(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa klima-aldaketaren ibilbide-orria lantzen hasi da asteazkena, 2016.eko apirilak 27


2017rako onartuko dela aurreikusten da, eta Gobernuko departamentu guztiak tartean sartuko direla


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren bidez, klima-aldaketari buruzko ibilbide-orria lantzen hasiko da Foru Komunitatean; bertan, Foru Gobernuko departamentu guztiak tartean sartuko dira, eta 2017rako onartuta izango dela aurreikusten da.

industria

Nafarroak legealdi honetan gas kutsatzaileak % 20 murriztea bilatzen du.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren bidez, klima-aldaketari buruzko ibilbide-orria lantzen hasiko da Foru Komunitatean; bertan, Foru Gobernuko departamentu guztiak tartean sartuko dira, eta 2017rako onartuta izango dela aurreikusten da.

Nafarroako Gobernurako Programa Akordioaren Ingurumeneko blokean honako hau ezartzen da: Foru Komunitatean ingurumen-estrategia integral eta zeharkakoa lantzeko eta finkatzeko proposamena, eta Europar Batasunaren 20/20/20 izeneko konpromisoa hartzea: isurketak % 20 murriztea 1990eko isurketak oinarri harturik, eraginkortasun energetikoa % 20 handitzea urte hartakoarekin alderatuz, eta beste % 20 bat, energia berriztagarrietatik sortutako azken energia. Gainera, berotegi-efektuko gasak eta era guztietako gasak nahiz osasunerako partikula kaltegarriak murrizten jarraitzea proposatzen da. Halaber, Programa Akordioak ingurumen-iraunkortasunari lotutako energia-eredu bat aipatzen du.

Gaur hartutako erabakiaren neurrietako bat Departamentu arteko Batzorde bat sortzea da, eta bertan departamentu guztiek ordezkaritza izango dute; haren zeregin nagusia ibilbide-orria landu eta abiaraztea izango da. Xede horrekin, departamentu bakoitzak bere ordezkariak Batzordean izendatuko ditu, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria izango du lehendakari, eta Garapen Ekonomikorako kontseilaria, lehendakariorde.

Prozesua

Plan hori hasten da klima-aldaketari buruzko etorkizuneko politikak hartuz, esaterako: CO2 isurketak arintzea, sektore ahulenak egokitzea eta jardunbide egokiak ezartzea; ekintza horiek komunikatzea eta gai horren gainean sentsibilizatzea.

Lehenengo ekintza ekimena aurkezteko jardunaldi publiko bat izan zen, apirilaren 22an, ostirala, egin zena, Parisko akordioaren nazioarteko berrespenaren egunean. Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek ireki zuen, eta bertan klima-aldaketaren gainean Foru Komunitateak duen egoera azaldu zuen. Arlo zientifiko,sozioekonomiko eta gobernantzako hiru adituk beren hausnarketak egin eta egoeraren berri eman zuten.

Gainera, ekainaren 13tik 17ra, klima-aldaketari buruzko Astea antolatuko da, eta haren barnean tailerrak egingo dira ekimenen aurkezpenekin.

Aldi berean, maiatzaren erdialdean, Departamentu arteko Batzordea eratuko da, eta hark uda hasi aurretik beste bilera bat egitea aurreikusten du.

2016. urtea amaitzeko geratzen den tarte honetan, etorkizuneko proiekzioa duten neurri aplikagarriak hautatuko dira 2020, 2030 eta 2050 urteetarako.

Partaidetza publikoko prozesu bat ere egingo da, eta toki-erakundeetako, elkarteetako, sektore ekonomikoko eta enpresa-sektoreko ordezkariei ekarpenak egiteko eskatuko zaie. Prozesu hori hainbat gaitan oinarrituko da, adibidez: energia, mugikortasuna, lehen sektorea, biodibertsitatea, bizitokia eta zerbitzuak, gaiarekiko komunikazioa eta sentsibilizazioa, osasuna, hondakinak eta turismoa.

Azkenik, aurreko azoka guztiak amaitzean, 2017ko lehen seihilekoan klima-aldaketaren estrategia berriari buruzko zirriborroa idazten hasiko da, eta 2017an zehar behin betiko onartuko da.

Klima-aldaketari buruzko Parisko Konferentzia

Gogora ekarri behar da klima-aldaketari buruz (COP21) berriki egindako Parisko Konferentzian (Nafarroak parte hartu zuen), erabaki bat hartu zela eta, haren arabera, 2020. urtetik aurrera klima-aldaketaren aurkako borrokan esparru orokorra ezartzen da. Konferentzia hori azaroaren 30etik abenduaren 12ra egin zen. Aipatutako testu horren helburu nagusia munduko batez besteko tenperatura-igoerari 1,5º C-tik behera eustea izan da industria aurreko mailekin alderatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa