(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoarekin duen lankidetzarako protokoloa zabaldu eta eguneratu du
asteartea, 2016.eko maiatzak 3


Foru Gobernuak biharko bileran lankidetzarako akordioaren testua onartuko du, eta testu horrek bi autonomia erkidegoek 2009an sinatutakoa ordeztuko du


bilera

Foru Gobernuko bilera baten irudia.

Nafarroako Gobernuak bihar, asteazkena, egingo den bileran, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko lankidetzarako protokolo orokor bat sinatzea onartuko du; haren bitartez, bi autonomia erkidegoek 2009an izenpetutako akordioa zabaldu eta eguneratuko da.

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean onartu duen dokumentua bi autonomia erkidegoetako lehendakariek formalizatuko dute ondoren.

Protokoloak elkarrekiko lankidetza izateko oinarriak ezartzen ditu eskumeneko interrelazio-arlo zehatz batzuetan eta bi aldeetarako interesekoak diren gaietan; lankidetza horrek, "bi autonomia erkidegoen interes komunak asebetetzen lagunduko du arrazionaltasunari, sinpletasunari, gardentasunari eta baliabideen ekonomiari dagokienez; horrek guztiak bi eskualdeetako zerbitzuen eta haien kudeaketaren kalitatea hobetzen lagunduko du".

Foru Gobernuaren ustez, autonomia erkidegoek jorratu beharreko askotariko gaiek eta mugitzen diren komunitate-esparruak autonomia erkidegoen arteko lankidetza-beharra eragiten dute. Eta alde horretatik, gogora ekarri du Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak harreman berezia dutela, eta haren berezigarri direla: kidetasun historikoa, kulturala, linguistikoa, turistikoa eta soziokulturala; lankidetzarako tradizio luzea bat partekatzen dute, eta "haiei esker, beraien administrazioen jardueren koordinazioa hobetzeko loturak finkatuko dira".

Akordio hori Nafarroak inguruko eskualdeekin jadanik sinatuta dituen antzekoa da (Errioxa eta Aragoirekin). Testu berriak bi komunitateek 2009ko uztailaren 3an izenpetutakoa zabaltzen eta eguneratzen du. Orduko hura honako alderdi hauetara mugatzen zen bereziki: abiadura handiko trena, Nafarroan ETB ikusteko lege-emisioak eta euskararen sustapena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa