(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Plana garatzeko partaidetza-prozesua hasiko da antolatu diren saio sektorialekin osteguna, 2016.eko maiatzak 12


Haietako edozeinetan parte hartzeko beharrezkoa da participacioncultura@navarra.es helbidean izena ematea


Partaidetza-prozesuaren lehen fasean datorren astean hasiko diren saio sektorial batzuk sartuko dira.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak datorren astetik aurrera partaidetza-prozesuaren lehen fasea abian jarriko du; haren helburua herritarren iritzia eta kontsulta Kultura Planaren garapenaren funtsezko pieza bihur dadin da.

Hala, eta Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren 11/2012 Foru Legea oinarritzat hartuz, partaidetza-prozesu bat prestatu du, eta haren lehen fasean informazio eta kontsultarako bilera sektorial batzuk sartuko dira; 17:00etatik 19:00etara egingo dira, ondoren zehazten diren tokietan eta egutegi honekin:

-Maiatzak 16, Museoak (HAINeko Pío Baroja aretoa).
-Maiatzak 17, Artxiboak (Nafarroako Artxibo Nagusia)
-Maiatzak 18, Ondare Historikoa (HAINeko Pío Baroja aretoa)
-Maiatzak 23, Liburutegiak (HAINeko Pío Baroja aretoa)
-Maiatzak 24: Ikus entzunezko eta zinematografiako sektoreko kultur ekintza (HAINeko Pío Baroja aretoa).
-Ekainak 1: Kultura eta musika ekintza (HAINeko Pío Baroja aretoa).
-Ekainak 2: Kultura eta arte eszenikoetako ekintza (antzerkia eta dantza) (HAINeko Pío Baroja aretoa).

Haietakoren batean parte hartzeko, beharrezkoa da participacioncultura@navarra.es helbidean izena ematea. Hala egin nahi dutenek, saio bat baino gehiagotan izena eman ahalko dute.

Saioen metodologia

Partaidetzako saio sektorial guztiek
eskema eta egitura komuna izango dute, eta haren barnean, lehenik eta behin, partaidetza-prozesuaren azalpen orokorra sartuko da, eta baita partaidetza-saioarena ere bereziki (joko-arauak, saioaren egitura…); gai horiei buruzko xehetasun guztiak EIN Enpresaren Herritarren Partaidetzako teknikari Javier Espinosa Ochoak emango ditu.


Jarraian, zuzendaritzaren ekintza sektorialeko plana aurkeztuko da, eta haren atzetik taldekako partaidetza-lanaren nahiz talde-laneko bateratze-lanaren dinamika bat egingo da. Bi ordu inguru iraungo du.

Partaidetza Planaren helburuak

Partaidetza-plana ondorengo helburuen arabera prestatuta dago: herritarrei Nafarroako plangintza kultural publikoari buruzko informazioa ematea, kulturaren diskurtsoa eraikitzeko orduan inplikatzea, partaidetzako osagai handiko kultur politika bat sustatzea eta aniztasuna haren arlo guztietan aintzat hartuz, herritarrek eskatutako beharrei egokitzea, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea eta Departamentuko kultur plangintza doitzea entitate parte-hartzaileek egingo dituzten interes publikoko proposamenen bidez.

Ekintzak

Helburu horiekin, partaidetza-prozesua lau ekintza-motaren bidez gauzatuko da:

- Informazio-ekintzak: Nafarroako museoan apirilaren 19an egindako partaidetza-planaren aurkezpen-jardunaldia, esaterako; Gobernu Irekiaren webgunean etengabeko informazioa izatea, edo partaidetza-saioen aurretik informazioa bidaltzea

- Aurrez aurreko partaidetza-ekintzak sektoreko, lurraldeko eta erabakiak hartzeko bileren bidez.

- Aurrez aurreko saioen osagarri diren ekarpenak jasotzeko ekintzak: alde horretatik, iradokizunak/ekarpenak aurkeztea erraztuko da Gobernu Irekiaren bidez, helbide elektroniko zehatz bat (participacióncultura@navarra.es) eta sareko foro bat eskainiko dira, eta haiek irailetik aurrera erabili ahalko dira. erabakitzeko fasean.

- Itzuliko ekintzak: haien artean, itzuliko saioa, eta saio hori egingo da onartzen edo baztertzen diren proposamen, alegazio eta iradokizunen berri emateko (azken horien kasuan, arrazoiak zein diren esango da); partaidetza-prozesuko bilakaeraren azken txosten bat egitea; erabakiak hartzea eta plana onartzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa