(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako museoek askotariko eskaintza prestatu dute Museoen Nazioarteko Egunerako eta Europako Museoen Gauerako

ostirala, 2016.eko maiatzak 13


"Museo eta Paisaia Kulturalak" da aurtengo goiburua


Lizarrako Karlismoaren museoa.

Datorren astetik aurrera, Nafarroako museo eta bilduma museografiko iraunkorrek, Iruñeko Planetarioarekin eta Nafarroako Filmotekarekin batera, bat egingo dute maiatzak 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunaren 38. edizioarekin, eta maiatzak 21eko Europako Museoen Gauarekin.

Erakunde bakoitzak askotariko doako jarduera-programa bat prestatu du (esteka honetan eskura daiteke), gizarteari modu erakargarrian eta parte-hartzailean beren bildumak hurbiltzeko asmoz.

Programatutako ekintzak era guztietako jendearentzat da, eta ondorengo proposamenak eskaintzen dituzte, besteak beste: bisita gidatuak, tailerrak, kontzertuak, filmak, dokumentalak, film laburrak eta dramatizatutako antzezlanak.

Foru Legeak aitortutako museo eta bilduma monografiko iraunkorretarako sarrera nahiz programatutako jarduera gehienetarako sarrera doan izango da Museoen Nazioarteko Egunean.

Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Kontseiluaren sareak (ICOM) gai bat aukeratzen du urtero Museoen Nazioarteko Egunerako, eta haren helburua museoen kezka gizartearekin partekatzea da.

"Museo eta Paisaia Kulturalak" da edizio honetarako hautatutako gaia, eta ekipamendu horiek inguruan duten paisaiarekiko duten erantzukizuna aztertu nahi da, paisaia horri beren ezagutza eta eskumenen bidez lagundu diezaioke haren kudeaketan eta mantentze lanetan protagonista aktiboak izanik.

Europako Museoen Gaua

Duela 10 urte baino gehiagotik, maiatzeko hirugarren larunbatean, Europako hogeita hamar bat herrialdetako museoek bisitariei beren ateak irekitzen dizkiete, doan. Gau horretan, beren bilduma iraunkorrak aurkezteaz gain, zentro batzuek entretenimendua, topaketak, ikuskizunak, irakurketak eta kontzertuak eskaintzen dituzte.

Maiatzaren 21eko gauean, larunbata, Nafarroako eta Karlismoaren museoek Europako ospakizun honekin bat egingo dute; hala, beren ateak irekiko dituzte gauez, eta beren bildumak ikusteko bisita gidatu bereziak egingo dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa