(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak azpimarratu du EAErekin izenpetutako protokoloak nafarrei aukera handiak zabaltzen dizkiela asteartea, 2016.eko maiatzak 10


Uxue Barkosek Iñigo Urkullu lehendakariarekin akordioa izenpetu du Ajuria Eneako jauregian, Gasteizen


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Iñigo Urkulluk lankidetzarako protokolo orokorra izenpetu dute gaur Ajuria Enean (Gasteiz). Akordio honek bi autonomia erkidegoen arteko lankidetza eguneratzen du. Barkos Lehendakaria oso pozik agertu da emandako pauso honengatik, EAErekin dauden harremanen "normaltasun" horretan gehiago sakontzen baita, horrenbestez; arreta "etorkizunean" jartzeko garaia dela esan du, eta akordio honek herritarrei zabaltzen dien "aukeretan".

Izenpetzearen unea.

Protokoloak lankidetzarako oinarriak finkatzen ditu arlo ekonomiko, sozial, kultural, administratibo eta teknologikoko 18 eremutan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Iñigo Urkulluk lankidetzarako protokolo orokorra izenpetu dute gaur Ajuria Enean (Gasteiz). Akordio honek bi autonomia erkidegoen arteko lankidetza eguneratzen du. Barkos Lehendakaria oso pozik agertu da emandako pauso honengatik, EAErekin dauden harremanen "normaltasun" horretan gehiago sakontzen baita, horrenbestez; arreta "etorkizunean" jartzeko garaia dela esan du, eta akordio honek herritarrei zabaltzen dien "aukeretan".

Bestalde, Urkulluk bi autonomia erkidegoek "autogobernuaren eta Estatuarekiko harremanetan elkarrekiko aitortzaren alde" egindako "aliantza" azpimarratu du; EAEk "elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko" duen asmoa adierazi du eta Estatutik datozen "autogobernurako erasoei" aurre egiteko asmoa.

Akordio honek 2009an bi autonomia erkidegoek izenpetutakoa zabaltzen eta eguneratzen du, bien arteko lankidetzarako oinarriak finkatzen ditu bost alorretako 18 esparrutan: ekonomikoa, soziala, kulturala, administratiboa, bai eta azpiegiturak eta teknologia ere.

Protokoloa Nafarroako eta EAEko gobernuek onartu zuten, iragan astean.

Protokoloaren testuan esaten denez, autonomia erkidegoen arteko lankidetza gero eta beharrezkoa da autonomia erkidegoek jorratu beharreko askotariko gaiak ikusirik, eta zer-nolako testuinguru europarrean mugitzen diren ikusirik; lankidetza honek "bi autonomia erkidegoen interes komunak asetzen lagunduko du arrazionaltasun, sinpletasun, gardentasun eta baliabideen ekonomiaren terminoetan; horrek guztiak biek dituzten zerbitzuak era haien kudeaketaren kalitatea hobetzen lagunduko du".

Aipatu denez dagoeneko, akordioak 18 jarduera-eremu zehatz aurreikusten ditu. Honako hauek dira:

Alor sozialean, honako atal hauetan zehazten dira jarduerak: gizarte-zerbitzuak, berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria, osasuna eta kontsumoa, gazteria eta kirola, hezkuntza eta kultura, hizkuntz politika, bakea, bizikidetza eta giza eskubideak, bai eta babes zibila eta segurtasun publikoa ere.

Alor ekonomikoan, ekintzak ondorengo gaietan zehazten dira: espezializazio adimentsuaren estrategia eta garapen ekonomikorako faktoreak, turismoa; ingurumena, klima-aldaketa eta lurralde-antolamendua; nekazaritza eta landa-garapena, eta ogasuna eta finantza-politika.


Barkos Lehendakaria eta Urkullu lehendakaria, beraien gobernuetako ordezkariekin.

Barkos Lehendakaria Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollorekin eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Peio Pellejerorekin batera joan da Gasteizera. ( irudia handitu )

Bestalde, administrazioaren esparruan, Toki Administrazioko, Justiziaren Administrazioko eta Funtzio Publikoko lankidetzan egiten da azpimarra; Azpiegituren alorrean, berriz, garraioari eta ikus-entzunezkoen komunikazioari lotutako jarduerak zehazten dira, eta teknologiaren kasuan, administrazio elektronikoari lotutakoak.

Protokolo orokor hori aurreikusitako ekintza bakoitzeko berariazko hitzarmen bidez garatuko da. Lankidetzarako zazpi modalitate aztertzen dira: partekatutako proiektuak garatzea, ekintza komunetarako baliabideak koordinatzea, azpiegiturak hobetzea, komunikazio-teknologiak garatzea komunikazioa trukatzeko, esperientziak trukatzea eta prestakuntzako ekintzak elkarrekin egitea, zerbitzuei jarraipena egiteko mekanismoak eta zerbitzuak eta haien kudeaketaren kalitatea hobetuko duten beste edozein jarduera-mota.

ETB

Industria Ministerioak berriki emandako aginduz, ETBk Nafarroan emititzeari utzi dio, eta gai hori jorratu dute Barkos eta Urkullu lehendakariek ere. Harrituta geratu dira digitalizazio-garaian kanal hori ikustea eragotzi izanagatik; izan ere, sistema analogiko aktiboa zegoenean ez zen inolako arazorik izan , eta gogora ekarri dute Nafarroako Parlamentuak dagoeneko adierazi zuela TDTko eskualdeko kanalen sintonizazioa bermatzeko bere asmoa

Aipatu dutenez, bi autonomia erkidegoetako batzorde teknikoak kalitatezko sintonizazioa behin betiko lortu ahal izateko lanean ari dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa