(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria euskara nafar guztien ondare izateko lan egitearen alde agertu da ostirala, 2016.eko maiatzak 6


Euskaltzaindiaren ordezkariak hartu ditu, eta lankidetza-lerroak indartzen jarraitzeko beharra dagoela helarazi die


Barkos Lehendakariak Euskaltzaindiaren ordezkaritza hartu du

Barkos Lehendakaria Euskaltzaindiaren ordezkaritzarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Euskaltzaindiaren ordezkariekin bildu da gaur goizean, Andres Urrutia lehendakaria buru zela. Nafarroako Jauregian egindako bileran, Lehendakaria nahiz Euskaltzaindiaren ordezkariak bat etorri dira honako gai honetan: lankidetzarako bideak indartzen jarraitzeko beharra dagoela eta lan egin behar dela euskara, Nafarroako bertako hizkuntza gisa, nafar guztien ondare komun moduan aitortua izan dadin.

Uxue Barkosek euskara eztabaida partidistetatik eta lehia antzuetatik urruntzeko garrantzia azpimarratu du, eta hizkuntz horren ospea berreskuratzearen alde agertu da askatasun nahiz borondatezko erabateko esparru batean. Lehendakariak, gainera, Euskaltzaindiak euskararen normalizazioan egindako lana aitortu du, eta Nafarroako Gobernuak erakunde horrekin duen lankidetza sustatzeko bere asmoa helarazi die.

Foru Gobernuak bi erakundeen artean laster onartuko den lankidetza-hitzarmenerako zuzkidura ekonomikoa handitu du; hala, aurreko urteetan 80.000 euro zen, eta 2016an, berriz, 96.100 euro izango da.

Hitzarmen honek, Euskararen Corpus Onomastikoaren eta Nafarroako toponimia ofizialaren gaineko lanak jasotzeaz gain, proiektu berriak sustatzea du xede, bai eta "Mendaur" bilduman Nafarroako euskalkien aldaerei buruzko ikerketak argitaratzea ere; izan ere, 2012. urtetik ez da inolako lanik argitaratu.

Bi erakundeak Nafarroako euskalki-formak Euskaltzaindiaren Hiztegi Bateratuan sartzeko lankidetzan ari dira, bai eta Euskaltzaindiak ematen duen hizkuntz kalitatearen zerbitzuarekin ere.

Euskaltzaindia hizkuntzaren arauak finkatzeko erakunde aholku-emailea da, eta Administrazioak beharrezkoak iruditzen zaizkion nahi adina txosten edo irizpen eskatu ahalko ditu (Euskararen 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa).

Bileran izan dira, Euskaltzaindiaren aldetik, Andres Urrutia lehendakariarekin batera, Xabier Kintana idazkaria; Sagrario Aleman diruzaina; Adolfo Arejita euskaltzaina; Andres Iñigo euskaltzaina eta Nafarroako ordezkaria; Erramun Osa idazkariordea eta Joseba Zabaleta kudeatzailea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa