(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren ikasturtean eskola-jazarpena prebenitzeko berariazko programa bat abian jarriko da Nafarroan astelehena, 2016.eko maiatzak 2


Astearte honetan fenomeno horren aurka sentsibilizatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da, Foru Komunitatean % 5,9ko eragina duena


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, bertako Bizikidetzarako Aholkularitzaren bidez, datorren ikasturtean "Laguntza" eskola-jazarpenaren aurkako berariazko programa abian jarriko du zenbait ikastetxetan. Astearte honetan, maiatzak 2, fenomeno horren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta haren gainean gizarte guztia sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi da.

Azterketa batek baino gehiagok diote ikasleen % 3 eta 5% artean ikaskideen jazarpen edo tratu txar larria jasaten dela. Save the Children erakundeak 2015ean egindako azterketan (Hezkuntza Departamentuak lagundu zuen), fenomenoak apur bat gora egin duela ikusten da, eta Nafarroan % 5,9eko eragina duela, hau da,autonomia erkidego guztien artetik, zifra txikiena. Aurtengo ikasturtean, Bizikidetzarako Aholkularitzan 130 kasu izan dira.

2005ean sortua, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzarako Aholkularitzaren eginkizunetako bat ikastetxeak eta familiak babestea da, besteak beste, jazarpen-kasuen prebentzioan eta esku hartzean. Indarrean dagoen legeriaren arabera, ikastetxeek bizikidetza-plan bat egiteko betebeharra dute eta, bertan, prebentzioa nahiz esku hartzea jasoko dira izan daitezkeen jazarpen-kasuei aurre egiteko. Esku hartzeko protokolo bat dago, eta hura aplikatzeko, ikastetxeek Hezkuntzako Ikuskaritzaren nahiz Bizikidetzarako Aholkularitzaren laguntza dute. Hezkuntza komunitateko kideren batek eskola-jazarpen bat hautematen duenean, zuzendaritzari jakinarazi eta hark jazarpeneko protokoloa aktibatzen du. Jazarpen modura identifikatutako arazoak teknikoa izan behar du, eta profesional-talde batek egindako ikerketa-prozesu bat eskatzen du hura gertatzen den testuinguruan.

Familien oinarrizko lana

Esku hartzea eraginkorra izan dadin, ikastetxeek familien laguntza behar dute. Alde horretatik, Departamentuak azpimarratu du funtsezkoa dela familien hezkuntza-lana indarkeria tratatzeko orduan, biktimaren kasuan nahiz jazarpena egiten duten eta ikusleen kasuan ere. Hezkuntzak gogora ekarri duenez, hezkuntza-komunitateko edozein kidek eska diezaioke laguntza eta aholkularitza hezkuntza-komunitateko edozein kideri 900841551 telefono-zenbakiaren bidez edo convive@cfnavarra.es helbide elektronikoaren bidez. Gainera, gaiari buruzko informazioa topa daiteke Hezkuntzako webgunean.


Bizikidetzarako Aholkularitzak ikasturte bakoitzean 60 bat prestakuntza-ekintza antolatzen ditu irakasleentzat eta 1.350 bat irakaslek alor horretako trebakuntza jasotzen dute urtero. Gainera, gizartea kontzientziatzeko sentsibilizazio-kanpainak abian jarri dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa