(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak bizikidetza-arloan lankidetzarako bideak aztertzea adostu dute ostirala, 2016.eko maiatzak 20


Ollo kontseilaria Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezekin bildu da gaur goizean


Ollo kontseilaria Jonan Fernandezekin bildu da. ( irudia handitu )

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak bizikidetza-arloan kooperazio eta lankidetzarako bideak aztertzea adostu dute gaur goizean, eta hiru arlo nagusitan berariaz: biktimak, hezkuntza eta bizikidetzako proiektu europarrak.

Hala jakinarazi dute Nafarroako Jauregian Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Joan Fernandezek. Bileran parte hartu dute, halaber, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibar-ek eta Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideetako zuzendari Monika Hernandok.

Bi ordezkaritzen artean egindako lehen bilera honekin, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Protokoloak aurreikusitako 18 jardueretako bat aktibatzen da; Protokolo hori maiatzaren 10ean izenpetu zuten Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek.

Arlo horri lotuta, Protokoloak dio bi Gobernuek "egokitzat jotzen dutela elkarrekiko lankidetza-lerroak finkatzea bakea, bizikidetza eta giza eskubideen esparruan"; horrez gain, "loturak sortzea, gure gizartean bakea eta bizikidetza finkatzeko beharrezko baldintzak sortuko dituzten programak nahiz ekintzat sustatzea aldera, beti ere elkarrekiko adostasunetik".

Aipatutako protokoloak dio, gainera, lehentasunezko lankidetza lerroak honako hauetan oinarritzen direla: "Pertsona eta giza eskubideen duintasuna errespetatu eta sustatzea; indarkeriaren gaitzespena edozein ideia edo proiektu babesteko baliabide modura; egia eta justizia eskubidearen babesa eta biktima guztien erreparaziorako eskubidea; memoria kritiko baten eginkizuna bizikidetza eraikitzeko orduan, bai eta gure autonomia erkidegoetan izandako giza eskubideen urraketa guztiena ere; bakearen kultura eta errespetu, demokrazia eta bizikidetzaren balioak sustatzea".

Biktimak, hezkuntza eta proiektu europarrak

Esparru honen barnean, gaurko bilerak balio izan du, alde batetik, egoerari buruzko iritzi trukaketa bat egiteko, eta bestetik, Gobernu bakoitza sartuta dagoen proiektu eta ekimenak errepasatzeko ere bake, bizikidetza eta giza eskubideen gaietan. Bileraren bigarren zatian koordinazio-arloak eta bi gobernuen arteko lankidetza aurrera eramateko proiektu edo ekimenak aztertu dira.

1. Biktimak. Bi gobernuen arteko koordinazioaren helburu nagusietako bat esperientzien nahiz jardunbide egokien trukaketan oinarrituko da egiaren, justiziaren eskubideei eta biktimei dagozkien erreparazioari erantzun instituzionala emateko orduan. Lehen urrats modura, elkarrekin aztertuko dira: laguntza politikak, aitortza eta erreparazioko politikak, eta antolakuntza- nahiz lan-mailako alderdiak informatikako tresna modura biktimen eta haien arretari buruzko informazioaren kudeaketa optimizatze aldera.

2. Hezkuntza. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean ariko dira bake eta bizikidetzarako arloan. Zehazki, esperientziak partekatuko dituzte: biktima hezitzaileen Adi-Adian programa adibidez, edo Ahotsak, bizikidetzarako hezkuntza unibertsitate-eremura zabaltzeko.

3. Bizikidetzako proiektu europarrak. Bi gobernuek "Europa herritarrekin" izeneko programan elkarrekin ariko dira lanean, Memoria eta Bizikidetzarako Tokien politika publikoei buruzkoa (MEMSITE proiektua). Gainera, bake eta bizikidetzako lankidetza-proiektu europarretan elkarlanean ariko dira, IV Peace Programe-ren esparruan egin daitezkeenak.

4. Koordinazioa. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak eta Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak koordinazio-esparru egonkor bat izango dute Alvaro Baraibar eta Jonan Fernandez buru direla. Koordinazio horren helburua da, bi autonomia erkidegoen bake, bizikidetza eta giza eskubideen ongizate komunari eragin diezaieketen informazio, proiektu eta ekimen guztiak partekatzea.

Bi ordezkaritzek irailean Gasteizen berriz biltzea adostu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa