(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LHk bi titulu berri izango ditu 2016-17 ikasturtean, eta Erdi Mailako eskaintzan 60 plaza gehiago eskainiko dira

ostirala, 2016.eko maiatzak 6

Maiatzaren 9tik 13ra LH eta Arte Plastiko eta Diseinuko erdi mailako nahiz goi mailako zikloetan izena eman ahalko da, bai eta goi mailako zikloetan sartzeko ikasturtean ere

Transcripción textual del video

Datorren astelehenetik, maiatzak 9, ostirala arte, maiatzak 13, 2016-2017 ikasturterako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan izena emateko eskaera-epea zabalik izango da. Honako berrikuntza nagusi hauek izango dituzte: Irudi eta Soinuko bi titulu berri izango dira eta beste bost kualifikazioen estatuko sistema berrira egokituko dira; Erdi Mailan 60 plaza gehiago eta LH Berezian, 14 zikloren eskaintza, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzat.

Atzoko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (osteguna, maiatzak 5), Erdi Mailako eta Goi Mailako ziklo horiek egiteko ikasleen onarpena arautuko duten oinarriak argitaratu dira. Oinarrizko LHko zikloetako onarpena 2016ko ekainaren 13tik 17ra egingo da.

Bi titulu berriak Bideo Disc-jockey eta Soinua (Erdi Mailakoa) eta Ikus-entzunetarako eta Ikuskizunetarako Soinua (Goi Mialakoa) dira. Gainera, beste bost kualifikazioen sistema berrira egokitzen dira. Metalak eta polimeroak moldekatzeko Konformazioa (Erdi Mailakoa) eta Ekoizpen Grafikoaren Diseinu eta Kudeaketa, Teknika Eskultorikoak, Ahoaren eta hortzen Higienea eta Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa (Goi Maila).

LHko ikasleak

LHko ikasleak.

Bestalde, erdi mailako eskaintza honako hauekin handituko da: euskaraz emango den Erizaintzaren Laguntza zikloa, Nafarroako Eskola Sanitario Tekniko Profesionalean; mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko zikloa, Lizarrako Politeknikoan; eta sistema mikroinformatikoen eta sareen zikloa, Tuterako ETI zentroan.

2016-17 ikasturterako ere sarean emango den zikloen modulu-eskaintza handitu da; bertan, honako ziklo hauek eskaintzen dira, osorik: turismoko ostatuen kudeaketako goi mailako teknikaria; Marketin eta Publizitateko goi mailako teknikaria; Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria, Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikaria, eta Osasun Larrialdietako teknikaria.

Oinarrizko Lanbide Heziketako eskaintzari dagokionez, ondorengo zikloekin handitu da: Donapea IIPn euskaraz emango den Administrazio Zerbitzuak; Huarteko BHIn emango den Merkataritza Zerbitzuak eta ETI IIPn emango den nekazaritza-lorezaintza eta lore osaketak.

2016-17 ikasturtean Lanbide Heziketa Bereziko 14 ziklo berriak ezartzen hasiko dira. Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak zuzenean koordinatutako lan bat egin da curriculum berri horiek garatzeko, eta haiek hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei egokitutako ziurtagiri ofizial batzuk eskaintzen dituzte.

Ezarri behar diren LH Bereziko curriculumak honako hauek dira: Administrazio Zerbitzuak Ofimatikoak Datuak Tratatzeko Eragiketak eta Artxiboa, Merkataritzako Zerbitzu Orokorrak, Eraikinak eta Lokalak Garbitzeko Eragiketak, Erreprografia eta Produktu Grafikoen Eragiketak, Elikagaien Industriako Eragiketak, Sukaldaritza eta Jatetxe Arloa, Lorezaintza eta Nekazaritza eta Abelazkuntza, Osasuneko Zeladorea, Lanbide Artistikoak, Ostatua eta Garbitegia, Elektrizitatea, Kirol Instalazioen Sarbidea eta Zaintza eta Jarduera Balioanitzak.

Onarpen-eredua

Ikasturte berri honetarako onarpen-eredua aldatu da; hala, orain sarbide-nota lehenesten da, eta ez ziklo eta zentroaren aukera. Gaur egungo ereduan ikasleek sei aukera hautatu ahalko dituzte gehienez, lehentasun-ordenaren arabera, lehengo hiruren ordez, eta plazak sarbideko noten ordenaren arabera esleitzen dira.

Erdi Mailako ikasketetarako zuzeneko sarbidea dute DBH edo Oinarrizko LHko titulazioa duten ikasleek, maila handiagoko titulazioa dutenek, edo sarbide-azterketa gainditzen dutenek. DBHko titulua duten ikasleentzat bideratzen dira plazen % 70, % 20 OLHko titulua duten ikasleentzat, eta % 10 sarbide-azterketa duten ikasleentzat edo maila handiagoko titulazioa dutenentzat.

Goi Mailari dagokionez, ikasketa horietarako zuzeneko sarbidea dute Batxilergoko titulua duten ikasleek eta LHko teknikari titulua dutenek (aurtengoa da ikasle hauek Goi Mailan zuzenean sartzen diren lehen urtea, LOMCE aplikatu izanagatik), aurrekoak baino titulazio handiagoa dutenek edo sarbide-azterketa bat gainditu dutenek. Plazen % 60 Batxilergoko titulua duten ikasleentzat bideratuko dira, % 30 LHko teknikari titulua dutenentzat eta % 10 sarbide-azterketa edo maila handiagoko titulazioak dituzten ikasleentzat.

Arte Plastiko eta Diseinuko Ikasketa Profesionalen zikloetan ez da aldaketarik izan sarbide-baldintzei dagokienez.

2015-16 ikasturtean Lanbide Heziketan 10.898 ikasle matrikulatuta zeuden. Haietatik, 8.647 aurrez aurreko modalitatean, 979k urruneko ikasketak egiten zituzten, 679 ikaslek proba libreak egin zituzten eta 593k, prestakuntzako ikastaroa.

LHn ikasteko 4.344 plaza izango dira guztira 2016-17 ikasturtean, eta haietatik 1.925 erdi mailako lehen mailarako dira, 1.845 goi mailako lehen mailan eskaintzen dira eta 574 plaza, Oinarrizko Lanbide Heziketan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa