(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak sindikatuei 2016ko Lan Eskaintza Publikoko 313 lanpostuak lanbide-kategorien arabera banatzea proposatu die osteguna, 2016.eko maiatzak 5


Sektoreko Mahaia bildu da gaur goizean, eta asistentziako buruzagitzak hornitzeko barneko sistema jorratu da ere


Osasuna sindikatuekin 2016ko LEPen 313 lanpostuak kategorien arabera banatzea negoziatzen ari da.

Osasunbideak Sektoreko Mahaiko bileran zeuden sindikatuei honako hau proposatu die: 2016ko Lan Eskaintza Publikoa osatzen duten osasun-profesionalen 313 lanpostuak kategorien arabera banatzea. LEPa estatuko araudiarekin bat etorriz deitu daitezkeen lanpostuen % 100 da, 2015 eta 2016ko hutsik dauden lanpostuak birjartzeko tasari dagokionez.

Proposamenaren arabera, kategorien araberako lanpostu-banaketa honako hau da:


-Erizaintzako 147 (141 orotarikoa eta 6 Osasun Mentalekoa)

- Lehen Mailako Arretako 25 mediku (Lehen Mailako Arretako Ekipoak, Larrialdietako Zerbitzu Bereziak eta Larrialdietako Ohiko Zerbitzuak)

-23 pediatra (Lehen Mailako Arreta eta Espezializatua)

- Beste espezialitate batzuetako 85 mediku

- Psikologia klinikoko 3

-16 fisioterapeuta

- Gizarte Laneko 7

- 6 emagin

-1 dietista

Kopuru guztitik, 291 gaztelaniaz dira eta 22 euskaraz (zonalde euskalduna). Euskararen aurretiazko ezagutza eskatuko den lanpostu batzuetan hizkuntza eskakizuna izan beharko da.

Asistentziako buruzagitzak izendatzeko barne-sistema

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berriki emandako epaien ondoren (haien arabera iragan legealdian egindako 3 Zerbitzubururen izendapena baliogabetzen ziren), Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak (NOZ-O) sindikatuei proposamen bat aurkeztu die zerbitzuko edo asistentzia ataleko buruzagitzak hornitzeko barne-prozedura arautze aldera, lehiaketa-oposizio bidez deialdi publikoa egiten den bitartean, hala badagokio.

Proposamenak finkatzen duenez, buruzagitza horien hornikuntza merezimendu-lehiaketarekin bidez egingo da deialdi publikoa eginez, eta bertan NOZ-On lanpostua duten fakultatiboek parte hartu ahalko dute dagokien espezialitatean. Horretarako, ondorengo merezimenduei buruzko dokumentazioa erantsi beharko dute: azalpen-memoria edo bete nahi den Zerbitzu edo Ataleko kudeaketa-proiektua, bai eta planteatzen diren helburuak ere; lanbide-esperientzia (betetako zerbitzuak); eta kudeaketan izandako prestakuntza.

Deialdia hutsik geratzen bada, bete beharreko lanpostua dagoen zentroko zuzendari-kudeatzaileak egokitzat jotzen duen profesionalaren bitarteko izendapena proposatuko du.

Epaimahai kalifikatzailea honako hauek osatuko dute: buruzagitza deitzen den zentroko zuzendari-kudeatzailea, zuzendari edo zuzendariorde mediko bat, espezialitateko zerbitzuburu edo atalburu bat, profesionalen zerbitzuko zuzendaria edo burua, eta Sektoreko Mahaian dauden sindikatuetako ordezkari bat, deitutako lanbide-kategoriakoa.

Gehiegizko lanaldiak kontratazio bidez ordezkatzea

Gainera, gehiegizko lanaldiak hemendik aurrera arautuko dituen instrukzioaren berri eman da, eta lanaldi horiek kontratazioekin ordezkatuko dira. Aipatu behar da 2015ean kontzeptu horretan milioi bat euro ordaindu zela. Hala, kontzeptu horretan ordaintzea aparteko izaera izango duela ezartzen da, zerrendetan kontratatzeko profesionalak ez daduden kasuetara mugatuta, lanaldia luzatzea zerbitzuak dituen beharrengatik sortutakoak (ebakuntzengatik, adibidez), eta aurreikusi gabeko aparteko egoeretan; aurretiazko baimena derrigorrezkoa izango da.

Osasunbideko zerrendetan inskribatutako langileen kontratazioa lehentasunezkoa izango da lanaldia zabaltzearen eta haien ordainsariaren gainean"gehiegizko lanaldien" kontzeptu bidez, baldin eta zerrenda horietan hautagaiak badaude.

Barneko sustapena eta lanbide-karrera

Bileran jorratutako beste gai bat NOZ-Ok egindako proposamenari buruzkoa da, bertako langileen barneko sustapena arautzeko asmoz maila edo kategoria handiagoko lanpostuak (hutsik daudenak) betetze aldera, baldin eta dagokion titulazioa badute. Gai hori aztertzen den lehen aldia da, eta dokumentua (sindikatuekin azken bi hilabeteetan lantzen aritu dira) bertaratutakoei entregatu zaie aztertu eta balora dezaten.

Azkenik, sindikatuetako ordezkariei jakinarazi zaie NOZ-Ok aurtengo lehen seihilekoan 1,9 milioi euro bideratzeko asmoa duela lanbide-karrerari lotuta dauden atzerapenak ordaintzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa