(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekainaren 15era luzatu da 2016ko Nekazaritza Politika Bateratuko laguntzak eskuratzeko eskaera bakarrera aurkezteko epea asteartea, 2016.eko maiatzak 17



Ekainaren 15era arte, egun hori barne, eskaera bakarra aurkeztu ahalko da 2016ko Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) laguntzak eskuratzeko; izan ere, Europako Batasunak epea bigarren aldiz luzatzea erabaki du, zenbait herrialdek eskatu zuten moduan, kaltetutako sektoreetako profesionalei erantzuteko asmoz.

Luzapenak jadanik aurkeztutako eskaera bakarren aldaketa-epea ere jasotzen du, eta honako hauei aplikatzen zaie: oinarrizko ordainketa-eskubideen lagapenen aurkezpenei, Erreserba Nazionalari ordaintzeko oinarrizko eskubidearen eskaerei eta produktuak prozesatzen dituzten industriarekin egindako kontratuak aurkezteko epeari, tomateari lotutako laguntza eskatu zutenen kasuan. Halaber, ekainaren 15era arte luzatuko da partzelak NPB laguntzen eskatzailearen esku uzteko epea.

Eskaeraren aurkezpena telematikoki egingo da, erakunde laguntzaileen edo eskatzailearen beraren eskutik, bere ziurtagiri digitala erabiliz zuzenean, Nafarroako Gobernuko webgunean dagoen SGA aplikazioaren bitartez. Erakunde laguntzaileek, aurrez, lankidetza-hitzarmen bat izenpetu beharko dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin.

Titulartasun-aldaketen izapideak nekazaritza-ganberetan egingo dira, eta oinarrizko ordainketako eskubideen eskaerak Erreserba Nazionalean, Departamentuan bertan, Errentei Laguntzeko atalean.

Hasiera batean, epea apirilaren 30ean amaitzen zen. Nafarroan, orain arte, espero diren 15.000 eskaeratatik, 13.500 aurkeztu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa