(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 500.000 euroko diru-laguntzak baimendu ditu abeltzaintzako tokiko azpiegituretarako asteazkena, 2016.eko maiatzak 11


Edanlekuetara ur garbia eramateko putzu berrietan oinarrituko dira


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako erabakiaren bidez, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari kudeatzaileari baimena eman zaio 500.000 euroko gastua egin dezan abeltzaintzako tokiko azpiegituretarako laguntzak finantzatzeko; laguntza horiek edanlekuetara ur garbia eramateko putzu berrietan oinarritzen dira.

Era honetako jarduerak egiten hasi zenetik, gaixotasun infekziosoak gutxiago kutsatzen lagundu dute modu eraginkor batean, tuberkulosia bereziki.

Gaur hartutako neurria 2014-2010 epeko Nafarroako Landa Garapeneko Programaren barnean dago, Europako Batzordeak 2015eko azaroan onartua. Nafarroako Gobernuaren laguntzak babestu daitekeen inbertsioaren % 50eraino heldu daiteke. Laguntza hori eman ondoren, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak kofinantzatu ahalko du, % 31arekin. Aldiz, toki-erakundeek gainerakoa jarri ahalko dute.

Laguntzen helburua

Abeltzaintzari eta animalien elikadurari lotutako ur-hornikuntzako jarduerez gain, edanlekuak eta putzuak adibidez, laguntza horiek honako hauetarako dira, halaber: bide publikoak, abelbideak eta bazken edo abeltzaintzako beste ustiapengune batzuen beste bide batzuk sortu eta hobetzea; abeltzaintzako lehiaketak eta azokak egiteko azpiegiturak; udal-eskortak sortzea; eta eraikuntzak eraiki edo birgaitzea abeltzaintzari lotutako zerbitzuen ekipamendu publikoetarako.

Gainera, abeltzaintzako ustiapeneko azpiegituretarako balioko dute, esaterako: elektrifikazioak, telefonia, ur-hornikuntza edo hondakin-uren ebakuazioa; balioko dute, halaber, herri-basoetako larreei lotutako azpiegitura nahiz hornikuntzetarako, adibidez: putzuak, itxiturak, ubideak, azienda maneiatzeko esparruak edo langa kanadarrak.

17 milioiko inbertsioa 2007-2013 epeko Landa Garapeneko Planean

2007-2013 epeko Landa Garapeneko Planaren babesean, 17 milioi euro inbertitu ziren abeltzaintzako tokiko azpiegiturak sortzen eta hobetzen; haiei esker hainbat jarduera egin ahal ziren: 65 edanleku, 16 langa kanadar, 12 putzu, azienda maneiatzeko 8 esparru eta 6 eskorta. Halaber, bideen 132 kilometro konpondu ziren, 140 kilometroko itxiturak eta 18 kilometroko ubideak egin ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa