(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ignacio Aranguren irakasle eta antzerki-zuzendaria proposatu dute 2016ko Kulturaren Vianako Printzearen sarirako ostirala, 2016.eko apirilak 29


Hala erabaki du gaur goizean Nafarroako Kultura Kontseiluak


Transcripción textual del video

Antzerki-zuzendari eta irakasle Ignazio Aranguren (Iruña, 1953) proposatu du Nafarroako Kultura Kontseiluak 2016ko Kulturaren Vianako Printzea sarirako, Kontseiluko lehendakari eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol, eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak gaur goizean jakinarazi duenez.

Ignacio Arangurenen irudia. ( irudia handitu )

Antzerki-zuzendari eta irakasle Ignazio Aranguren (Iruña, 1953) proposatu du Nafarroako Kultura Kontseiluak 2016ko Kulturaren Vianako Printzea sarirako, Kontseiluko lehendakari eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol, eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak gaur goizean jakinarazi duenez.

Kontseilariak prentsaurrekoa eman du Plaza de la Cruz institutuko Hizkuntza eta Literatura Departamentuko ordezkari Emilio Echavarrenekin batera; azken horrek proposatu zuen Arangurenen hautagaitza sari honetarako.

Ana Herrerak adierazi duenez, Kontseiluak Arangurenek eskola-antzerkian egindako ibilbide oparoa saritu nahi izan du; lan horrek "bokazio asko sortzea ez ezik, etorkizuneko publikoak ere sortu ditu", eta antzerkia "kohesio sozialerako nahiz balioak transmititzeko tresna modura" finkatzea lortu izana azpimarratu du.

Bestalde, Emilio Echavarrenek agerian utzi du ere, sarituak antzerkitik bere hezkuntza-aldea ateratzen jakin duela, eta bere antzezlanetan parte hartutako ikasleei honako hau transmititu diela: "Ezin dugula denok protagonistak izan, baina parte-hartzaile bakoitzaren lana ezinbestekoa dela, eta denok ondoen egiten duguna ematen jakin behar dugula".

Sari-banaketa maiatzaren 28an egingo da Erriberriko Errege Jauregian. Hura eman ondoren, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Ignacio Arangurenekin lan egingo du bere obra zabaltzeko proiektu batean. Foru Gobernuak sari horren emakida berretsiko du datozen egunotan onartuko duen foru-dekretu batekin.

Sari honetako zortzi hautagaitza aurkeztu ziren: Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek inskribatutako seiak Alfredo Sanzol dramaturgoa, Helena Taberna zinemagilea, Isabel Villanueva biolin-jotzailea, Maria Amor Beguiristain arkeologo eta etnografoa; Jose Lainez eta Concha Martinez koreografoak eta IPES Elkartea kultur elkartea izan ziren. Gainera, Peña Pregon kultur elkarteak, Miguel Echauri pintorea inskribatu zuen, eta UNESCOren Lagunen Elkarteak, Pello Salaburu filologoa.

Sarituaren ibilbidea

Ignacio Aranguren irakaslea Villoslada Nafarroako Institutuko Antzerki Tailerreko zuzendaria izan da 35 urtez, etenik gabe. Tarte horretan, Arangurenek honako hauen testuak taularatu ditu bere ikasleekin: Bertolt Brecht, Alarcón, Valle-Inclán, Buero Vallejo, Gala, Goldoni, Jardiel Poncela, Quevedo, Shakespeare, Aristófanes, Mihura, Arthur Miller, Arniches, Tolstoi, Molière... Haren antzelanak Almagro, Madril, Sagunto, Grenoble, Brusela edo Anglesey-ko antzokitan ikusi ahal izan dira..

Antzerki-tailerretik igaro diren 1,000 ikasle baino gehiagoarekin egindako irakasle-lanak estatuan nahiz nazioartean aitortza publikoa jaso du, eta arte dramatikoaren zale egin den publiko kritiko bat sortzen lagundu du. Ikasle horietako batzuk profesional bihurtu dira antzoki gainean, aktoreak dira, teknikariak, irakasleak, gidoilariak, zuzendariak..

Jasotako sarien artean Buero Vallejoren saria jaso du 2006, 2008 eta 2011ko edizioetan, edo Francisco Giner de los Ríos Hezkuntza Berritzailearen saria beste irakasle batzuekin batera egindako proiektu batengatik zentroen arteko antzerki-tailer bat osatze aldera: Trompolino proiektua.

Arte dramatikoarekin duen harremana Iruñeko Gayarren hasi zen; bertan trebatu zen atrezzo lanetan. Gainera, El Ebrel Blanco izeneko talde afizionatuaren kide izan zen. Ignacio Arangurenek irakaskuntza gida didaktikoen lanketarekin, ikastaroekin, hitzaldiekin eta antzerki-tailerrekin bateragarri egin du.

Saria

Nafarroako Gobernuak deitutako saria da Vianako Printzea, eta haren helburua, "kultur munduko pertsona edo erakunde aipagarrien ibilbidea nabarmendu eta aitortzea da, honako hauek barnean hartuz: alde batetik, arte plastiko, musika, literatura eta beste alor batzuetako sormen-jarduera, eta bestetik, zientzia, teknika eta ikerketaren alorrean egindako lana", sariaren oinarrietan jasotzen den moduan.

Vianako Printzea saria 1990ean sortu zen Vianako Printzea erakundearen sorreraren 50. urteurrena ospatzeko, Nafarroako Foru Aldundiak 1940ean eratutako erakundea, kultura sustatzeko helburuarekin, ondarearen kontserbazioa bereziki, "arte ederrak" lantzeko xedearekin eta Nafarroako herriaren ondarea zaintzeko. Saria kultur esparruan nabarmendutako pertsonak edo entitateak aitortzeko eratu zen.

Orain arte saritutakoak honako hauek izan dira:

1990: José Goñi Gaztambide (historialaria)

1991: Eugenio Asensio Barbarin (filologoa)

1992: Iruñeko Orfeoia

1993: Rafael Moneo (arkitektoa)

1994: Francisco Ynduráin (filologoa)

1995: Julio Caro Baroja (historialaria)

1996: Pablo Antoñana Chasco (idazlea)

1997: Pedro Miguel Echenique (fisikaria)

1998: Montxo Armendáriz (zinemagilea)

1999: Álvaro d'Ors (legelaria)

2000: Concepción García Gaínza (historialaria)

2001: Miguel Sánchez-Ostiz (idazlea)

2002: María Bayo (sopranoa)

2003: Juan José Aquerreta Maestu (pintorea)

2004: Fernando Redón (arkitektoa)

2005: Javier Manterola Armisén (ingeniari zibila)

2006: Javier Tejada Palacios (fisikaria)

2007: Pedro Iturralde Ochoa (jazz-musikaria)

2008: Alfredo Landa Areta (aktorea)

2009: Agustín González Acilu (musikari eta konpositorea)

2010: Jürgen Untermann (hizkuntzalaria, filologoa eta epigrafialaria)

2011: Faustino Menéndez Pidal de Navascués (heraldista)

2012: Antonio López García (pintorea)

2013: Daniel Innerarity Grau (filosofoa)

2014: Tarsicio de Azcona (historialaria)

2015: Ramón Andrés (literato eta musikologoa)

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa