(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek euskara sustatu eta erabiltzeko laguntzak deitu dira osteguna, 2016.eko maiatzak 19


110.000 euro dira guztira, eta eskaera-epea ekainaren 8an amaituko da


Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, osteguna (96. zenbakia, maiatzaren 19koa), laguntza-deialdi bat argitaratu du irabazi-asmorik gabeko elkarteek 2016an euskara sustatu eta erabiltzeko programak nahiz jarduerak egin ahal izateko.

Laguntzak eskatzeko epea (110.000 euro) ekainaren 8an amaituko da, euskararen erabilera soziala sustatzeari zuzenean lotutako jardueretako erabiliko dira eta hizkuntza horren ahozko komunikazioa hobetzeko, haren egoerari buruzko partaidetzako prozesuak eta hausnarketakoak barneratuz, edo euskarari buruzko informazioa modu baikorrean emateko informazio-kanpainak barneratuz.

Gainera, euskararen ahozko erabilerako prestakuntza-jarduerak diruz lagunduko dira gazte-taldeekin zuzenean lanean ari diren eragileentzat (mantentze-lanak, prestakuntza edo dinamizazioa), bai eta proiekzio sozial edo sorkuntzako beste ekimen batzuk ere: hitzaldiak, mahai-inguruak, antzezlanak, bertsolarien saioak, ikus-entzunezko proiekzioak, argitalpen txikiak, euskarazko webguneak sortzea edo euskarari egokitutakoak, euskararen erabilerari eustea eta sustatzea sare sozialetan, liburuak, CDak eta beste argitalpen batzuk argitaratzea.

Eskolaz kanpoko ekintzak eta ikastetxetan egindakoak kanpoan geratzen dira, eta baita honako hauek guztiak ere: Hezkuntza eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuen eskumeneko kanpamentu, txango, artisautza-azoka, ikuskizun, kirol-lehiaketak eta abar; musika-kontzertuak ere kanpoan geratuko dira.

Ekintza horietan, genero-berdintasuna sustatuko da edukiak prestatzeko eta egiteko orduan, sexista ez den hizkuntza bat erabiltzea eta parte hartzean parekotasuna izatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa