(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karlismoaren museoak Karlistaldien birsorkuntza historikoaren argazkia ikusgai izango du astelehena, 2016.eko maiatzak 16


Aldi baterako erakusketa berria bihartik aurrera, maiatzak 17, irekita izango da urriaren 23ra arte


Jabi Sotoren argazkia. ( irudia handitu )

"Miradas al pasado. La fotografía de recreación histórica y las guerras carlistas" izeneko aldi baterako Lizarrako Karlismoaren museoko erakusketa berriak honako hau jasotzen du, hitz eman moduan: XIX. mendeko karlistaldien gaineko birsorkuntza historikoaren argazkia tronua eskuratzeko lehian, baina baita kontrajarritako ideologia politikoen arteko talkaren lehian ere, orduko liberalismoaren eta karlismoaren artekoa, esaterako.

Birsorkuntzak era askotakoak dira: baliabide informatikoen babesarekin egiten diren argazki-fotomuntatzeak dira zenbaitetan; beste batzuetan, kamerak garai hartako arroparekin jantzitako modeloak jasotzen ditu kokagune historikoak diren edo haiek gogorarazten dituzten tokietan. Gainera, piezen egiatasuna areagotzen duten egileak daude garai hartako argazki-teknologia baliatuz, esaterako: testurak, orbanak eta kontrasteak birsortzen dituzten XIX. mendeko ferrotipo zahar horiek, gaur egungo argazkilaritzarekin zerikusirik ez dutenak; eta arropa, orrazkera eta makillajearen bidez eraldatutako modeloak erabiltzen dituztenak ere badira, pertsonaia ospetsuen erretratu zaharrak birsortzeko.

Kulturako zuzendari Fernando Perezek gaur goizean aurkeztu du erakusketa hori piezen egile Jabi Soto, Jordi BruValentin Gomez eta Jose Maria Turudi argazkilariekin batera, eta bilduma horren komisarioa da ere. Erakusketa bihartik aurrera, maiatzak 17, urriaren 23ra arte bisitatu ahalko da.

"Miradas al pasado. La fotografía de recreación histórica y las guerras carlistas" erakusketak birsorkuntza historikoaren fenomenora egindako hurbilketa bat proposatzen du lau argazkilari horien kamera bidez; duela zenbait urtetatik, argazkilariok era horretarako jardueren gaineko interesa dute hainbat ikuspegitatik eta askotariko prozedura teknikoen bidez. Iraganeko birsorkuntzaren lau adibide eta mugimendu sozial eta politiko batek oraindik sortzen duen interesari buruzko hausnarketa bat, bi mendez bizi dena ia.

Ekintzen programa, ordutegiak eta prezioak

Aldi baterako erakusketa dela-eta, hainbat ekintza osagarri programatu dira, adibidez: Jabi Soto Madrazok eta Equipo 108-k emango duten ferrotipoen tailerra maiatzaren 21ean, larunbata, 10:30etik 14:00etara. Jordi Bruk emandako "Retoque digitar" ikasgai magistrala ere antolatu da, nahiz eta data oraindik zehazteke dagoen.

Lizarrako Karlismoaren museoak gogora ekarri nahi du bisita-ordutegia asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara dela, eta igande nahiz jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

Prezio arrunta 2 euro da, nahiz eta % 50 merkeagoa den, aurretiaz akreditazioa aurkeztuta, gazte- edo ikasle-txartela duten titularrentzat eta hezkuntza edo kultura izaerako erakusketei lotutako taldeetarako (aurretiaz bisita eskatuta).

Bisita doan da, aurretiaz akreditazioa eskatuta, adingabeentzat, 65 urtetik gorakoentzat, erretiratuentzat, ICOMeko kideentzat, langabeentzat, zentroko akreditazioa duten irakasleentzat, Santiago bideko erromesentzat eta desgaituen kolektiboetarako.

Bisita ere doan da jende guztiarentzat larunbat arratsaldetan, igande goizetan, Museoen Nazioarteko Egunean (maiatzak 18), Jai Nazionalaren egunean (urriak 12), Nafarroaren Egunean (abenduak 3) eta Konstituzioaren Egunean (abenduak 6).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa