(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarteratzeko errentak pobrezia larria % 20,6 murriztea lortu du Nafarroan osteguna, 2016.eko maiatzak 12


Errealitate Sozialaren Behatokiak egindako azterketa batek ondorioztatzen duenez, pobrezia-arriskuko tasa lau puntu jaitsi da 2015ean, % 20,4raino, urte horretako prestazioan egindako aldaketengatik


Transcripción textual del video

35.100 nafar inguru izan dira iaz pobrezia larrian Foru Komunitatean, Errealitate Sozialaren Behatokiak gaur goizean aurkeztutako azterketatik ondorioztatzen denez. Kalkulu horren arabera, 9.130 gutxiago daude 2014arekin alderatuz (44.276 ziren urte hartan). Portzentajeetan, Nafarroako pobrezia larria % 20,6 murriztu da.

Bestalde, pobrezia-arriskuaren tasa (diru-sarrera txikiak dituzten pertsona-kopurua neurtzen du biztanleria guztiarekin alderatuz) ere jaitsi egin zen iaz lau puntu, % 20,4raino. Adin-tarteen arabera, 16 urtetik beherakoen artean bederatzi puntu murriztu zen, % 32tik % 23,3ra.

itzala

35.000 pertsona baino gehiago dago pobrezia larrian, Nafarroan.

35.100 nafar inguru izan dira iaz pobrezia larrian Foru Komunitatean, Errealitate Sozialaren Behatokiak gaur goizean aurkeztutako azterketatik ondorioztatzen denez. Kalkulu horren arabera, 9.130 gutxiago daude 2014arekin alderatuz (44.276 ziren urte hartan). Portzentajeetan, Nafarroako pobrezia larria % 20,6 murriztu da.

Bestalde, pobrezia-arriskuaren tasa (diru-sarrera txikiak dituzten pertsona-kopurua neurtzen du biztanleria guztiarekin alderatuz) ere jaitsi egin zen iaz lau puntu, % 20,4raino. Adin-tarteen arabera, 16 urtetik beherakoen artean bederatzi puntu murriztu zen, % 32tik % 23,3ra.

Jaitsiera horiek, azterketaren arabera, iazko udaberrian gizarteratzeko errentan sartutako aldaketengatik gertatu dira, Nafarroako 11.105 familiak jasotzen dutena, dagoeneko. Hala, prestazio horren zabalkunde eta estaldura handienak "efektu argia" izan du pobrezia larria murrizteko orduan, eta Nafarroako krisia "indargabetzeko elementu garrantzitsua" izaten ari da, estatuko langabeziaren babes-sistema "ez baita ahuldade-mailak murrizteko gai", dio txostenak.

Horiek dira, Iruñean, prentsaurrekoan gaur goizean aurkeztutako azterketaren ondorio nagusiak. Errealitate Sozialaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiko zuzendari nagusi Patxi Tuñon izan da bertan, bai eta Behatokiko zuzendari Antidio Martinez de Lizarrondo ere. Biek ala biek azaldu dute 2015eko pobrezia-datuak kalkulu bat baino ez direla, iazko behin betiko zerga-datuen berri ez dutelako oraindik.

Pobrezia-tasaren lurralde arteko desberdintasunak

Aipatu den moduan, 2015ean 35.146 pertsona pobrezia larrian bizi izan dela 2015ean kalkulatzen da, haietatik 18.059 gizonak (% 51) eta 17.087 emakumeak (% 49). Azken urteotan estreinakoz emakumeak baino gizon gehiago izan direla egoera horretan nabarmendu behar da.

Azterketak lurralde arteko desberdintasun handiak ere egiaztatzen ditu. Hala, pobrezia-arriskuaren tasa txikiena Nafarroako ipar-ekialdean izan zen2014an (% 20), eta handiena, Tutera aldean (% 33,4). Gainerako tokietan, % 28 Lizarran, % 27,8 Tafallan, % 23,8 ipar-ekialdean eta % 21,2 Iruñean. Nafarroa guztirako pobrezia-arriskuaren batez besteko tasa % 24,2 izan zen 2014an.

Pobrezia larriari dagokionez, Goi Erribera eta Ebro ibaiaren behealdeari lotutako zonaldetan eragin handiagoa nabaritu da, eta haietako askotan langabe gehien dagoen udalerriekin bat datoz.

Etxeetan "larritasun handia" eragin duen krisia

Txostenak ondorioztatzen du ere, oro har "krisiak larritasun handia" eragin duela Nafarroako familietan. Hala, 2008. urtetik kide aktibo guztiak langabezian zeuden etxeetan lau bider handitu da, eta erreferentziazko pertsona lanik gabe dagoen etxeen kopurua hirukoiztu egin da. Bi kasuetan, 2013. urtetik hobekuntza bat gertatu da; nolanahi ere, Nafarroako milaka etxeren gizarte eta laneko errealitateak "oso konplikatua izaten jarraitzen du", azterketaren arabera.

"Bilakaera traumatikoena" lan, pentsio edo prestazioengatik diru-sarrerarik ez duten etxeena da. Zehazki, 2008an 2.901 zeuden, eta 2015ean, 8.358, hau da, Nafarroako etxe guztien % 3,3. Hala ere, 2016ko lehen hiruhilekoan diru-sarrerarik gabeko etxeak jaitsi egin dira (7.071), baina urteko datuak ez direnez, zuhurtziaz hartu behar dira.

BAIren batez bestekoaren arabera, 2015ean Nafarroan lanik gabe zeuden kide guztien etxe-kopurua % 8 zen etxe aktibo guztiekin alderatuz; Nafarroako etxe guztien %7ren kasuan, erreferentziazko pertsona lanik gabe zegoen. Estatu mailan, portzentaje horiek % 12,3 eta % 10,9 ziren, hurrenez hurren.

Langabeen % 40 urtebete baino gehiago dago lanik gabe

Azterketak dio, halaber, Nafar Lansareak 2016ko martxoari buruz emandako datuen arabera, 10 langabetatik lau urtebete dagoela lanik gabe, hots, iraupen luzekoak direla. 17.680 dira guztira, eta krisia hasi zenean, 6.200.

Iraupen luzeko langabe-kopuru hori % 66ra igotzen da Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak aintzat hartzen badira urteko lehen hiruhilekoari dagokionez. BAIk % 37,2an kokatzen du iraupen luzeko langabezia Nafarroan (bi urte baino gehiago), eta Estatukoa, berriz, % 43,6 da.

Aipatu behar da langabezian gero eta denbora gehiago egon, orduan eta zailagoa dela enplegu bat bilatzea; beraz, lan bat topatzeko aukerak nabarmen murrizten dira iraupen luzeko langabezia-kasuetan eta, bereziki, profil jakin batzuetarako. Errealitate Sozialaren Behatokiak dioenez, iraupen luzeko langabezia "kronifikatu egiten da, eta bazterkeria-arriskuan dauden gero eta pertsona gehiagori eragiten die"; haren egiturazko ondorioak, gainera, "lazgarriak izan daitezke kohesio sozialaren gure eredurako".

Langabeziaren ondorioz dagoen babes-sistema "mugatua"

Behatoki horrek ere langabeziaren ondoriozko babes-sistema publikoaren estaldura aztertu du. Eskura dauden azken datuen arabera (2016ko otsaila) estaldura hori Nafar Lansarean erregistratuta zeuden pertsonen erdira ez da heltzen, % 46,6; Espainian, berriz, % 51,71, bost puntu gehiago. "Zifra horiek langabeziaren ondoriozko sistema publikoaren bistako muga agerian uzten du, eta ahuldadearen nahiz pobreziaren igoera logikoari lotutako egoera bat da", adierazi du Errealitate Sozialaren Behatokian egindako azterketak.

Gogora ekarri behar da pertsona bat lanik gabe dagoenean prestazioren bat edo langabeziako sorospenen bat kobratu dezakeela, baldin eta baldintzak betetzen baditu. Laguntzak Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak kudeatzen ditu, eta Nafarroan lau mota daude: ordaindutakoaren araberako prestazioa, langabeziako sorospena, gizarteratzeko errenta aktiboa (RAI) eta enplegurako aktibazio-programa (PAE). Nafarroako onuradun guztien banaketari dagokionez prestazio-motaren arabera, azken urteotan ordaindutakoaren araberako prestazioek garrantzi gutxiago dute eta sorospenek eta RAI delakoek, handiagoa; joera horiek Estatuan areagotu egiten dira, prestazioen garrantzia txikiagoa baita oraindik.

Helburua eta iturri metodologikoak

"Nafarroako pobrezia eta desberdintasun sozialaren txostena" azterketa Errealitate Sozialaren Behatokiak egin du pobreziaren eta desberdintasun sozialaren egungo egoera ezagutzeko. Gainera, Foru Komunitatean pobrezia larrian dauden pertsona-kopurua ezagutu nahi izan da, eta jakin nahi izan da, halaber, gizarteratzeko errenta-eskatzaileen familiak areagotu izana estaldura hobetu delako gertatu den edo behar sozial gehiago daudelako.

Alde horretatik, gizarteratzeko errentaren bilakaerak bere estalduraren hobekuntza berresten du ahuldade handieneko pertsonei dagokienez, eta 2015ean nahiz 2016ko lehen hiruhilekoan errenta jasotako pertsonen igoera iazko araudi-aldaketaren ondorioa izan zela, ez behar sozialak igo izanaren ondorioa. Horregatik guztiagatik, 2015ean pobrezia larriaren tasa murrizteari esker, ondorioztatu daiteke, hain zuzen, gizarteratzeko errentak efektu argia izan duela Nafarroako pobrezia larria murrizteko orduan.

Errealitate Sozialaren Behatokiak erabilitako iturriak honako hauek dira: estatuko Bizi Baldintzen Inkesta (ECV), Nafarroako biztanleriaren errenta-estatistika, Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI), Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (SEPE) kudeatutako prestazio-datuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak gizarteratzeko errentari buruz erabilitako datuak

Iturri horiei dagokienez, berrikuntza metodologiko gisa, Nafarroako Estatistika Institutuak 2015etik aurrea (aurreko urteari buruzko datu ekonomikoekin) egindako inkesta nabarmendu behar da Nafarroako biztanleriaren errentari buruz; administrazioko erregistroen erabileratik sortu da, eta hari esker, aldagai eta indize ekonomikoak eraikitzeko orduan zehaztasun handiagoa dago.

Errealitate Sozialaren Behatokiak Nafarroako Estatistika Institutuak azterketa idazteko emandako laguntza azpimarratu du; izan ere, 2015eko behin betiko zerga-datuak eskuragarri ez daudenez, institutu horrek urte honetako pobrezia BAIren 2015eko lehen hiruhilekoko datuetan oinarrituz kalkulatu du, urte fiskal horri lotutako 190 ereduaren informazio ekonomikoarekin lotuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa