(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko 213 profesional simulazio klinikoko tekniken bidez trebatu ziren 2015ean

osteguna, 2016.eko apirilak 21


Iaz jarri ziren abian, eta trebetasun tekniko, komunikazio eta talde-laneko prestakuntza errazten dute


Osasuneko 213 profesionalek parte hartu zuten 2015ean simulazio klinikoko saioetan.

Osasunbideko 213 osasun-profesionalek parte hartu dute 28 trebakuntza-jardueratan simulazio klinikoaren bidez, Osasun Esperientzien Zentroaren lehen urtean programatu direnak. OEZen jarduera 2015eko otsailean hasi zen, osasun-kultura segurua, humanoa eta pazientearengan oinarritutakoa sustatzeko asmoz.

OEZen ematen den prestakuntza errealitatearen oso antzekoak diren egoera kliniko konplexuen simulazioan oinarritzen da. Metodologia horri esker, trebakuntzako beharrak aztertu eta hauteman daitezke, eta baita ekintzarako entrenamendua ere: arreta-prozesuetako akats ohikoenak hautematen ditu; talde profesional anitz baten lanean dauden jokabide-arazoak eta lan-zailtasunak ikusarazten ditu; akatsak saihesten ditu eta pazienteen intimitatea errespetatzen du ikasketa-aldian.

Horregatik, egokia da trebetasun teknikoko, komunikazioko eta talde-laneko trebakuntzarako. Trebatzen ari den osasun-langileentzat da bereziki, errepikatzeko eta autonomia handiagoa lortzeko gaitasun handiagoa izaten uzten baitu.

28 trebakuntza-jarduera, 213 profesional eta 76 trebatzaile

Egin diren prestakuntzako 28 tailer edo jarduerak Osasun Departamentuaren Irakaskuntza Planaren barnean sartzen dira, eta ekografia hainbat egoeratan erabiltzera oinarritu ziren (sarbide baskularra, nerbio-blokeoa), ekokardiografia transtorazikoa eta transesofagikoa, helduen eta haurren bizi-euskarria, edo paziente kritiko heldua eta pediatrikoa, besteak beste.

213 profesionalek parte hartu zuten, medikuntzako % 61 eta erizaintzako % 39; haiek guztiak Osasunbideko osasun-zentro guztietakoak ziren, Nafarroako Ospitalegunekoak eta Lehen Mailako Arretakoak, bereziki.

Jarduerak emateko erizaintza (16) eta medikuntzako (60) profesionalez osatutako profesional anitzeko ekipoak izan ziren, Nafarroako osasun-zentroetakoak eta, neurri txikiagoan, Komunitatez kanpoko irakasleekin: Gregorio Marañon ospitalea, Quiron ospitalea, Torrejongo ospitalea eta Ciudad Realeko ospitalea orokorra. Gainera, paziente simulatu edo modelo gisa jardun zuten 7 pertsonak jardun zuten.

28 tailerretatik 13tan bideo-grabaketa egin zen; hala, profesionalek egindako jarduerak erreproduzitu eta aztertu daitezke, bai eta simulatutako pazienteei erregistratutako parametroetan lortutako efektuak ere.

Zentroko beste jarduera batzuk

Prestakuntzako ekintza horiekin batera, irakaskuntza-bideoak grabatu dira zentroan ohe alboko osasun-gomendioko ikastaroetarako, simulatutako pazienteen bidez paziente kronikoa eta patologia anitzekoa artatzeko estrategiari buruzkoa. Simulazio-metodologian irakasleak trebatzeko hiru ikastaro egin dira ere eta, Valdecillako Ospitale Birtualarekin lankidetzan, simulazio klinikoko hiru instruktore prestatu dira.

OEZko ekipamenduari dagokionez, 2015ean simulazio-materiala erosi da 69.000 euro inbertituz, eta haien artean daude: kritikoen eremuko PONTAC zutabe-euskarri bat, geldialdi-orga, desfibriladorea, arritmia-simulagailua, arnasgailua, VIMEDIX ekografiaren biriketako modulua, eta askotariko material klinikoa eta altzariak.

Instalazioen erabilerari dagokionez, OEZen irakaskuntzarako 1.105 orduko okupazioa izan dute; haien barnean sartzen dira aipatutako tailerrak nahiz hainbat zerbitzu eta unitate klinikoek beraien instalazioetan egindako jarduerak.

2016rako aurreikusitako jarduera

2016an 38 jarduera egitea aurreikusten da OEZen: irakaskuntzako 237 ordu eta prestakuntzarako 362 plaza dituzte. Oso talde txikiekin egindako jarduerak dira, erabilitako metodologiak zer ezaugarri dituen kontuan hartua.

Erabilera klinikoko ekografiaren prestakuntzak garrantzi handia du 2016ko prestakuntza-programan; 20 jarduera programatu dira sarbide baskular eta nerbio-blokeoko tekniketan ekografiaren erabilera sustatzeko pazientearen segurtasuna hobetze aldera; garrantzi handia du ere erabaki klinikoak hartzeko orduan paziente kritiko pediatrikoari dagokienez; patologiadun paziente helduari dagokionez eta Lehen Mailako Arretako diagnostiko-prozesuan.

Teknika ez inbaditzailetan jasotako prestakuntza da programaren beste ardatz nagusi bat; beraz, laparoskopia-kirurgiako tekniken prestakuntzarekin jarraitzen da pelvitrainer- eta animalia-ereduekin.

Azkenik, paziente kritikoa erabiltzeko prestakuntza honako hau entrenatzera bideratzen da: erabaki klinikoak hartzea, tekniken erabilera eta talde-lana. Alor horretan, paziente kritiko heldu, paziente kritiko pediatriko, helduen bizi-euskarri konplexu, bizi-euskarri konplexu pediatriko, traumako bizi-euskarri eta kirurgia-eremuko talde-lanari buruzko berariazko 16 tailer sartzen dira.

Gainera, simulazio-metodologian irakasleak trebatzen jarraituko da, sei profesionalek simulazioko instruktoreen ikastaroa egingo dute Valdecillako Ospitale Birtualean (zentro horrekin irakaskuntza-mailan elkarlanean aritzen da).

Orain arte, 12 ekintza egin dira, eta bertan 75 ordu eman eta 116 ikaslek parte hartu dute; eta La Paz ospitaleko irakasle espezializatuek parte hartu dute paziente kritiko pediatrikoko ekografia-ikastaro batean.

Ekipoetan egindako inbertsioei eta hornikuntzari dagokionez, honako hauek erostea aurreikusten da: entrenamenduko desfibriladore erdiautomatiko bat, sarbide baskularreko simulagailu-beso bat, arritmia-simulagailuak eta aire-bide zaileko simulagailuak.

Zentroan ere, Osasunbideko osasun-zentroetako zerbitzu klinikoen proposatutako ekintzat antolatzen dira.

Osasun Esperientzien Zentroa

Osasun Esperientzien Zentroa 2015eko otsailean abiarazi zen, eta Nafarroako Ospitaleguneko barrutiko Irakaskuntza Pabiloian dago. 240 metro koadro eta 5 eremu ditu: Laparoskopia, Paziente Kritikoa, Ekografia eta Teknikak, Mediku Kontsultako Espazioa eta esperientziak aztertzeko aretoa (debriefing).

Gaur egun zentroak simulazioko ondorengo ekipamendua du: Pelvitrainer-ak laparoskopia-kirurgia entrenatzeko, VIMEDIX ekografia-simulagailua, ekografo eramangarria, baso ekogidatuen besoak eta gorputz-enborrak, Kelly Megacode simulagailu heldua, Resusci-baby simulagailua, eskuko desfibriladorea eta erdiautomatikoa, gas-zutabea (PONTAC euskarria) eta garraiatzeko arnasgailua.

Bideograbatzeko sistema bat ere du, zentroaren euskarri gisa berariaz diseinatu dena: haren bidez, bideo-grabaketako kameretan eta simulagailuen monitoreetan jasotako irudien kudeaketa integratua egin daiteke, ondoren "debriefing" aretoan aztertzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa