(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendoza kontseilariak PAI programa berrikusteko beharra azpimarratu du hobekuntzak egin ahal izateko ostirala, 2016.eko apirilak 22

Egindako azterketatik ondorioztatzen denez, hezkuntza-komunitatearen zati handienak Ingelesez Ikasteko Programarekin jarraitu nahi du

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak PAI Interes Sozialeko Diagnostiko txostenaren ondorio batzuk ezagutarazi ditu gaur goizean, Ingelesez Ikasteko Programa ebaluatzeko dokumentatutako prozesu bat dena; Parlamentuari igorri zaio jadanik, eta haren edukia Gobernu Irekiaren webgunean kontsulta daiteke.

Azterketatik, kontseilariaren iritziz, bi ondorio ateratzen dira argi eta garbi: alde batetik, hezkuntza-komunitatearen zati handienak PAI programarekin jarraitu nahi duela, eta bestetik, ondorioztatu da "hezkuntza-komunitatearen ekarpenekin Programaren berrikuspena egitea beharrezkoa zela gabeziak eta akatsak hautemateko, eta beharrezkoak diren irtenbideak bilatzeko".

Ikasleak

Ikasleak, gelan.

Azterketaren inkestetan PAI eta British ikastetxe guztiek parte hartu dute, eta egoera horrek, kontseilariaren aburuz, ondorioei fidagarritasun handia ematen die; haien arabera, inkestatuen % 70 programarekin jarraitu nahi dutela ziur daude eta % 18, ia ziur. PAIren ezarpenarekiko dagoen asebetetze-maila handiagoa da programaren lehenengo urteetan sartu ziren ikastetxeetan, eta gabeziak handiagoak dira PAI programari azken bi urteotan heldu ziotenetan; egoera horrek, kontseilariak dioenez, "hainbat alditan aipatu dugun presa eta aurreikuspen-eza berresten ditu".

Mendoza kontseilariak nabarmendu duenez, Ingelesez Ikasteko Programaren ebaluazioa bere garaian Nafarroako Eskola Kontseiluak iragarritako egutegiaren arabera garatzen ari da. Gainera, aurreratu du parlamentuaren aurrean egin beharreko bere agerraldian azalduko duela PAI zentroak Bigarren Hezkuntzan nola sartu behar diren. Datorren ikasturtetik aurrera (une horretan PAIko ikasle batzuk sartzen dira estreinakoz Bigarren Hezkuntzan), Hezkuntza Departamentuak ikasketak PAI programan egitea bermatzen du kasu bakoitzari dagozkion institutuetan".

Berrikuspena

Programaren ebaluazioak hura hobetzeko balioko du, "eta arazoak zein diren jakiteko era egokiena PAIko aktoreei beraiei galdetzea da, programa garatzen ari diren zentroei. Horretarako balio du berrikuspen honek" esan du Mendoza kontseilariak; azken horrek ziurtatu duenez "Gobernu honek ikasleek beren ikasketak behar besteko ingeles mailarekin edo hautatzen duten atzerriko hizkuntz mailarekin amaitu dezaten nahi du, eta Gobernuaren asmoa irakasleei nahiz ikastetxeei hori lortzen laguntzea da behar duten babes guztia emanez". Nafarroako Parlamentuak informazio osoa du jadanik kontseilariak agerraldia egin baino lehen; izan ere, bere historian "aurrekaririk gabeko jarduera batean", Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak kontseilari honi dokumentazioa agerraldiaren aurretik entregatzeko eskatu diote.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa