(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikasturte honetan 2015eko urriaren 1a baino lehen kontratatutako irakasleek udako oporrak kobra ditzan nahi du Gobernuak

astelehena, 2016.eko maiatzak 16


Beaumont kontseilariak Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko sindikatuei foru-dekretuko zirriborroa aurkeztu die eta, haren bidez, beraien kontratua abuztuaren 31ra luzatzea bermatuko da


Nafarroako Gobernuak ikasturte honetarako 2015eko urriaren 1a baino lehen kontratatutako irakasleek (administrazio-araubidean) udako oporrak kobratuko lituzkete, funtzionarioekin gertatzen den moduan; hala jasotzen da Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumontek gaur astelehena, maiatzak 16, Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko sindikatuei aurkeztutako foru-dekretuaren zirriborroan, negoziatua izan dadin.

Neurri horrek ordezkapenetako kontratuei nahiz langileen behar berriei erantzuteko formalizatutako kontratuei eragingo die. Gainera, irtenbide bera aplikatuko da Hezkuntza Departamentuaren mendeko zentroetan laguntza-motako zerbitzua betetzen duten langileen kasuan.

Aurreko ikasturteetan, kontratazio horiek ekainaren 30ean amaitzen ziren eta, beraz, langile horiek ez zuten udako hilabeteak kobratzen, nahiz eta ikasturte guztian lanean jardun. Aldiz, Nafarroako Gobernuak aipatutako foru-dekretua onartzen duenean, abuztuaren 31ra arte luzatuko dira, baldin eta urriaren 1a baino lehen izenpetu badira eta ikasturtea amaitzean indarrean segitzen badute. Aldaketa hori premiaz izapidetuko da uda honetan bertan indarrean sar dadin.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa