(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak martxoaren 29tik aurrera sexu-delituen egiaztagiri negatiboa eskatzen die irakasle guztiei asteartea, 2016.eko maiatzak 3


Ikasturte honen amaiera arte langile guztiei behin eskatuko zaie, lehen kontratua sinatzen denean


Iragan martxoaren 29tik aurrera, Hezkuntza Departamentuak sexu-delituen egiaztagiri negatiboa eskatzen die kontratu berri bat sinatzen duten langile guztiei. Ikasturte honen amaierara arte, ziurtagiri hori behin eskatuko da, kontratua sinatzen den unean.

Departamentutik jakinarazi dutenez, alor horretan egiaztagiri negatiboa eskatu behar da edo Administrazioari baimena bere izenean 12.000 bat pertsonari eskatu ahal izateko; haien artean gaur egun ikastetxeetan lanean ari direnak daude eta baita irakasle-oposizioetarako 3.000 hautagaiak ere. Horregatik, ahal diren baliabide guztiak jartzea erabaki da langileek Administrazioari beren datuak kontsultatzeko baimena eman diezaioten, hala nahi izanez gero.

Ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteekin aurrez hitz egin ondoren, gaur ikastetxe guztietako zuzendariei gutun bat bidali zaie eta, bertan, adierazi zaie beren ikastetxeko langile guztiei honako jakinarazpen hau entregatu beharko diela: sexu-delituen egiaztagiri negatiboa aurkeztu behar dutela edo Departamentuari Erregistroa kontsultatzeko baimena eman behar diotela. Zuzendarientzako gutunarekin batera, 2016ko maiatzaren 1ean ikastetxean lanean diharduten pertsonen zerrenda jasotzen da, bai eta irakasleentzako gutun bat eta baimen-dokumentu bat ere.

Zuzendariei bidaltzen ari zaien zerrendan ez daude martxoaren 29tik aurrera kontratu berri bat egindako pertsonak, kontratua egin ahal izateko jadanik ziurtagiria eskatu baitzitzaien.

Gainera, Educa plataformaren bidez, irakasleei ohar bat igorri zaie jakinarazpen hori ikastetxeko zuzendaritzaren bitartez jasoko dutela jakin dezaten. Halaber, berariazko helbide elktroniko bat jarriko da ziurtagiriak jasotzeko, eta harremanetarako telefono bat kontsultak argitzeko.

Administrazioari kontsulta egiteko baimena ematen duten pertsonek baimen hori ikastetxeko zuzendariari entregatu beharko diote, eta hark Giza Baliabideen Zerbitzuari helaraziko dio eskuz edo posta arruntez 2016ko abuztuaren 31 baino lehen. Departamentuari baimena ematen ez dioten langileek beren ziurtagiria banaka entregatu beharko dute data horren aurretik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa