(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Administrazioak, profesionalak eta herritarrak bildu ditu Foru Gobernuak klima-aldaketari buruzko ibilbide-orria prestatzeko ostirala, 2016.eko apirilak 22


Barkos Lehendakariak azpimarratu duenez, arazo horrek aukera bat eskaintzen du sozialki justuagoa den bizi-eredu batera aldatzeko, eta planetak ezarritako mugak errespetatuko ditu


Barkos Lehendakaria, jardunaldiaren irekieran egindako agerraldian. Harekin batera daude, Elizalde kontseilaria (ezkerrean) eta zuzendari nagusia (eskuinean). ( irudia handitu )

Foru Gobernuak 150 pertsona bildu ditu gaur goizean Iruñean (administrazio publikoetako nahiz enpresetako ordezkariak, adituak eta herritarrak), Nafarroako klima-aldaketari buruzko ibilbide-orria prestatzeko. Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek inauguratutako"Klima-aldaketaren aurrean, garai berri bat" izeneko jardunaldian izan da hori.

Bere agerraldian, Lehendakariak nabarmendu du "arazo horrek aukera bat eskaintzen duela sozialki justuagoa den bizi-eredu batera aldatzeko, eta planetak ezarritako mugak errespetatuko dituela".

Jardunaldiak klima-aldaketa funtsezko hiru ikuspegitatik jorratzen duela ere azpimarratu du; politikoa; ingurumenekoa, ebidentzia zientifikoak ikusirik; eta ikuspegi sozial eta ekonomikoa.

Azkenik, Nafarroako klima-aldaketari buruzko ibilbide-orria prestatzeak zer-nolako garrantzia duen aipatu du, "eta bertan, Foru Gobernuko departamentu guztiak sartuko dira".


Lehehengo ilaran, hiru hizlariak. Ezkerretik eskuinera: Innerarity, Azkarraga, eta Martín-Vide. ( irudia handitu )

Jarraian, honako hauen hitzaldiak izan dira: Daniel Innerarity (Filosofia Politiko eta Sozialeko katedraduna, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerbasque-ko ikerlaria) "Aldaketa orokor baterako gobernantza berri bat" gaiari buruz aritu da. Javier Martin-Vide-k, (Klimatologian aditua eta Geografia Fisikan katedraduna eta Bartzelonako Unibertsitateko Uraren Ikerketa Institutuko zuzendaria) "Klimaren zientzia. Txostenak eta egoerak. Kataluniaren kasua" izeneko hitzaldia eman du. Amaitzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko soziologo, irakasle eta ikertzaile Joseba Azkarragak "Gizartea eta klima-aldaketa: ezinbesteko erronka sozial eta ekonomikoei aurre egiteko abiapuntuak" izeneko gaiari buruz hitz egin du.

Haien ondoren, Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garciak Nafarroako klima-aldaketari aurre egiteko ibilbide-orria prestatzeko prozesua azaldu du. Jardunaldia amaitzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek hitz egin du.

Apirilaren 22an antolatutako jardunaldi hau egokitu nahi izan da New Yorken gaur egingo den sinaduraren hasierarekin, hau da, klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioarekin bat egitearekin (2015eko abenduaren 6an onartu zen). Gogora ekarri behar da Nafarroako Gobernuak hitzordu horretan parte hartu zuela mundu guztiko beste ehun eskualderekin batera, eta dokumentu bat sinatu zuela; haren bidez, 2050. urterako berotegi-efektuko gas-isurketak % 80 murrizteko konpromisoa hartzen du 2012ko isurketekin alderatuz.

Ibilbide-orria

Gogora ekarri behar da Nafarroako Gobernuaren 2015-2019 legealdiko Programa Akordioak, Ingurumeneko blokean ondorengoa ezartzen duela: Foru Komunitatean ingurumeneko estrategia integral eta zeharkako bat prestatzeko eta ezartzeko proposamena, eta Europar Batasunaren 20/20/20 izeneko konpromisoa hartzea: isurketak % 20 murriztea, eraginkortasun energetikoa % 20 handitzea eta beste % 20 bat, energia berriztagarrietatik sortutako azken energia. Gainera, berotegi-efektuko gasak eta era guztietako gasak nahiz osasunerako partikula kaltegarriak murrizten jarraitzea proposatzen da. Halaber, Programa Akordioak ingurumen-iraunkortasunari lotutako energia-eredu bat aipatzen du.

Ibilbide-orri horren helburua klima-aldaketari lotutako etorkizuneko politikak hartzea da, adibidez: CO2 isurketak arintzea, sektore ahulenak egokitzea eta jardunbide egokiak ezartzea; ekintza horiek komunikatzea eta gai horren gainean sentsibilizatzea.

Hizlariak

Daniel Innerarity: Filosofia Politiko eta Sozialeko katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitateko "Ikerbasque" ikerlaria eta bere Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria. Irakasle gonbidatua izan da Europako nahiz Ameriketako zenbait unibertsitatetan, eta "El Pais" egunkariko ohiko kolaboratzailea da. Hainbat sari erdietsi ditu: Saiakera Sari Nazionala, Eusko Ikaskuntza-Caja Laboralaren Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzien Saria, eta 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Saria

Javier Martin-Vide: Matematika Zientzietan lizentziatua eta Geografia eta Historian doktorea. Bartzelonako Unibertsitateko Geografia Fisikoko katedraduna da; Bartzelonako Zientzia eta Arteen Errege Akademiako akademikoa; eta prezipitazio, hiri-klimatologia eta aldakortasun nahiz klima-aldaketaren probabilitaten azterketan espezialista. Espainiako Klimatologia Elkarteko lehen lehendakaria izan zen (1999-2004), bai eta Espainiako Geografoen Elkarteko lehendakaria ere (2009-2013). Gainera, Kataluniako Klima Aldaketaren Aditu Taldearen koordinatzailea da, eta Ura Ikertzeko Institutuko zuzendaria.

Joseba Azkarraga Etxagibel: Soziologian lizentziatua, Mondragon Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile izan zen 14 urtez, eta bertan irakaskuntza, ikerketa eta aholkularitzako lanak egin zituen euskal kooperatibetarako eta Mondragon Korporaziorako. LANKI ikerketa-institutuko sortzaileetako bat izan zen. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da (Soziologia eta Gizarte Langintza Saila). Hainbat sari eta aitortza jaso ditu egindako saiakera soziologikoengatik. Haren ikertzeko lan nagusiak ekonomia sozial-solidarioa eta iraunkortasunerako trantsizioa (bere kultur dimentsioa bereziki) dira . Iraunkortasunari lotutako gaiei buruzko ikerketa-egonaldiak ere egin ditu AEBetan eta Txilen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa