(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Delituen biktimei arreta emateko bulegoa Nafarroako Justizia Jauregira aldatu dute asteartea, 2016.eko apirilak 19


Beaumont kontseilariak eta TSJNk doako zerbitzu horretako instalazio berriak aurkeztu dute, eta bertan zegoen plantilla indartu egin da; hala, bi profesional zeuden lehen, eta orain, berriz, sei izango dira


Bulegoaren aurkezpena

Ezkerretik eskuinera: Isasi, Sánchez, Galve, Beaumont kontseilaria, Aldave eta Gartzaron, bulegoaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumont-ek eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Joaquin Galvek delituen biktimei arreta emateko bulego berriak aurkeztu dituzte gaur goizean; Justizia Jauregiko behe-solairuan daude orain, Iruñeko San Roke kalean, Dekanotzaren parean.

Gainera, Nafarroako Gobernuak doako zerbitzu horren plantilla handitu du; hala, lehen psikologo eta administrari bat zuten, lanaldi partzialean azken hori, eta orain, berriz, sei profesional izango dira: psikologo bat eta Zuzenbidean lizentziatuko beste bat, bi gizarte-langile eta bi administrari (azken bi horiek lanaldi partzialean). Psikologiako kanpoko profesional-talde bat ere badu, eta talde horrek biktimek behar duten tratamendu terapeutikoak ematen ditu.

Bulego horrek 250 pertsona artatu zituen iaz, honako hauen ondoriozko biktimak gehienak: genero-indarkeriako delituak; emakume eta adingabeei eragindako sexu-erasoak; etxeko indarkeria, eta larderiaz edo indarra erabiliz egindako lapurretak eta erasoak.

Biktimei ematen zaien arreta integrala da. Hala, kasu zehatz bakoitzean zer egin eta nora jo esaten zaie; laguntza psikologikoa ematen zaie; aholkularitza juridikoa; Nafarroan dauden baliabide sozialen gainean orientatzen zaie, eta legeak ezarritako izapideak osatzen laguntzen. Gainera, delituen biktimei arreta emateko bulegoak beste funtzio batzuk ere betetzen ditu, adibidez: ezintasun zibil baten izapidea hasi nahi duten familientzako arreta edo Instrukzio eta Penaleko epaitegien eta aldeen arteko bitartekaritza penala egiten duten profesionalen arteko lotura.

Kokapen berri honekin, bulego hori Justizia Administrazioaren beste baliabide baten modura ikusarazi nahi da, Nafarroako Gobernuak herritarren esku jartzen duena; hala, epaitegien eraikin berean dagoenez, irisgarritasuna eta berehalakotasuna errazten dira. Plantilla handitzearekin, bertako profesionalak Fru Komunitateko beste toki batzuetara joan ahalko dira, beharrezkoa bada.

Instalazio berri horien aurkezpenean ere, honako hauek parte hartu dute: Justiziako zuzendari nagusi Lourdes Aldavek; Nafarroako fiskal goren Jose Antonio Sanchezek; TSJNko gobernuko idazkari Francisco Javier Isasik; eta Biktimei Arreta Emateko Bulegoko zuzendari Izaskun Gartzaronek.

181 espediente berri 2015ean

Delituaren biktimei arreta emateko bulegoak 181 espediente abiarazi zituen iaz, haietatik % 63 genero-indarkeriari zegozkion, % 5 sexu-gehiegikeria edo -erasoen biktima izan ziren adingabeei, % 4 etxeko indarkeriari, % 3 sexu-askatasunaren aurkako delituei, % 1 bigarren mailako indarkeriari (genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen alabak) eta % 20 beste delitu batzuei.

Artatutako gainerako pertsonak (aurrez aipatutako 250era heldu arte), biktimak dira, haien espedienteak aurreko urteetan hasi ziren, baina arreta edo tratamendu bat jasotzen jarraitzen dute, beharren arabera.

2015ean irekitako 181 espedienteetatik, 114 genero-indarkeriaren biktimei zegokien. Delitu-mota horrengatik artatutako pertsonak, 71 (% 62), salaketa bat aurkeztu zuten epaitegian, eta aginpide judizialak babes-neurriak hartzea erabaki zuen 35 kasutan (% 49).

Genero-indarkeriaren biktimen % 61ek adingabeak zituzten beren kargu, eta guztiek erasotzailearekin harreman afektiboa zuten edo izan zuten. 44 kasutan ezkontidea zuen, 36tan bikotea edo mutil-laguna, 21 kasutan ezkontide ohia eta 13tan, bikote edo mutil-lagun ohia. Nazionalitateari erreparatuz, biktimen % 80 espainiarrak ziren eta gehienak 31 eta 40 urtekoak ziren (41 emakume); haien atzetik, 41 eta 50 urte artekoak (3) eta 18 eta 30 urte artekoak (25).

Egindako beste jarduera batzuk

Iaz, delituen biktimei arreta emateko bulegoak ere premiazko 135 esku hartze egin zituen, polizia-etxeetan gehienetan. Haietatik % 80 genero-indarkeriagatik, % 6 etxeko indarkeriagatik eta % 5 sexu-askatasunaren aurkako indarkeriagatik.

Gainera, iaz epaileak emandako 423 babes-neurriak jasotzea koordinatu zuen, haietatik 291 zigor-epaiak izan ziren eta 132, babes-aginduak. Era horretako neurriak ere 62 aldiz eten ziren iaz, ezarritako zigorra bete zelako, babes-aginduak kentzeagatik edo biktimak berak salaketa kendu zuelako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa