(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BPGk erritmo leunagoan hazten jarraitzen du eta joera positiboari eusten dio Volkswagen-en jarduerari esker ostirala, 2016.eko apirilak 29


Azken urteko aurrerapen ekonomikoa % 3,1 da, eta % 0,6 urteko lehen hiruhilekoan


Transcripción textual del video

Nafarroako Barne Produktu Gordina 2016ko urtarrila eta martxoa artean % 0,6 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean eta, azken hamabi hilabeteotan, ekonomia-jarduera % 3,1 hobetu da, Nafarroako Estatistika Institutuak egindako kontabilitate-aurrerapenaren arabera.

Ayerdi lehendakariordeak prentsaurrekoan eskualdeko ekonomiaren "aurrerapen-profila" nabarmendu du, urte arteko bere hazkunde-erritmoa pixka bat igo duena (2015. urtea % 2,9rekin amaitu zen), nahiz eta zabalkunde-egoera leuntzen ari den, nazioarteko eta estatuko egoeraren karira.

Ingeniaria, fabrika batean.

Ayerdi lehendakariordeak neurrizko hazkunde bat aurreikusten du, eta joera horretan Nafarroako Volswagen-ek iragarritako ekoizpen-igoerak lagunduko du.

Nafarroako Barne Produktu Gordina 2016ko urtarrila eta martxoa artean % 0,6 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean eta, azken hamabi hilabeteotan, ekonomia-jarduera % 3,1 hobetu da, Nafarroako Estatistika Institutuak egindako kontabilitate-aurrerapenaren arabera.

Ayerdi lehendakariordeak prentsaurrekoan eskualdeko ekonomiaren "aurrerapen-profila" nabarmendu du, urte arteko bere hazkunde-erritmoa pixka bat igo duena (2015. urtea % 2,9rekin amaitu zen), nahiz eta zabalkunde-egoera leuntzen ari den, nazioarteko eta estatuko egoeraren karira.

"Neurrizko hazkunde batera goaz iazko azken zatian genuenarekin alderatuz, eta urteko bigarren zatian gehiago nabarituko da. Hazkunde txikiagoa da, baina inola ere ez atzeraldi-egoera bat", azaldu du Ayerdik.

Lehendakariordeak aurreratu duenez, BPGk hazten segituko du Europaren ekonomia-aurrerapenari esker (% 0,3-0-% 4), erreferentziazko merkatu nagusia dena; ez ordea AEBkoa, uste baino gutxiago haztena ri dena.

Lehendakariordeak "oso positibotzat" jo ditu eskualde-jarduerarako (industriaren traktore delako eta esportaziotan eragina dutelako) VWk aurtengorako auto-fabrikazioa handitzeko egindako berrikuspenak; hala, lau hilabetetan bertako ekoizpena % 10 igo du.

Testuinguru berri hau ikusirik (petrolioaren prezioaren balizko igoera, AEBetako egoera ekonomikoa, Espainiako gorabehera politikoa, indarra hartzen ari diren ekonomiak), Foru Gobernuak eskualdearen makro-egoera berrikusiko du. Gogora ekarri behar da NDFk hamarren bat jaitsi duela Espainiarako aurreikuspena (% 2,6raino), ekonomia aurreratuen artean buru dena; eta FUNCASek % 2,7ra leundu du; nolanahi ere, "oso positiboa da", Ayerdik dioenez. Foru Gobernuak % 2,9ko hazkundea iragartzen zuen 2016rako.

Espainiarekiko diferentziala murriztu da

Nafarroak lehen hiruhilekoan izandako aurrerapena Espainian izandakoaren (% 0,8) azpitik dago bi hamarren, gaur, ostirala, Estatistika Institutu Nazionalak zabaldutako informazioaren arabera. Urteko aldaketa, berriz, estatukoa baino hiru hamarren txikiagoa da (% 3,4).

Bi lurraldeetako aurrerapen-tasak leundu egin dira aurreko hiruhilekoen aldean, egoeraren adierazleetan antzematen zen moteltzearen adierazgarri.

Azken bi hiruhilekoetan estatuko eta eskualdeko ekonomiaren artean sinkronizazio handiagoa izan da. 2015eko lehen zatian Espainiako BPGn izandako aurrerapena Nafarroakoa baino handiagoa zela ikusten bazen ere, azken hilabeteotan igoera horiek berdintzen hasi dira.

Adibidez, Gizarte Segurantzako afiliazioen diferentzialari dagokionez, 2015eko lehen hiruhilekoan 9 hamarren zen (Espainiako hazkundea % 3,3 eta Nafarroakoa, % 2,4), eta aurtengo lehenengoan 1 hamarren baino ez da (% 2,8 eta % 2,7).

Urtarrileko motelaldia

Lehen hiruhilekoa kezka-maila handiarekin hasi zen (burtsa-aldakortasuna, petrolio-upelaren merkatzea) Txinatik zetozen albisteak zirela eta. Finantza-merkatuak otsailean eta martxoan egonkortu egin dira, eta testuinguru horrek jarduera sustatzen lagundu du.

Nafarroan, urtarrileko "motelaldiaren" ondoren hautematen den jarduera-susperraldia egoeren adierazleek adierazten dute. Adibidez, hil horretan industriaren ekoizpena -% 4,3 izan zen; auto-ekoizpena -% 29,4 eta balio ia nuluak izan zituzten ere txikizkako merkataritzak (+% 0,5) edo zerbitzu-sektoreko jarduerak (+% 0,5). Otsail eta martxoan jarduera bizitu egin da: industria ekoizpena, % 2,6; auto-ekoizpena, % 9,9; txikizkako merkataritza, % 4,9; zerbitzuak, % 5,6. Industria-giroaren adierazlea 8 puntukoa zen abenduan eta 0koa urtarrilean; otsailean eta martxoan, berriz, 7 eta 6koa, hurrenez hurren.

Zerbitzuen dinamismoak tiratu dio eskualdeko hazkundeari, industriako adarretan izandako leuntzea konpentsatuz, hiruhileko aurrerapenetik ondorioztatzen denez.

Zuzenketa teknikoa

Nafarroako Kontu Ekonomikoak egiteaz arduratzen den Nafarroako Estatistika Institutuak egoeraren adierazleak eguneratu ditu eta iazko BPGren hiruhileko banaketa berrikusi, egoeraren adierazleen eguneratutako informazioak eraginda.

Nafarroak 2015ean izandako batez besteko hazkundeak +% 2,9 izaten jarraitzen du, baina hiruhileko diferentziak aldatu egin dira. Aurreko banaketarekin jarraituko balitz, urte arteko aldaketa % 3,3 handituko zen, aurreko hiruhileko aurrerapen-erritmo bera, Ayerdik azaldu duenez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa