(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa POCTEFAk hautatutako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuen ia erdietan sartuta dago ostirala, 2016.eko maiatzak 13


25 ekimen horiek 8,7 milioi euro inguru jaso dute


Poctefa

Izaskun Goñi POCTEFAko programazioaren batzordeko kideekin. ( irudia handitu )

Espainia-Frantzia-Andorra POCTEFA 2014-2020 lurralde-lankidetzarako programak 58 proiektu hautatu ditu lehen deialdian, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) 71,2 milioirekin babestuko ditu. Haietatik, ia erdiek (25) Nafarroako bazkideak dituzte, hamar kasutan taldeburu gisa. Egikaritu ahal izateko, programak 8,7 milioi euro eman ditu.

Deialdi horretara 122 hautagaitza aurkeztu ziren, eta 151 milioi eskatzen zuten. Haietatik, 43k Foru Komunitateko eragile edo erakundeen ekarpena zuten, 16 taldeburu gisa.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik atzo Jacan helarazi zuen dagoeneko, programazioaren batzordeko bilera zela-eta, Nafarroako Gobernua "oso pozik dagoela" emaitza horrengatik; izan ere, Foru Komunitatearen garrantzia ia zortzi puntutan handitu da aurkezpen-fasetik hautaketa-fasera (% 43). Egoera hori aurkeztutako proposamenen kalitateari egotzi dio.

71,2 milioi euro horiek programa guztiaren % 40 osatzen dute, Europar Batasunaren 178 milioiko zuzkidura bat duena Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bitartez (189 laguntza teknikoa), Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatuta. Gainerako % 60 proiektuen etorkizuneko deialdietarako erabilgarri geratu da. Europako funtsek onartutako proiektu guztien % 65 diruz laguntzen dute. Nafarroak EGEFen 20,8 milioi euro ditu 2014-2020 programazioaren epe guztirako.

Hautatutako proiektu nafarrak


INTERREG V-A programa (POCTEFA 2014-2020) bost ardatzetan antolatzen da.

1. ardatzean (Berrikuntza eta Lehiakortasuna dinamizatzea), zortzi proiektu hautatu dira, 2,9 milioi euro inguruko ekarpenarekin: iForWood (Gestión Ambiental de Navarra S.A. eta Forespir), Pirinioetako egur-enpresetako basoko errentagarritasuna areagotzeko; Pirinnovi (Nafarroako Teknologia Institutua eta Nekazaritza Elikagaien Azpiegiturak), bertako ardi-arrazen abeltzaintzaren gaineko hobekuntza tekniko eta teknologikoei buruzkoa; Cyclalg (Cener eta Cener-Ciemat fundazioa), biodieseleko mikroalgen biofindegi bat garatzeko biomasa horretatik abiatuz; Competitv’eko ( Moderna fundazioa), enpresa eta erakundeen mugaz gaindiko espezializazio ekonomikoari buruzkoa; Health LSR (Moderna fundazioa, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoa), silikona likidozko poloaren erabilerari buruzkoa; PyrenEOS (Nafarroako Gobernua, Katastroko Lanak, NUP eta INTIA), mugaz gaindiko plataforma pilotu bati buruzkoa baliabide naturalak satelite bidez teledetektatzeko; Refbio II (Miguel Servet fundazioa – Navarrabiomed), biomedikuntzako arloan lankidetza-proiektua finkatzeko; eta ‘Novacons’ (Eraikuntzaren Lan Fundazioa eta Tuterako Udala), eraikuntza-sektorean prestakuntza nahiz berrikuntzako estrategia bat jasotzeari buruzkoa. Nafarroako Eragileak taldeburu dira azken hiru proiektu horietan (PyrenEOS, Refbio II eta Novacons).


2. ardatz
ean (Klima-aldaketari egokitzea eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa), bazkide nafarrak dituen hiru proiektu hautatu dira, 167.500 euro inguruko babesarekin. OPCC-2 (OPCC) da, Pirinioetako sistema natural eta giza sistemen ahultasuna murrizteko; REPLIM (Nafarroako Unibertsitatea), aintzira eta zohikaztegien behatoki-sare bat ezartzeari buruzkoa eta, hari esker, mendialdeko eraginak dokumentatu ahalko dira eta iraganeko nahiz berriki gertatutako klima-aldakortasuna berriz eraiki; eta CLIM´PY (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena eta Meteorologiako Estatu Agentzia), klima-adierazleen homogeneizazio eta garapenari buruzkoa eta etorkizuneko proiektuak egiteari buruzkoa, Nafarroan eragina izango duena.

Beste zortzi proiektu sartzen dira 3. ardatzean (Toki-baliabideen babesa, balorazioa eta erabilera iraunkorra), 2,8 milioi euro inguruko babesarekin. Ondorengo ekimenak dira: SASCIRATI2015 (Salazar eta Aezkoako batzordeak), artzain, baso eta mikologiako baliabideak elkarrekin kudeatzeko, Iratiko basoa kudeatzeko…; EAS (Euskarabidea-Nafarroako Gobernua), euskararen erabilerari buruzkoa; ‘Creacity’ (Iruñeko Udala), Hondarribia-Baiona-Iruña mugaz gaindiko hiri-eskualdearen ondare gotortua sustatzeko; H2Ogurea (Gestion Ambiental de Navarrra SA eta Urdazubiko Udala), uraren kudeaketa komun eta partekatuari buruzkoa mugaz gaindiko arro hidrografikoetan; "HABIOS" (Gestión Gestión Ambiental de Navarra, S.A.), Pirinioetako ekosistemak eta bertako biodibertsitatea babestu eta kalitatea hobetzeko; "LINDUS-2" (Aurizko Udala, Gestión Ambiental de Navarra, S.A.), biodibertsitate (hegaztiak eta saguzaharrak), ingurumen-hezkuntza eta ekoturismoaren mugaz gaindiko programa bat garatzeko Pirinio Atlantikoak-Nafarroa-Huesca Pirinioetako mugan; ECOGYP (Gestión Ambiental de Navarra, S.A.), harrapari nekrofagoen kudekaeta iraunkorrari buruzkoa; eta GREEN (Gestión Ambiental de Navarra, S.A.), espazioak babesteko irtenbideei buruzkoa. Creacity, Habios, Lindus-2 eta Ecogyp proiektuetan, nafarrak dira taldeburuak.

Eragileen partaidetza duen proiektu bakar bat hautatu da 4. ardatzean (Ondasun eta pertsonen mugikortasuna). Ederbidea izen da aukeratutako proiektua, haren taldeburu Nafarroako Gobernua da, eta Plazaolako Turismo Partzuergoa, Imotzeko Udala, Baztango Turismo Elkartea eta CEDERNA GARALUR elkartea ditu bazkide. Bizikleta gaineko garraio iraunkorra garatu nahi dute Gipuzkoak, Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek osatutako mugaz gaindiko lurraldean. 1,7 milioi inguru jasoko dute.

Azkenik, 1 milioi euro banatuko dira 5. ardatzeko bost proiekturen artean (Eskumenak eta lurraldeetan sartzea). PyireneFP (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua) LHko ikasleengan prestakuntza-mugikortasuna areagotzeko sortu da; ETESSek (Nafarroako Lan Enpresen Elkartea da taldeburua) lankidetzako mugaz gaindiko eskola bat sortzea sustatzen du: `De mar a mar’ (Belén Álvarez eta Distribución y Gestión de Espectáculos S.L.U) ekimenak zirkuko artisten mugaz gaindiko ibilbideak garatzea proposatzen du; Limitis Forum-ek (Nafarroako Nuevo Futuro Elkartea, taldeburua) Poctefa lurraldeko gizarte eta hezkuntzaren zerbitzu isolatuenak hurbildu nahi ditu; eta JACOB@CCESS ekimenak (Iruñeko Udala, KOINE AEQUALITAS fundazioa) desgaitasuna duten pertsonek kulturan eta ondarean (Santiago bidea) sartzeko dituzten desberdintasunak murrizteko gaia jorratuko du, haien gizarteratzea erraztuz.

71,2 milioi euro

INTERREG V-A programa (POCTEFA 2014-2020) bost ardatzetan antolatzen da. Hirugarrenak ("Toki-baliabideen babesa, balorizazioa eta erabilera iraunkorra sustatzea") jaso du EGEFen funts gehien lehen deialdi honetan, 24 milioi, eta haren atzerik dator 1. ardatza ("Berrikuntza eta Lehiakortasuna dinamizatzea"), 20 milioi eurorekin.

2. ardatzerako ("Klima-aldaketarako egokitzapena eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa sustatzea") EGEFek 10,5 milioi bideratu du. 4. ardatzerako, berriz ("Ondasun eta pertsonen mugikortasuna erraztea") 7 milioi bideratu dira. Eta 5. ardatzean ("Eskumenak eta lurraldeetarako sarrera indartzea"), 10 milioi.

Atzo hautatutako proiektuetan honako hauei lotutako mugaz gaindiko lankidetza-ekimenak ageri dira: turismoa, I+B, klima-aldaketari egokitzea, hondamendi naturalak prebenitzea, natura eta kulturako ondarea babestea, prestakuntza edo gizarteratzea.

Programazioaren batzordeak jakinarazi duenez, deialdiaren arrakastak eta proiektuen kalitateak hautaketa-prozesua zaildu dute, finkatutako aurrekontua kontuan hartuta.

POCTEFA programak Espainia-Frantzia-Andorra muga-zonaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea bilatzen du. POCTEFA 2014-2020 lankidetza-eremuaren barneko lurraldeak dira: Espainian, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Lleida, Girona, Bartzelona eta Tarragona; Frantzian, Pirinio Atlantikoak, Ariège, Garona Garaia, Pirinio Garaiak, Ekialdeko Pirinioak; eta Andorra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa