(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxez etxeko laguntza-zerbitzua eta mendeko pertsonentzako zentro batera joatea bateragarriak izango dira berriz ere osteguna, 2016.eko maiatzak 19


Nafarroako Gobernuak 2013an hartutako erabakia aldatu du horrenbestez; neurri horrekin, 90 pertsonari egingo zaie onura eta 265.000 euro inbertituko dira


adineko pertsonak

Adineko pertsonak.

Toki-erakundeek ematen duten etxez etxeko arreta zerbitzua bihartik aurrera mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentro batean laguntza ematearekin bateragarria izango da, mendekotasun arin, handi edo larriak izanda ere.

Eskubide Sozialetako Departamentuak 2013an hartutako erabakia aldatu du horrenbestez; haren bitartez, laguntza horien bateragarritasuna eragozten zen. Neurri honekin, mendeko pertsonak beren etxeetan egon daitezen bilatzen da eta, aldi berean, haren senideei eta zaintzaileei babes handiagoa ematea. Neurriak 90 bat pertsonari onura egingo die, eta Nafarroako Gobernuak 265.000 euroko inbertsioa egingo du urtean.

Bestalde, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak emandako foru-aginduak (Nafarroako Aldizkari ofizialean gaur, osteguna, argitaratu da) honako hau jasotzen du ere:laguntzaile pertsonalerako laguntza ekonomikoa egoitza-arretako zerbitzuarekin aldi berean bateragarria izatea.

Horrenbestez, ordaindutako lana, goi mailako ikasketak edo bizitza independenteko programa bat egiten duten pertsona desgaituek egoitza batean bizi ahalko dute eta laguntzaile pertsonal bat izan handik kanpo bizitza autonomoa izateko.

Zer-nolako ezaugarriak dituen ikusirik, neurri berri honek 5 pertsonari egingo diela onura kalkulatzen da, eta Nafarroako Gobernuak 84.00 euro inbertituko duela. Nolanahi ere, "pertsona onuradunei dagokienez eragina txikia izan arren, irisgarritasun nahiz gizarteratzeko terminoetan oso garrantzitsua da", adierazi du Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile Ines Francesek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa