(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogei bat zentrotako mila ikasle parte hartzen ari dira Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzaren V. Jardunaldietan astelehena, 2016.eko apirilak 25


Iruñeko Pio XII.aren etorbideko Civican-en eta Tuterako ETIn egingo dira datorren ostiralera arte (apirilak 29)


Caja Navarra fundazioak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzaren Jardunaldien bosgarren edizioa abian jarri dute; astelehen honetan, apirilak 25, hasi eta hilaren 29an amaituko dira. Jardunaldiak Caja Navarra fundazioaren zentro soziokulturalean egingo dira, Iruñeko Pio XII.aren etorbideko Civican-en, apirilaren 26ko jardunaldian salbu; azken egun horretan, Tuterako LHI ETIn egingo da.

Jardunaldi horietan, Nafarroa guztiko hogei bat ikastetxe parte hartzen ari dira eta Goi Mailako lehen zikloko mila ikaslek baino gehiagok. Helburua berrikuntza, sormena eta ekintzailetza Nafarroako Lanbide Heziketan sustatzea da eta, beraz, ikasleentzat nahiz ziklo horietako profesionalentzat beraientzat da. Ekimen aitzindaria da, eta gaur egun ez da beste autonomia erkidegoren batean egiten.

Metodologia berriak LHko ikasleei hurbiltzea da kontua; hala, jarduera ekintzailearen aurrean beren eskumenak garatu ahalko dituzte, berrikuntza eta sormenaren bidez. Horretarako, adituen hamaika tailer eta bi hitzaldi egiten dira, eta gai horri buruzko ikuspegi oso bat eskaintzen dute.

Jardunaldi horien ordutegia 09:00tatik 13:30era izango da. Astearteko, apirilaren 26ko jardunaldia Tuterara eraman nahi izan da proiektu hori Nafarroako beste zonalde batzuetara hurbiltzeko. Tailer eta hitzaldiek eskaintzen dituzten gaietako batzuk, honako hauek dira: identitate digitala, smartphone-aren erabilera, komunikatzeko trebetasunak, sormen-teknikak edo enplegua bilatzeko estrategiak.

Hitzaldiak astelehenean, hilak 25, eta asteazkenean, hilak 27, emango dira 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren. Ekintzailetzako aditu Javier Iriondok eta sare sozial eta hezkuntzako aditu Diana Gonzalezek emango dituzte irakasleentzat eta oro har edonorentzat diren hitzaldi horiek.

Inaugurazio-ekitaldia gaur, astelehena, 09:00etan egin da Civican-en, eta itxierakoa toki berean egingo da ostiralean, apirilak 29, 13:00ean. Jardunaldi hauen laguntzaileak honako hauek dira: CEIN, ANEL, Nafarroako Merkataritza Ganbera, Gosearen Aurkako Ekintza eta Navarra Televisión.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa