(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, Parlamentuak eta eragile ekonomiko nahiz sozialek osatuko dute iruzur fiskalaren eta ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzeko batzordea asteazkena, 2016.eko maiatzak 11


Foru Gobernuak gaurko bileran onartu du kontrol iraunkorreko organo berri bat sortzea, eta bertako kideak izendatu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du iruzur fiskalaren eta ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzeko batzordea sortzea; batzorde hori Foru Administrazioak, Parlamentuak. sindikatuek eta Foru Komunitateko erakunde sozioekonomikoek osatuko dute. Organo iraunkor berri horren helburu nagusia iruzurra egiten dutenen aurka prestatutako neurriak betetzea da.

bulegoa

Ogasunak zergadunari arreta emateko duen bulegoa.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du iruzur fiskalaren eta ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzeko batzordea sortzea; batzorde hori Foru Administrazioak, Parlamentuak. sindikatuek eta Foru Komunitateko erakunde sozioekonomikoek osatuko dute. Organo iraunkor berri horren helburu nagusia iruzurra egiten dutenen aurka prestatutako neurriak betetzea da.

Gobernuaren aburuz, iruzur fiskalaren eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka Gobernuaren nahiz Foru Komunitateko gainerako erakundeen helburu nagusietako bat da, orokortasun, berdintasun eta justiziako zerga-printzipioak betetzeko asmoz.

Batzordea sortu da apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legearen, iruzur fiskalaren aurkako neurri buruzkoaren, lege-eskakizunaren ondorioz; bertan adierazten zen lan-batzorde iraunkor bat sortzea eta iruzurraren zein ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka ebaluatzea.

Batzordea sortzeko erabakiaz gain, Gobernuak bertako kideak izendatzeko beste bat onartu du gaur. Organo berria 24 pertsonak osatzen dute, honako era honetan banatuta: Nafarroako Gobernuko 5 ordezkari, Foru Parlamentuko 7 (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, I-E, UPN, PSN eta PP) sindikatuetako 4 (UGT, CCOO, ELA eta LAB), eta erakunde sozioekonomikoetako 7 ordezkari (CEN, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñeko Abokatuen Elkargoa, Espainiako Zerga Aholkularien Elkartea, eta Nafarroako ATTAC elkartea,justizia ekonomiko orokorra bilatzen duen mugimendu independente bat).

Batzordea datozen asteotan eratuko da, eta haren lehen eginkizuna 2016-19 iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko planaren zirriborroa ezagutzea izango da, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak jadanik egin duena.

 

Iaz, iruzurraren aurka borrokatzeko lanari esker, 75,2 milioi euro bildu ziren foruko diru-kutxan.

24 kide

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu izango da batzordeburua. Foru Administrazioak ere ordezkariak izango ditu Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaile Luis Esainekin; Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari Oscar Martinez de Bujandarekin; Araudia Garatzeko eta Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuko zuzendari Javier Zabaletarekin eta Berrindustrializazio, Lehiakortasun eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendari Jose Felix Garcia Tinocorekin.

Talde parlamentario guztietako ordezkariak ere izango ditu, zehazki: Unión del Pueblo Navarroko Juan Luis Sanchez de Muniain; Geroa Baiko Jokin Castiella Imaz; Nafarroako EH Bilduko Adolfo Araiz Flamarique; Podemos-Ahal Duguko Maria Fátima Andreo Vázquez; Nafarroako Alderdi Sozialistako Ainhoa Unzu Gárate; Nafarroako Alderdi Popularreko Ana Beltrán Villalba; eta Izquierda-Ezkerrako María Jesús González de San Román.

Ordezkaritza handieneko lau sindikatuak ere izango dira, honako hauek: Comisiones Obrerasko David Escobosa Jiménez; Eusko Langile Alkartasuneko Iñaki Zabaleta Aramendia; Langile Abertzale Batzordeko Imanol Karrera Turrillo eta Unión General de Trabajadoresko Jesús Santos Pérez

Azkenik, beste erakunde sozioekonomiko batzuetako ordezkari titularrak izango dira: Nafarroako Enpresarien Konfederazioko Carlos Fernández Valdivieso; Nafarroako Lan Enpresen Elkarteko Javier Remírez Marrodán; Iruñeko Abokatuen Elkargoko Celso Galar Baranguá; Espainiako Zerga Aholkularien Elkarteko Mª Teresa Azcona San Julián; ATTAC elkarteko Josu Pardo Gurpegui; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko Pablo Azcona Molinet eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hugo Lopez Lopez.

Batzordeko idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazioko Araubidearen Atalburua izango da. Kide guztiak Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu lau urteko mandatu baterako.

Hiru hilean behingo ohiko bilkura

Batzordea derrigorrez eta ohiko bilkuran hiru hilean behin elkartuko da, eta modu berezian batzordeburuak hala deitzen duenean. Edozein unetan pertsona jakin batzuen aholkularitza eskatu ahalko du, egokiak iruditzen zaizkionak beren ezagutza, prestakuntza, ospe eta beste egoera batzuengatik.

Gaurko bileran onartutako arauek diotenez, batzordearen eginkizunak dira: Foru Gobernuak berak iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka-arloan egindako jarduerak aztertzea; borroka horren jarduteko plan nahiz programen berri izatea; plan eta neurrien jarraipena egitea, eta bere eskumeneko arloan lotesleak ez diren proposamenak egitea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa