraipeneko zerbitzuetan esperientzia duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek laguntzak eska ditzakete jadanik; Nafar Lansareak finantzatzen ditu mota horretako jarduerak, laneratze zaila duten taldeetarako direnak bereziki.

300.000 euroko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da astelehen honetan, eta bertan zehazten da nolakoak izan behar duten lan-orientazioko programak, autoenplegu nahiz ekintzailetzarako orientaziokoak eta enplegu-eskaintzak erakartzea.

Laguntzekin enplegua nahi duten langabeen laneratzea erraztu nahi da, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztenak. Gazteen berme-sisteman inskribatutako gazteak lehenetsiko dira, iraupen luzeko langabeak eta honako profil hauetakoren bat dutenak: 45 urtetik gorakoak, emakumeak, tituludun pertsonak, desgaitasuna dutenak edo gizarte-bazterkerian izateko arriskua dutenak.

Erakundeek, berriz, honako hauei buruzko ekintzak egiteko konpromisoa hartzen dute: informazioa, lanbide-orientazioa, motibazioa, aholkularitza, lanbide-profilaren diagnostikoa eta erabakia eta, laburbilduz, pertsona onuradunen laneratzea babesteko ekintzak. Deialdiak jasotzen du enplegu-eskatzaileen banakako diagnostikoa (egungo gaitasunak eta hobetzeko beharrak) "ibilbide pertsonalizatu" bati lotzeko beharra; konpromiso horrek erabiltzaileek jarraitu beharreko etapak eta mugarriak jasotzen ditu.

Gainera, erakunde onuradunek, enplegu-eskaintzak bereganatzeko, prospekzio-zerbitzuak egin beharko dituzte enpresetan, ezkutuan dauden enplegu-eskaintzak azalarazteko helburuarekin, eta Nafarroako Enplegu Atariaren bidez kudeatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa