Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hari esker, Tuterako Udalak 1,3 milioirekin finantzatu ahalko du (aurreikusitako inbertsioaren % 85) Toki Azpiegituren Planaren kargura
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bileran foru-legearen proiektu bat onartu du gehienez 1.378.683 euroko aparteko kreditu bat kontsignatzeko, Tuterako `Camino del Rape´ izenekoaren egokitzapena finantzatzeko beharrei aurre egiteko asmoz; haren bitartez, Huertas Mayoresen zonaldeak Tarazonako errepidearekin bat egingo du.
Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bileran foru-legearen proiektu bat onartu du gehienez 1.378.683 euroko aparteko kreditu bat kontsignatzeko, Tuterako `Camino del Rape´ izenekoaren egokitzapena finantzatzeko beharrei aurre egiteko asmoz; haren bitartez, Huertas Mayoresen zonaldeak Tarazonako errepidearekin bat egingo du.
Institutuko bide zaharraren eta A-68 autobiaren arteko lotunea ixteak eragindako egoeraren aparteko izaera ikusirik, bide segurtasuneko arrazoiengatik dekretatua, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak foru-legearen proiektu hori sustatu du eta, hari esker, Tuterako Udalak inbertsioaren kostuaren % 85 finantzatu ahalko du 2016ko Toki Inbertsioen Planaren kargura. Gainerakoa (% 15) Erriberako hiriburuko udalaren kargu geratuko da, obrak egikaritzeko erakunde eskuduna dena.
Parlamentuak gaur igorriko zaion foru-legearen proiektua onartzen duenean, Nafarroako Gobernuak eta Tuterako Udalak hitzarmen bat izenpetuko dute, eta bertan diru-laguntza jasotzeko baldintzak finkatuko dira. Haien artean, Tuterako Udalaren uko-egitea agertuko da, obrak Toki Inbertsioen Planean zenbateko berean jasotzeari buruzkoa.
Horrenbestez, foru-legearen proiektuari esker, udalak bere lehentasunak berrantolatu eta sortutako beharrei erantzun ahalko die Tuterako institututik A-68 autobiara sartzeko bidea berriki itxi ondoren, Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiak egindakoa bide-segurtasuneko arrazoiengatik.
Arrazoiak eta obra
Nafarroako Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak Tuterako institututik A-68 autobian sartzeko bidea berriki itxi egin du bide-segurtasuneko arrazoiengatik (ahalmen handiko bideetara sartzeari buruzko araudia ez betetzea). Horrenbestez, A-68ko balizko puntu arriskutsuetako bat desagerrarazi da, Tuteratik pasatzean.
Tuterako Udalak eskatutako irtenbidea eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak onartutakoa, honako honetan datza: Camino del Rape izenekoa egokitzea bide-erabilera izan dezan; hala, Huertas Mayoresen zonaldeak Tarazonako errepidearekin bat egingo du.
Proposamen honekin, eskolako ibilgailuen zirkulazioaren pilatzea saihestuko da hirigunean, eta A-68 autobian bizkor sartuko dira Huertas Mayores hiribideak Tarazonako errepidearekin bat egingo duen lotunearen bidez.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen