(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarrabiomed-eko bi ikertzailek minbiziaren aurkako inmunoterapia-arloko liburu bat argitaratu dute, nazioartean erreferentziazkoa dena osteguna, 2016.eko apirilak 28


Immunologiaren Munduko Eguna ospatzen dela-eta, jendearentzat zabalik dagoen jardunaldi batean minbiziaren eta beste patologia batzuen aurkako azken aurrerapen esperimentalak erakutsiko dira bihar, Planetarioan


Grazyna Kochan eta David Escors, Navarrabiomed-eko ikertzaileak. ( irudia handitu )

Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko ikertzaile Davis Escorsek eta Grazyna Kochan-ek koordinatu dute minbiziaren aurkako immunoterapia-arloko argitalpen bat, nazioartean erreferentziazkoa dena: Myeloid-Derived Supressor Cells and Cancer ("Mieloide jatorriko zelula ezabatzaileak eta minbizia") du izena, eta Springer argitaletxea zientifikoak argitaratu du. Ikertzaileek zelula mieloide ezabatzaileen funtzionamendua deskribatzen dute, minbizi-tumoreen garapenaren eta metastasiaren eragileak direnak.

Alor horretan aritzen diren nazioarteko ospe handiko beste hiru zientifikok ere parte hartu dute obran: Karine Breckpot eta Jo Ginderachter-ek, biak ala biak Bruselako Unibertsitate Librekoak; eta Nebraskako Unibertsitateko (AEB) James Talmadge-k.

Escors eta Kochan Navarrabiomed-eko Immunomodulazioko Ikerketa Taldearen barnean daude, eta hura, aldi berean, Nafarroako Osasun Ikerketako Institutuan (IdiSNA) sartuta dago. Biek zelula mieloide ezabatzaileen arloan egiten dute lan.

Bere lorpen handienen artean, anti-PD1 eta anti-PDL1 (gizakiengan eraginkortasun kliniko handikoa) minbiziaren aurkako tratamenduen ekintza-era nagusi baten aurkikuntza dago, eskala handiko zelula mieloide ezabatzaileak sortzeko sistemaren patentea melanomako helburu terapeutiko berriak identifikatzeko, eta gizakien immunitate-sistemaren zahartze-prozesuaren aurkikuntza, Londresko University College-rekin batera egindako lana.


Adituekin egindako mahai-ingurua bihar, ostirala, Planetarioan

David Escors-ek "Minbizia. Terapia esperimental berriak" izeneko hitzaldia emango du. Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroak (CIMA) antolatu du, Immunologiaren Munduko Eguna ospatzen dela eta. Jardunaldian, minbiziaren eta beste patologia batzuen aurkako azken aurrerapen esperimentalak aurkeztuko dira.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da Iruñeko Planetarioan, eta honako hauen partaidetza izango da ere: Iruñeko Ospitaleguneko onkologo eta ikertzaile Ruth Vera eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoko eta CIMAko immunoterapiako ikertzaile Ignacio Melero.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa