(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak etxeko ospitalizaziorako 12 plaza gehiago ditu aste honetatik aurrera, 40 guztira asteazkena, 2016.eko apirilak 27


2015ean laguntza-eredu hori 903 pertsonak baliatu zuten, aurreko urteetan baino % 44 gehiago


Astelehen honetatik aurrera, hilak 25, Nafarroako Ospitaleguneak 12 plaza gehiago ditu Etxeko Ospitalizaziorako, hau da, % 42 gehiago orain arte zegoenarekin alderatuz (28 zeuden). Guztira, zerbitzu horretarako 40 plaza daude, eta hura ospitaleko azpiegituraren beharrik ez baina zaintza mediku aktiboa eta laguntza konplexua behar duten pazienteentzat da.

Guztira, zifra 2015aren hasieran (20 ohe) Etxeko Ospitalizazioak zuen gaitasuna halako bi da, azaroaren 28ra arte zabaldu zirenak. Azken urtean, 903 pazientek erabili dute zerbitzu hori, aurreko urteetan baino % 44 gehiago, % 100eko okupazioarekin.

Igoera hori, neurri batean, paziente kronikoak eta patologia anitzekoak artatzeko Estrategiaren pixkanakako ezarpenarekin bat dator; izan ere, era horretako pertsonak baliatu dezakete neurri handi batean etxeko ospitalizazioa; zerbitzu horrek ospitalean ematen den osasun-arreta bera eskaintzen du, baina ingurune ezagun eta erosoagoa batean (etxea). Aipatu behar da etxeko ospitalizazioa Larrialdien zerbitzuak (pazientea ospitaleratzea behar denean) nahiz Lehen Mailako Arretako medikuek agindu dezaketela.

Infekzioak izateko arrisku txikiagoa eta sendatze bizkorragoa

Etxeko ospitalizazioa laguntza-eredu bat da, eta ospitale bateko mediku eta erizaintzako zaintzak eman diezazkiekete pazienteari etxean, jadanik ospitaleko azpiegituraren beharrik ez duten unean baina oraindik zaintza medikua eta laguntza konplexua behar dutenak.

Ohiko ospitaleratzearen aldean, abantaila asko ditu; izan ere, gaixondoa ingurune ezagun batean egiten da, senideen laguntzarekin, eta ez dute joan-etorrian ibili beharrik, ez dute ospitalean pazientea zaintzen gau pasa beharrik, ospitalean hartu daitezkeen infekzioak saihesten ditu, pazienteak gutxiago desorientatzen dira, eta susperraldi funtzionala bizkorragoa da.

Gainera, ospitalizazio-era horri esker, osasun-baliabideak optimizatzen dira, eta mediku espezialisten eta Lehen Mailako Arretako medikuen arteko koordinazioa hobetzen da.

Ospitalizazio-mota hori hautatzen duten pertsonek zenbait baldintza bete behar dute: ospitalizazioa bere borondatez onartzea informazio guztia jaso ondoren; zerbitzu-estalduraren eremuan bizitzea eta erabateko gaitasuna duen pertsona batekin bizitzea (zaintzailea). Etxeko ospitalizazioko taldeak pazientea egunero bisitatzen du, eta etxean egiten ditu beharrezkoak diren azterketak, esaterako; analisiak, elektrokardiograma, presio arteriala monitorizatzea, oxigeno-saturazioa… Halaber, prozedura terapeutikoak egiten dira, adibidez: zain barneko tratamendu antibiotikoak, nutrizio artifiziala, oxigenoterapia, sendaketa konplexuak eta odol-transfusioak, ospitalean ematen den arreta eta segurtasuneko berme berberekin beti.

Nafarroako Ospitaleguneko Etxeko Ospitalizazioa

Nafarroako Ospitaleguneko Etxeko Ospitalizazioa 2008an sortu zen, gaur egun Barne Medikuntzako 4 espezialista ditu, 8 erizain, administrari bat eta 6 ibilgailu. Iruña da egungo estaldura-eremua eta 10 kilometroko ratioan kokatutako udalerriak (300.000 pertsona inguru).

Sortu zenetik, zerbitzu hori baliatu dutenen kopurua handitu egin da 2011 arte; tarte horretan, mila bat paziente zeuden. Hurrengo urteetan, 2012, 2013 eta 2014an, zifrari eutsi zitzaion, urtean 600-625 paziente inguru; beraz, 4.000 bat pertsonak baliatu zuten laguntza-modalitate hori 2008-2014 aldian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa